Saltatu

Bizimodua erraztuko dizuten eta IKEA-n dauden 7 gauza

IKEA-n dagoen guztia ikusita duzula uste baduzu, gaur gure asmakuntza ezezagunetako batzuk erakutsiko dizkizugu, tokiarekin lotutako arazoak konpontzeko eta etxeko azken txokoa ere antolatzeko. Ezagutu IKEA-n erosi daitezkeen gauza erabilgarri guztiak, PAX armairuaz gain!

Ziur entzun duzula inoiz Billy liburutegia, Kallax apalategia edo LACK mahai osagarria. Izan ere, altzarietan eta dekorazioan trebeak garen arren, egunerokorako soluzio erraz eta praktikoetan ere pentsatu dugu. Bazenekien gure produktuen artean elikagai-kanpaiak, makillaje-antolatzaileak, poltsa-banatzailea, bizikletak zintzilikatzeko esekitoki bereziak, galtzerdi-esekilekua edo bidaiatzeko maleta antolatzeko osagarriak ere baditugula? 
 
Jarraitu irakurtzen eta oso baliagarriak eta bitxiak diren etxerako osagarrien hautapena aurkituko duzu

Ezagutzen zenuen asmakuntza hau? ÖVERMÄTT elikagai-kanpaiekin luzaroago mantendu ahal izango duzu edozein janari edo edari.

Potoak edo ebakitako fruta eta barazkiak estaltzeko erabil dezakezu, ez galtzeko edo hozkailuan dituzun beste elikagaien usainik ez hartzeko.

Eta zer iruditzen zaizkizu gure 365+ zakote-ontziak osagarri ateragarriekin? Plater nagusia eta entsalada bereizi ahal izango dituzu, edo meriendatzeko hainbat mokadu eraman ditzakezu ontzi bakarrean. Banatzaileetako batek estalkia duenez, oso aproposa da saltsak eta ongailuak gordetzeko. Gainera, estalkia hermetikoa da eta likidoak isurtzea ekiditen du. Amaitu dira tuperra lanera segurtasun osoz ez eramateko aitzakiak!

Sukaldean jarraituz… Zer iruditzen zaizu eltzeetarako eta zartaginetarako UTRUSTAD babesa? Feltrozko bereizle honekin, ez dira ez marratu ez hondatuko. Baina bada gehiago ere! Tiraderarako VARIERA alfonbra txiki gardena ere badugu, zaratak gutxitzeko eta sukaldeko tresnak eta altzariak babesteko.

Babesleez ari garela… Egongelako edo logelako alfonbra zapaltzen duzun bakoitzean irrist egiten duzu? Hauxe duzu konponbidea: STOPP edo STOPP FILT. Alfonbrak zoruari hobeto eusteko eta ez irristatzeko balio duten bi produktu. Gainera, errazagoa izango da alfonbra xurgagailuarekin garbitzea. Eta ez baduzu idazmahaiko aulkiak zorua urratzerik nahi, beste ideia bat dugu: KOLON.

Une oro etxean tokia nola aurreztu pentsatzen ari gara; arropa zabaltzeko txoko txiki bat ere ez duen horietakoa bazara, oso ongi etorriko zaizu PRESSA, 6 pintzako esekitokia, oso egokia galtzerdiak edo azpiko arropa esekitzeko. Eta tolestuta gorde dezakezu! Beste aholku bat: esekileku bertikala edo toki gutxi behar duena behar baduzu, MULIG gomendatzen dizugu.

IKEA-n, altzariez gain, hain ezagunak ez diren janari suediarraren eta maskotentzako osagarrien sailak ere aurkituko dituzu, eta baliteke bidaiarientzat ditugun aukera ugariek harritzea. Motxilak, espazio desberdinez jositako bidaiatzeko maletak, bidaia-burkoa, likidoak jartzeko sorta edo bidaia-poltsako milimetro oro aprobetxatzeko poltsa txikiak.

Sukaldea antolatzeko osagarri paregabeak

Eta azkenerako utzi dugu produktu izarra, edo, hobe esanda, familia osoa: VARIERA.

Sukaldeko tiraderak eta altzariak antolatzeko pentsatutako produktu-bilduma honetan, aurreratu dizugun moduan, bizimodua asko erraztuko dizuten osagarriak aurkituko dituzu.

Estalkietarako euskarriak ditugu, esku-eskura izateko; poltsa-banagailu bat, guztiak sakabanatuta ez izateko; espeziak gordetzeko tiradera-antolatzailea; armairuan lisaburdina zintzilikatzeko euskarria, eta platerak mahaira eramaten lagunduko dizun plater-eramatekoa, besteak beste.

Ezagutu VARIERA bildumak eskaintzen dizkizun aukera guztiak!

Produktu harrigarri eta praktiko gehiago ezagutu nahi badituzu, eman begiratu bat artikulu honi.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.