Saltatu

Bisita: erabilera anitzeko logela perfektua

Gela bakarra badaukazu, bizimodura molda ezazu atseden hartzeko, lagunekin egoteko, lo egiteko eta lan egiteko guneak sortuz. The Nesten (Kopenhagen 21 ekintzailek partekatzen duten gunea) bizi diren hiru pertsonek erabilera anitzeko logelak sortzen nola lortu zuten azalduko digute...

Logela bat, ohe batekin, erdiko mahai batekin eta biltegiratze-soluzio irekiekin.
Logela bat, ohe batekin, erdiko mahai batekin eta biltegiratze-soluzio irekiekin.

Gustatzen zaidana egiteko lekua

Pentsatu logelan egin nahi dituzun gauza guztietan eta diseinatu handik hasita. «Logela diseinatu baino lehen, bertan zer egin nahi nuen pentsatu nuen», azaldu digu Frederikek. «Lan egin, arropa guztia leku berean izan, lagunak bazkaltzera gonbidatu ahal izan, meditatu eta musika entzun nahi nuen. Ahal bezain minimalista izatea nahi nuen; soiltasunak ondo egoten laguntzen dit. Ez da perfektua, baina saiatu naiz lekua gehiegi ez betetzen eta landare asko izaten. Leku funtzionalari esker, egin nahi dudan guztia egiten dezaket eta lagunak gosaltzera gonbidatu ditzaket ostiralero. 18 pertsonako errekorra daukat!»

Oso babesleku atsegina

«Logela diseinatzeko ongizateak eta atsedenak niretzat duten garrantzia gogoan izan nuen. Lagunekin bilerak egin ahal izatea ere oso garrantzitsua zen», dio Analisak. «Nire logelak bi protagonista ditu: ohea eta mahaia. Ohean kuxin eta burko ugari ditut sofa bezala erabili ahal izateko. Mahai handia ipini nuen bakarrik edo norbaitekin lan egiteko, lagunekin afaltzeko eta bat-bateko bisitekin eroso hitz egiteko. Etxeak gauzak ikuspegi berezi batetik ikustea uzten diguten lekuak dira. Niretzat, etxea desintoxikatzeko tokia da, ez ditut gauza gehiegi behar, leku eder eta eroso batekin aski dut».

Etxe-soziala

«Gutako askok Nestera bizitzera etorri ginen hemen bizi diren pertsonekin egoteko; ekintzaileen komunitatea da», dio Paulek. «Hori dela eta, logelak pribatuak izan arren, modu eroso batean elkartzen uzten diguten gune ireki eta erosoak dira. Horrek ez du ateak beti irekita daudela esan nahi, baina denbora asko pasatzen dugu elkarrekin, familia handi bat bezala garelako».

Benetan polibalentea den logela edukitzea posible al da? Eman begirada bat The Nest komunitateko logela batzuei...

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Åsa Dyberg
Argazkiak: Daniel Farmer
nestcopenhagen.dk
Frederiken logelako artelana @faire_art