Biltegiratze ireki eta itxiarekin dekoratu
Egongela etxeko gelarik multifuntzionalenetako bat da. Sozializazio-espazio bat da, atseden hartzeko eremu bat, baita etxetik lan egiteko leku bat ere. Horregatik, ez da harritzekoa ehunka objektuk bertan bukatzea, eta guk, askotan, nola antolatu oso ondo ez jakitea gainezka egin gabe.
Egongela apaintzeko eta antolatzeko ideia batzuk nahi dituzu? Ez galdu soluzio sinple hauek eta diseinatu espazio burutsu bat biltegiratze ireki eta itxien aukera ezberdinei esker. Zein izan zen emaitza? Giro askoz lasaiagoa duen egongela txukun eta praktiko bat.
Has gaitezen!
1. Bilatu altzari burutsuak eta erabilera anitzekoak
Zure objektuak egongelan gordetzea eta etxea antolatzea uste duzuna baino errazagoa da. Garbiketa bat egin ondoren eta benetan nahi ez dituzun objektuak baztertu ondoren, bilatu zure beharretara moldatzen diren altzari multifuntzionalak.
Has zaitez ikusi nahi ez dituzun gauzak biltegiratze-sistema itxietan ezkutatzetik; adibidez, armairu baxu batzuetan, giro bereizgarri gisa ere balio dutenak. Goiko aldea guztiz aprobetxa daiteke eta, adibidez, liburuen bilduma txiki bat edo landare pare bat jartzeko erabil dezakezu. Gela bat antolatzeko, bertako eremuak bereizteko eta apaintzeko modu sinple eta merke bat da.
2. Erakutsi zure piezarik gogokoenak
Biltegiratze itxiak egongela antolatzen eta txukuntasun- eta garbitasun-sentsazio hori areagotzen lagundu digu. Bestalde, biltegiratze-soluzio irekiek (esaterako, beira-arasek) estra apaingarri bat ematen diote gure egongelari eta hura nortasunez betetzen laguntzen digute gure pieza gogokoenekin.
Jarri nahi dituzun gauzak eta babestu aldi berean kristalezko atedun beira-arasen barruan. Apartak dira zure bildumak harro erakusteko erortzeko arriskurik gabe edo, besterik gabe, ditxosozko hautsetik urruti mantentzeko. Apal erregulagarriek, gainera, maila bakoitzaren altuera moldatzea ahalbidetzen dizute. Beraz, kameleoi bat bezain aldakorrak dira.
Azken ideia bat eman diezazukegu? Zure beira-arasak nabarmentzea nahi baduzu, bai egunez, bai gauez, instalatu LED argi-zerrenda bat barruan zure bilduma osoa ukitu magiko batekin gailentzeko.
3. Erabili bat datozen unitateak
Zure egongela biltegiratze-sistemekin apaintzeko, ziurtatu altzari guztiak elkarrekin bat datozela. Hau da, altzari guztiak tonu berekoak izan daitezela harmonia nagusi izan dadin eta bukaerako emaitzak ederki ematen duela ziurtatzeko.
Kasu honetan, tiradera-altzari beltzen zenbait sorta erabili ditugu laneko materiala gordetzeko. Gustuko duzu? Fakturak, gutunak, materialak edo hornidurak gordetzeko erabil ditzakezu. Gainera, gurpilak dituenez, erraz mugi ditzakegu materiala gorde edo egongelako mahaira atera behar dugun bakoitzean. Oso erosoa da!
4. Ezkutatu gainezka dauden apalategiak
Baliteke, nahiz eta objektuak apalategian antolatuta eta zoragarri egon, gainezka dauden apalak etengabe ikusi nahi ez izatea; batez ere, egongelan atseden hartzeko momentu horietako batean bagaude. Horregatik, toki gehiagorik ez baduzu dena pixka bat husteko, soluzio merke eta sinple bat gomendatzen dizugu: sartu ziria zure zentzumenei gortina baten laguntzaz.
Adi! Hau ez da zure apalategia ez txukuntzeko aitzakia bat. Besterik gabe, objektuak kamuflatzeko modu bat da, gogoa husteko eta espazioa apaintzeko beste alternatiba bat. Horretarako, aukeratu tonu tonuaren gainean doan kolore-eskema bat. Guk tonu naturalen ñabarduren alde egin dugu, hautseztatutako arrosan egindako xehetasunekin kontrastea eginez. Ehun-geruzek kontrastea sortzen dute eta, gainera, akustika hobetzen laguntzen dute zure espazioan. Beraz, ezin hobea da kalitatez musika apur bat jartzeko atseden hartzen duzun bitartean.
Aizu! Joan baino lehen, bideo honetan uzten dizkizugu zure apalategiak apaintzen ikasteko ideia azkar batzuk. Ikusiko duzu zeinen ondo geratzen diren!
Eta badaezpada, dekorazio- eta txukuntasun-ideia gehiago ikusteko gogoz gelditu bazara ere, artikuluen sorta berezi bat prestatu dizugu zure inspirazioak mugarik izan ez dezan. Gozatu!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.