Berritu sukaldea diru gutxiren truke
Sukalde berri bat eduki nahi duzu baina ez daukazu ez denbora ez ditu askorik eraberritze handiak egiteko? Ikusi trikimailu sinple eta merke batzuk zure sukaldea modu erraz batean zaharberritzeko. Eta obrarik egin beharrik gabe!
Sukalde honetan estiloari eta funtzionaltasunari jarri diegu arreta. Funtzionaltasuna sukalde-gainekoa txukun izateko hormako errailak jarriz lortu genuen, baita birziklatze-soluzio praktikoak eta biltoki gehigarriak ezarriz ere. Estiloari dagokionez, dekorazio monokromatikoaren aldeko apustua egin genuen (oihala metroka, markoak, posterrak eta aulkiak). Emaitza ikusi nahi? Segi gurekin.
1. Egin leku gehiago sukalde-gainekoan
Sukalde ororen premia bizia sukalde-gainekoan espazio gehiago izatea da; izan ere, lanerako eremu nagusia da!
Eremu honi etekin handiena atera nahi badiozu eta zabaltasun apur bat irabazi nahi baduzu, trikimailurik sinple eta eraginkorrenetako bat biltegiratze-bertikalari probetxu ateratzea da.
Nola lor dezakegu? Oso erraza da. Errail zintzilikariak gehi ditzakezu tresnak bertan uzteko, platerak lehortzeko eta askoz gehiago. Horretarako, atera etekinik handiena zure sukaldearen altuerari, bai sukalde-gainekoaren eta armairuen arteko tarteari, bai erauzgailuaren goiko tarteari. Libre dagoen edozein eremuk balio du. Horrela, gehien erabiltzen dituzun artikuluak beti eskura eta txukun-txukun izango dituzu.
2. Hobetu birziklatze- eta garbiketa-errutinak
Sukaldean espazio gehiago irabaz al dezakegu harraska azpiko armairua berrantolatzen badugu? Bai, noski. Izan ere, hau da gutxien aprobetxatzen den sukaldeko eremuetako bat.
Txoko hau antolatzeko eta espazioari etekin handiena ateratzeko modu asko daude. Gure gomendioa da eremu bat zaborrontziei eskaintzea eta beste bat garbitzeko produktuei.
Birziklatzeko, ez dago zaborrontzi ateragarriak bezalakorik. Errailetan daudenez, erraz atera daitezke armairuaren hondo guztia aprobetxatzeko.
Produktuen kasuan, onena apal gehigarri bat ipintzea da, maila ezberdinekin, dena antolatzeko saskiak edukitzeko. Gainera, armairuen ateak aprobetxa ditzakezu beste zeinbait gauza gordetzeko; esaterako, birziklatzeko artikulu txikiak. Horretarako, saskitxo bentosadun bat, adibidez, primeran etorriko zaizu. Eraginkorra eta oso merkea!
3. Sustatu zure sukaldeko argiztapena
Zure sukaldean argi-puntu estra bat izatea nahiko zenuke sabaiko lanpara berri batzuk jarri behar izanik gabe? Soluzio perfektu eta merke bat daukagu!
LED argi integratua aukera aparta da sukaldean argiztapen gehiago izateko espazio gehiago hartu beharrik gabe. LED zerrendak sukaldeko armairuaren azpian jartzea eta kableak ezkutatzea besterik ez duzu, erdian egon ez daitezen.
4. Handitu sukaldeko biltokia
Gehitu armairu irekiak alboko horma batean gustukoen dituzun sukaldaritzako liburuak eta ontziak gordetzeko. Apalategiak zein apal indibidualak jar ditzakezu, eta zure espazioari hobe datorkion moduan kokatu. Dagoeneko jakinarazi dizugu zure hormek potentzial ikaragarria dutela…
Gehiegi gastatu beharrik gabe sukaldean espazio gehiago izateko beste ideia bat? Betiko orgatxo osagarria bueltan da benetan balio duena erakusteko. Lanerako gainazal gehigarria eta gauza asko gordetzeko lekua eskaintzen dute. Zergatik uste duzu etxe guztietan zegoela bat?
5. Eman glamour-ukitua
Jarraitu gomendio hauei eta irabazi zure sukaldeari ukitu apaingarri bat emateko denbora eta espazioa.
Kasu honetan, tonu bereko argazkien eta mahai-tresnen konbinazio batekin jokatu dugu sukaldeari itxura minimalista emateko.
Mahai gaineko beira-arasan jateko unerako oinarrizkoak gorde eta erakuts ditzakezu. Horrela, ez zara mahaitik hainbeste aldiz altxatu beharko. Ez al zaizu aparta iruditzen?
6. Eguneratu jangelako mahaia
Eta gure sukalde txikiari azken ukitua emateko, ez dago honako gomendio hau bezalakorik: eguneratu dekorazioa mahaiko ehunekin jolastuz.
Modu azkar eta errazena mahai-zapi berria kokatzea da. Izan ere, banako mahai-zapiekin, mahai-zapi estuekin eta bestelako elementuekin, mahai guztiz ezberdin bat eduki dezakegu egoera bakoitzerako eta prezio oso baxuan.
Zerbait ausartagoa nahiago baduzu, guk mota askotako aulkien konbinazioa erabiltzera animatzen zaitugu. Ukitu oso berezia emango dio.
Zer deritzozu? Ikusi sukaldeko dekorazio- eta antolamendu-ideia gehiago sorta berezi honekin.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.