etxeko bileretan mahaia janzteko oinarrizko 5 ideia
Baliteke gure aisialdiko agenda ez egotea beste urte batzuetan bezain estu, eta ez dugu lehen bezainbeste bisitarik jasotzen. Unearen arabera, ordea, eta segurtasun-neurri egokiekin, etxeko bilera txikiez gozatzeko aukera dugu, lehen bezala gure gertukoekin.
Eta zure mahaia ondo jartzeko ideia merke eta errazak ematen badizkizugu, momentu hori are bereziago egiteko? Ez galdu mahaia edozein egoeratarako janzteko aholku praktiko eta merke hauek.
Jakin badakigu otordu batean arrakasta izateko gauza garrantzitsuenetako bat menu harrigarri eta zoragarria prestatzea dela, gonbidatuak dastamenaren bitartez limurtzea, alegia. Hala ere, errealistak izanik, itxuran, gainazalean ohartzen gara beti lehen begi kolpean. Eta, etxeko otorduen kasuan, zergatik ez dugu mahaia apainduko begia ere, dastamenaren moduan, gureganatzeko? Hori lortzeko aukera guztiak erakutsiko dizkizugu jarraian. Ea bada!
Mahaia mahai-zapiekin eta bideekin dekoratzea
Oinarrizkoenetik hasiko gara: ehunekin. Etxean duzu mahaiaren arabera, modu batera edo bestera atera ahalko diozu etekina.
Mahai modernoagoa baduzu, honako beste ideia erraz eta original hau aukera dezakezu. Banako mahai-zapi hauekin mahaia jantz dezakezu (eta baita babestu ere). Apaintzeko aukera erraz, merke eta dotorea da. Zer deritzozu?
Bestetik, egongelako mahaia mahai-zapi polit batekin jantz zenezake, eta baita, mahai-bide batekin konbinatu ere. Pentsatu oihal hauek mihise zuria bezalakoak direla. Zalantzarik baduzu, mahai-zapi liso baten alde egitea apustu segurua izan ohi da, gainean jartzeko ontziteria desberdinarekin jolasteko aukera ematen baitu. Kolore argiak aukeratuta, zurien eta gordinen moduan, asmatu egingo duzu, batez ere, zure platerek estanpatua baldin badute.
Mahaia ontziteria polit batekin janztea
Mahaiaren dekorazioari honela euts diezaiokezu: Zeri eman nahi diot garrantzia, mahaiari ala ontziteriari? Ontziteriak arreta bereganatzea nahiago al dut?
Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, errazago izan dezazun, honako arau honi jarrai diezaiozun gomendatzen dizugu: mahai-zapi estanpatua baldin baduzu, ontziteria lisoa erabili behar duzu (edo erdigardena, argazkian ikusiko dituzunaren modukoa) eta, kontrara, bide lisoko mahai-zapia jartzen baduzu, baxera marrazkidunekin edo estanpatuekin ausar zaitezke.
Bazkariak apaintzeko mahaierdiko apaingarriak
Mahaierdiko apaingarriak osagarri zoragarriak eta bikainak dira mahaia politago aurkezteko. Gainera, edozerekin egin ditzakezu, bai lore sorta batekin, argazkian bezala, bai kandelatxo batzuekin, eta baita objektu desberdinak konbinatzen ere; adibidez, katilu edo erretiluak.
Zure mahaia ez bada bereziki handia dekorazio-osagarri honen neurriak kontuan hartuta jolas dezakezu, gaubela oztopatu ez dezan. Etxeko beste txoko batean ere jar dezakezu oztoporik egin ez diezazuen. Kasu honetan, loreak oso erosoak dira etxeko edozein espaziotan ondo geratzen baitira.
Mahaia kristalezko basoekin apaintzea
Mahaia apaintzeko beste ideia on bat beirateria erabiltzea izan daiteke. Hain da dotorea, ezen ondo geratzen baita ia edozein mahaitan.
Adibideotan, gardentasuna aukeratu dugu, grabatu fina duten baso eta kopa gardenekin. Argi naturala leihotik sartu eta beira zeharkatzean efektu magikoa ematen dio inguruari, ez al da hala?
Ukitu informalagoa eman nahi badiozu, ordea, gogoan izan aukera ugari daudela mahaia kristalezko basoekin dekoratzeko. Adibidez, ebaki leuneko basoak erabil ditzakezu, eta koloretakoekin ausar zaitezke.
Mahaia apaintzeko etxeko detaileak
Mahaiari ukitu pertsonalizatua eta berezia eman nahi diozu? Guk mahaiaren dekorazioari azken ukituak etxeko detaileekin ematea gomendatzen dizugu.
Zer iruditzen zaizu mahaikideei ongietorria egiteko menua dakarren gutun-azal bat jartzea? Mahaia jatetxeetan bezala, modu profesionalean, aurkezteko ideia originala da, eta ez da lan handirik egin behar. Plater bakoitzari buruzko keinuak sar ditzakezu, edo izen umoretsuak eman diezazkiekezu.
Ideia gehiago? Gutun-azalei adartxo edo xingola batzuekin ukitu apaingarria eman ahal diezu. Beste aukera bat izan daiteke mahaikide bakoitzaren izena daraman txartel txiki bat idaztea, euren eserlekua zein den jakin dezaten. Kopak kolorez edo baso-azpikoekin identifikatzea ez dago gaizki.
Ikusiko duzu xehetasun txiki horiek efektu ikaragarria izango dutela zure mahaiaren dekorazioan, ia ezertxo ere gastatu gabe.
Zer deritzozu? Jarraitu oinarrizko urrats hauei eta egokitu zure mahaiaren ezaugarrietara emaitza bikaina izan dadin. Zure etxeko ospakizunetarako ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu honako artikulu sorta berezi hau.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.