Barazki-bolak: beganoentzako aukera bat
Azaroaren 1ean Beganismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Dagoeneko milioika pertsonak jarraitzen dute bizitzeko, pentsatzeko eta jarduteko modu hori, animaliak errespetatzea oinarritzat duena. Beganoa izatea pentsatu baduzu edo jadanik beganoa bazara, ezagutzen al dituzu IKEA taldeko barazki-bolak? Zuk zeuk dastatzeko errezeta batzuk eta beste aukera batzuk ematen dizkizugu beganismoa besarkatzeko kuriositaterik badaukazu. Uste duzuna baino errazagoa da!


Beganismoa: modan dagoen dieta bat baino askoz gehiago
Begano izatea ez da dieta bat jarraitzea: bizitzeko modu bat da. Jaten dugun janaritik haratago doa.
Elikadura mota horrek erabat uzten ditu alde batera animaliak (okela eta arraina), baita animalietatik eratorritako edozein produktu (esnea, gazta, arrautzak...). Janariaz gain, beganoek animalien larruarekin egindako arropa, animalietan probatutako produktuak, animaliak erabiltzen dituzten “jai” popularrak, etab. ere baztertzen dituzte.
Egunero jaten duguna aldatzea baino askoz gehiago da: pentsatzeko eta bizitzeko modua aldatzea da, animaliak gu gauden maila berean jarriz. Joera hau hazi besterik ez da egiten: Vegan Society-k % 360ko gorakada erregistratu zuen 2006-2016 aldian.
Barazki-bolak
Frutak, barazkiek, egoskariek eta ale osoek mesedegarriak diren zuntz, bitamina eta mineral ugari daukate. Horregatik, beganoa izan ala ez, produktu horiek zure dietan gero eta gehiago sartzea gomendatzen dizugu.
IKEA taldeko barazki-bolak plater goxo-goxo bat eta egiteko oso errazak dira. Aukera zaporetsu bat dira eta prestatzeko errazak unibertso beganoan murgiltzen hasteko!
Haragi-bola ezagunen alternatiba gisa, aukera begano hau txitxirioekin, azenarioekin, piperrekin, artoarekin eta aza kizkurrarekin eginda dago; beraz, bitamina asko eta zuntz-eduki handia dauka. Ez dute glutenik, sojarik, intxaurrik, arrautzik ez laktosarik, pertsona gehienek arazo alergikorik gabe disfrutatu ditzaten. Olio pixka batekin frijitu besterik ez duzu eta osagarriren batekin batera jan (arroz-bol edo entsalada batekin).
Janaria mainaz prestatzen baduzu eta plater koloretsu ezberdinak prestatzen badituzu, zabor-janaria bezain desiragarria (edo are gehiago) izan daiteke.
Nola ondu barazkiak ozpinez
Barazkiak oso moldakorrak dira eta beganoa izan ala ez zure dietan izanbeharko zenituzke urte osoan zehar. Probatu al dituzu ozpinetan egindako etxeko barazkiak? Adibidez, ozpindutako aza gorria edozein janariri ederto doakion osagarri goxo-goxo bat da. Etxean egin nahi duzu? Oso erraza da!
1. Irakin ozpina, ura, azukrea, gatza, martorri-haziak eta txile pixka bat (gustuko baduzu).
2. Kendu sutatik eta utzi pausatzen 30 minutuz.
3. Gero, moztu xerratan aza, gehitu gatz koilaratxo bat eta utzi biguntzen.
4. Orain, iragazi ozpina, bota azari poto hermetiko batean eta utzi hozkailuan astebete jan baino lehen.
Eta dena prest!
Hatzak miazkatzeko barazki-sopa
Lehen ikusi dugu zein desiragarriak diren IKEA taldearen barazki-bolak. Baina beste plater baten osagarri gisa ere presta ditzakegu, pho estiloko sopa hau bezala.
1. Oinarria gehien gustatzen zaizkizun barazkiak egostean egindako salda bero bat da.
2. Hartu barazki horiek eta egositako beste batzuk (tipulak, aza, brokolia, shitake perretxikoak) bero-bero dagoen saldan ipintzeko.
3. Maneatu eta dekoratu limoi-xerra freskoekin, mendarekin eta martorriarekin.
Goxo-goxo dago. Ziurtatuta!
Aperitibo eta lehen plater beganoak
Tostak hummusarekin, barazki-tarta, barazki-olak, berrozko entsalada eta alesagarraren haziak, barazkizko kruditeak alberjinien kreman bustitzeko... Beganoek ere aukera asko eskain ditzakete lagunekin mundua ikusteko modu hau partekatzeko mokadutxoak jaten ditugun bitartean.