Bainugela txiki bat antolatu eta aprobetxatzeko soluzioak
Zure bainugelaren espazio guztia aprobetxatu nahiko zenuke? Inspira zaitez soluzio praktiko zein burutsu hauekin eta lortu zure bainugelak handiagoa eta zabalagoa ematea dirutza gastatu eta erreformak egin beharrik gabe.
1. Bainugelaren plangintza
Bainugela txiki guztietan, metroak irabaztea premia bat da. Daukagun espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatu behar dugu dauzkagun objektu guztiak gorde eta antolatzeko, espazio funtzionala murriztu beharrik gabe, ezta? Halaxe da, bai; baina, nola lor dezakegu? Hona hemen zergatia:
Lehendabizi, gela hau altzariz jantzi eta produktu guztiak bertara eraman baino lehen, espazioaren plangintza egin behar duzu. Espazio guztiaren perspektiba argi bat baduzu, askoz etekin handiagoa atera ahalko diozu. Neurtu hormen tarteak, hutsik geratzen diren ertzak, begiratu non beharko duzun zerbait gehiago eta idatzi hori guztia.
2. Biltegiratze bertikala espazio gehiago izateko
Behaketa-ariketa hau egin ondoren, horrelako bainugela txikietan (eta honetan, zehazki) egin dezakegun lehenengo gauzetako bat hormen espazioa aprobetxatzea da. Horretarako, ez dago biltegiratze bertikala baino hoberik.
Soluzio interesgarri bat, adibidez, funtzio anitzeko altzariak aukeratzea litzateke, bi funtzionalitate altzari batean edukitzea eskaintzen dizutenak. Bainugelako armairu ispiludunen kasua da; kanpoaldea ohiko ispilu bat da, baina irekiz gero, hormako armairu apaldun zoragarri bat aurkitzen dugu, gure osagarri guztiak gordetzeko. Gainera, ezkutuan geratzen direnez, txukuntasun-sentsazio hori areagotzen dugu.
Baina, konketaren gainean ispilu bat badugu dagoeneko? Ez kezkatu: bainugela honen kasuan, adibidez, egitura apaldun bat erabili dugu hormaren espazioa aprobetxatu eta biltegiratze-soluzio gehiago edukitzeko.
Ikusiko duzunez, altzari honetan gure bainugelako produktuak txukun jarri eta inolako arazorik gabe antola ditzakegu. Saskiak, kutxa antolatzaileak eta bainugelako bestelako osagarriak gehi ditzakezu dena toki berean edukitzeko. Oso merkeak eta soluzio oso eraginkorra dira bainugela antolatzeko. Ikusi al duzu zer gehitu diogun alboetako bati? Ez jarri mugarik zure adimenari. Gehitu zure bainugela txukun mantentzeko baliagarriak iruditzen zaizkizun biltegiratze-osagarri guztiak, guk lehorgailurako ontzi honekin egin dugun bezala.
3. Orgatxo eta apalategiak eremu zailetarako
Bainugela txiki batean espazio gehiago izateko, espaziorik estu eta zailenei ere etekina atera behar zaie. Horretarako, gure gomendioa, horman zintzilikatzeko soluzioak erabiltzeaz gain, apalategi estuak erabiltzea da, irudikoak bezalakoak. Hauek primeran datoz konketaren eta hormaren artean dagoen tartean jartzeko edo, irudian ikusten dugun bezala, xanpua, gela eta gainontzeko produktuak dutxan jartzeko. Altuera ezberdinak dituenez, objektuak hobekien datorkizun moduan antola ditzakezu.
Lehen erakutsitako apalategiak zekarzkien gurpilei erreparatu al diezu? Hain zuzen ere, orgatxoak oso baliagarriak izan daitezke bainugelan espazio gehiago izan nahi badugu, aldi berean antolatzeko eta biltegiratzeko tokia irabaziz.
Bainugelaren eremu honetan, berdin-berdina egin dugu. Hutsik geratzen zen tartea apur bat zabalagoa den orgatxo osagarri batekin bete dugu.
Altzari hauekin, libre dagoen espazioa handitzen dugu eta dena eskura edukiko dugu behar dugunean. Onena da nahi dugunean bazter dezakegula. Eta, lehen bezala, bertan gure egunerokotasuneko objektu guztiak gorde ditzakegu. Eskuoihalak, komuneko papera… Apaintzeko landare polit bat jartzeko espazioa ere izango dugu.
4. hormarako osagarriak bentosarekin
Bainugela txiki baten espazioa aprobetxatzeko azken ideia bezala, osagarri liluragarri batzuen inguruan hitz egingo dizugu. Zein da haien sekretua? Bentosen boterea. Bainugelarako osagarri bentosadunak alternatiba zoragarri bat dira objektu txikiak horman jartzeko; bereziki, torlojuak jarri ezin baditzakegu edo, besterik gabe, jarri nahi ez baditugu. Aukera merke eta oso praktiko bat da, jartzeko oso erraza.
Bainugela txiki honetan ate lerragarria dugunez, ezin dezakegu kako edo esekitoki bat jarri atearen atzean, normalean gomendatuko genizuna. Hortaz, esekitoki bentosadunak soluzio perfektua izan dira haien ordez. Gehieneko pisua jarri gabe, osagarri hauekin espazio pila bat irabaz dezakegu gure bainugelan. Irudian ikusten duzun bezala, guk honelako kako batzuk erabili ditugu eskuoihalak zintzilikatzeko, baina konketaren ondoan edota dutxan bertan ere jar ditzakezu, saski bentosadunak badira.
Eta, listo! Zer iruditu zaizkizu aholkuok? Gehiago ikusteko gogoz gelditu bazara, ez dago artikuluen sorta berezi hau bezalakorik zure etxea apaintzen eta antolatzen ikasteko, duen tamaina duela, eta duzun aurrekontua duzula.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.