Aurkitu eskolaren eta aisiaren arteko oreka gela eroso batean
Egun nekagarri bat izan duzu? Erlaxa zaitez zure lagun minekin! Alferkerian egotea gutxiesten da normalean, batez ere gauza paregabeak egiteko presioa dugunean. Beraz, egiten duzuna egiten duzula, ziurtatu ezer ez egiteko aukera aprobetxatzen duzula. Egin gogoko duzun hori, maite dituzun pertsonekin.


Ez dute ondo ematen? Bai, zera!
Erabakia subjektiboa denez, gustuko dituzun eredu guztiak konbina ditzakezu inolako arazorik gabe. Halaber, nahi dituzun ehun guztiak erabil ditzakezu zure pertsonalitatea erabat nabarmentzeko. Horiek horrela, erosotasuna hobetu ez ezik, gela osoaren giroa alda dezakezu kuxinen zorroak aldatzen ematen duzun denboran.
Beti dago lekua beste pertsona batentzat
Bere azpiko ohea atera dezakezunez, SLÄKT ohe zabalgarria soluzio paregabea da lagun guztiekin denbora-pasa egoteko; hainbat lagun sar daitezke ohearen leku zabalean (ez dago ezer ezinezkorik!). Zure lagunek ez badira geratzen gaua egitera, di-da batean bil dezakezu ohe gehigarria.