Atseden hartzeko gune txiki-txikia (1,89 metro karratu, zehazki).
Logela ez da logela bat zehazki? Ohikoa ez den leku batean lo egiteak ez du esan nahi erosoa edo oso funtzionala ez denik. Horrela, logela ez den gela bat atseden hartzeko leku perfektua bihurtzen dugu.


Gune txikia partekatzen da: erdia jantzigela eta beste erdia logela. Atsegina eta pribatua izan dadin, garrantzitsua da lo egitera gonbidatzen duen giro bat sortzea. Eta zein da edozein logelako osagairik garrantzitsuena? Ohe supereroso bat, noski. Leku txiki baterako, aukeratu funtzio bikoitza duen ohe bat. Ohe honek tiradera integratu zabalak ditu.
Hain leku txiki batean, biltegiratzeko tokia izatea ameskeria dirudi. Baina hori ez da kasua. Ondo aprobetxatu horma eta gehitu apalategi eta kako desberdinak zure gauzak erakusteko (erakutsi zure nortasuna) eta biltegiratzeko. Agian ez duzu gau-mahai bat izango, baina hormako armairu karratu batek funtzio bera egin dezake. Etiketak dituzten ontziek eta kaxek gauza txikienak gordetzeko balio dute eta ohe azpiko tiraderak ezin hobeak dira denetarik gordetzeko, oheko arropa edo kirol-ekipamendua, bereziki barruko antolatzaileak jartzen badituzu.
Eta arroparekin zer? Armairu handia partekatzen baduzu (edo armairu handirik ez baduzu), gorde sartzen ez zaizun arropa ohe azpiko tiraderetan. Barruko antolatzaileak oso eraginkorrak dira eta mirariak egiten dituzte zentimetro bakoitza guztiz aprobetxatzeko. Gehitu ispilu bat eta arropa zikinerako poltsa estu bat ohearen oinen eta hormaren artean. Ispilua ezin hobea da janzteko, argi dago, baina lekuari sakontasun- eta zabaltasun-sentsazioa ere ematen dio.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
KREDITUAK
Barruko esparruetarako diseinua: Rita Mestre
Argazkiak: Martin Cederblad eta Andrea Papini
Testua: Vanessa Algotssoncercana