Eduki nagusira joan

Atondo txikiak dekoratzeko ideiak

Egiaztatuta dago. Atondoak dira gure etxean ikusten dugun lehen eta azken gauza. Agian, ez diogu behar zuen garrantzia eman. Izan ere, atondo txiki bat leku erabilgarri eta polita bihur daiteke, eta bisitek jasotzen duten lehen inpresioa da zure etxean sartzen direnean. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Dekorazioa ez ezik, atondoa ongi antolatuta izatea ere lagungarri izango zaizu, eta denbora asko aurreztuko duzu etxetik atera baino lehen gauzak bilatzeko unean. Eta, gainera, ispilu bat eta argiztapen on bat jartzen badituzu, komun gisa ere erabil dezakezu, irten baino lehen edo bainugela nagusia okupatuta badago, zeure burua prestatzen amaitzeko. Badakigu horrelakoak ere gertatzen direla-eta.

Ikus ditzagun atondo txikiak, modernoak eta erabilgarriak dekoratzeko ideiak.

1. Oinetakoak kendu eta gauzak biltegiratzeko bankua

Bankua biltokiarekin zure aliatu hoberena izango da atondo txikiak, handiak eta ertainak dekoratzeko unean, ezinbestekoa da bat izatea! Oso baliagarria delako oinetakoak jantzi eta kentzeko, eta lekua ahalik eta ondoen aprobetxatzen delako, barruan edozer gauza sar baitezakezu.

Nola dekoratu atondo txikia kolore-ukituekin

2. Zure jakak eta poltsak zintzilikatzeko esekitokia

Ez dago esan beharrik zer den esekitoki bat, erabilgarriak eta beharrezkoak dira jakak eskura izateko, baita poltsa edo fularra ere.

Ausartenek kiroletako oinetakoak zintzilikatzeko erabiliko dute beharbada. Hala bada, erabil ezazu hormako panela edo babesa ez kolpatzeko edo urratzeko. Eta klasikoagoa bazara, betiko esekitokiak beti bezain erabilgarri izaten jarraitzen dute.

3. Argiztapena eta ispilua, dena lehenengoan ikusteko

Ispiluak irten aurretik nola gauden ikusteko balioko digute, baina dekorazio-elementu bat ere badira, eta zabaltasun-sentsazioa emango digute.

Oso ongi geratzen dira altzari baten gainean, hormara lotuta egongo balira bezala. Hautapena duzun lekuaren edo eman nahi diozun erabileraren araberako izango da.

4. Azkenik, baina ez garrantzia txikiagoa duelako, oinetako-altzaria!

Atondoan lekua baduzu, oinetako-altzari handi edo txiki bat jar dezakezu, atondoko altzariaren barnean ala kanpoan. Zuk aukeratu!

Eta gogoratu atondoko altzariak konbinazio baten moduan hartu behar dituzula. Atondoa leku oso erabilgarria da, baina, gainera, berezi egin dezakezu, gune osoan estilo bera konbinatuz.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.