Argazkiekin dekoratu: jarri marko original bat zure oroitzapenei
Etxeari berezko nortasuna zerak ematen dio: argazki, koadro eta irudiekin era originalean dekoratzeak.


IKEA dendan biziki atsegin dugu gogoeta egitea, bizi garen gunea zerk bihurtzen duen «etxe» jakiteko. Hormak dekoratzea, besteak beste, bereizgarria izan daiteke. Gure argazkiak edo irudiak zintzilikatu ditzakegu bertan, edo horma modu sortzailean margotu. Xehetasun hauek gure nortasuna dakarte azalera, zer dugun gustuko, eta etxearekin zer islatu nahi dugun. Horregatik, zure oroitzapenak ahalik eta modurik originalenean erakusgai egotea nahi dugu. Gustu guztietarako ideiak ditugu!
Pintatu hormak era originalean
Horma zeharo huts bat baduzu eta bertan zerbait desberdina eta deigarria ipini nahi baduzu, zergatik ez duzu zuzenean horma pintatzen?
Zuk zeuk egin dezakezu, zinta isolatzailearen laguntzaz gunea mugatu eta forma geometrikoak erabiliz. Hau da, egin ezazu gustuko duzun forma bat zintarekin, eta ondoren pintatu barrualdea, baita zintaren gainazalaren zati bat ere. Askatu zinta, eta ikusi zein ongi geratu zaizun!
Profesional bati ere marrazki liluragarri bat egiteko eska diezaiokezu, edo bestela gustuko duzun apaintzeko binilo bat ipini, etxeko gunearen arabera irudi bat edo bestea izango duena. Gure ustez, ideia ezin hobeak dira umeen logelarako…
Sortu konposaketa bat argazki-markoekin
Dakizun bezala, «hobe irudi bakar bat, mila hitz baino». Beraz, zer gertatuko litzateke, irudi asko gune berean elkartuko bagenitu? Gustukoen ditugun ideietako bat honakoa da:
Hautatu akabera bereko markoak (zura, zuria, beltza, metala...) eta antzeko tamaina dutenak. Ondoren, koka itzazu horman bata bestearen alboan. Egin jolas markoekin, bertikalki zein horizontalki, bat etor daitezen. Ia Tetris bat bailitzan!
Argazkietarako, gai bertsu bati heltzea gomendatzen dizugu. Adibidez: familiaren, bidai batek, maskotaren edo paisaien argazkiak. Hala, «oroimenen gune» bat sortuko duzu eta mundu guztia aho zabalik geratuko da.
Erakutsi gustukoen dituzun naturaren elementuak
Mendian ibilaldi luzeak egitea gustuko al duzu? Hondartza ala mendia, zer duzu nahiago? Berdin dio! Naturaren edertasuna bistara ipin dezakezu, haren itxura oro, etxean bertan.
Hartu orbel edo hostoak, adartxoak, eta ausartzen bazara, baita hondartzako harea ere (zertxobait zailagoa da). Markoztatzeko, kendu neurri bereko bi argazkitarako markoen eta/edo irudiren atzeko aldea (kartoia edo paper opakua) eta elkartu haien kristalak, bistara ipini nahi duzuna barnean ongi prentsatuz.
Ikusten duzunez, landareak dituzten zenbaitekin lorategi markoztatu moduko bat lor dezakegu, eta emaitza ikusgarria lortuko dugu.
Zintzilikatu irudiak sokan, pintzekin
Etxean erakusgai duenaz erraz aspertzen diren horietakoa bazara, zer deritzozu gauzak sarritan aldatuz dibertitzeari? Bi kako ipini besterik ez duzu, bakoitza hormaren alde batean. Lotu ezazu haietan gustukoen duzun kolore eta materialeko soka bat. Horrela, argazkiak, irudiak, marrazkiak, postalak, etab. zintzilika ditzakezu bertan, klipen bidez. Haietaz nekatu zarela, edo eguneratu nahi duzula? Beste batzuekin ordezkatzea ezin errazagoa da!
Zure koadro eta argazki guztiak bistara ipintzeko apalak
Gure koadro eta argazki guztiak ipintzeko apalak erabiltzea ideia bikaina izan daiteke. Estilo hori etxean islatu nahi baduzu, ipini itzazu apalik zabalenak beheko aldean lehenik, sakontasun sentsazioa lortzeko. Horrela, liburuak eta aldizkariak ere kokatu ahal izango dituzu, guneari etekinik handiena ateratzeko.
Koadro guztiek ez dute zertan ikusgai egon. Perspektibekin ere jolas egin dezakezu, bata bestearen aurrean ipiniz, txikienak handienen aurrean, kasu. Gainera, finkatu gabe daudenez, gogoan izan lekuz aldatu eta mugitu ditzakezula, gustukoen duzun konbinaketa aurkitu arte.
Zure oroitzapen guztiez jositako horma
Zuri-beltzeko argazkietatik hasita liburu gustukoenaren orrialdeetaraino, zure hormak une ezberdinak biltzen dituen collage bihur daitezke. Muga zure sormena da!
Ideia hau nerabe baten logelarako atsegin dugu bereziki: hark lagunekin bizitako uneak isla ditzan, kontzertuetako sarrerak oroigarri gisa ipin ditzan, abestien letrak eseki ditzan... hau guztia, logelari berezko bizitasuna eta estiloa ematen dion bitartean.
Atsegin dugu etxea
Etxeak isla zaitzala! Lortu zure sentipen, bizipen eta sinesmenen isla den etxea. Kolore, ehun-gai eta argiztapenari buruzko tutorial ezin hobeak ikusi ahal izango dituzu «Atsegin dugu etxea» liburuan.
Gainera, gure estilistek zazpi etxeri egin diete bisita, nola dekoratu dituzten ikusi, iradokiak izan eta irakaspenak lortu ditzaten. Izan ere, etxejabe guztiek diotenez, ez da diru asko behar etxe pertsonal eta karismatiko bat lortzeko.
Inspirazio gehiagoren bila? Ez galdu «Bisita: gela guztietarako sormenezko erakusketak egiteko ideiak».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.