Saltatu

Arazoa konpondu da: telefono mugikorrerako euskarriak bainugelarako

Topatu lekua bainugelan zure telefonoa jartzeko, arazo txiki eta modernoa izan daiteke, eta erraz konpontzen da. Eman begiratu bat zure telefonoa salbu mantentzeko forma sinple hauei, bainugelako horman zulorik egin gabe.

Plastikozko itxiera duen poltsa, esekilekura eutsita, txabusin batekin estalita eta telefono mugikorrerako euskarri bezala erabili dena.
Plastikozko itxiera duen poltsa, esekilekura eutsita, txabusin batekin estalita eta telefono mugikorrerako euskarri bezala erabili dena.

Poltsa, klipa, eskegi, eginda! Hartu itxiera berrerabilgarria duen plastikozko poltsa, zure telefono mugikorrera moldatzen dena. Itxi hezetasuna eta lurruna blokeatzeko. Eskegi esekileku batetatik. Orain ez duzu dei bat ere ez galduko. Bai, telefonoa poltsa baten bidez erabili dezakezu. (Saiatu gara).

Agur, hortz-eskuila. Hemen telefonoa sartu behar da. Sekretua bentosak dira. Hortz-eskuil eramateko bakoitzak bat dauka, errazagoa da beira baten, ispilu baten edo lauzen gainean jartzea. Etiketa bat jarri noren telefonoa den jakiteko. Bonusa: euskarriek soinua handitzen dute, musika hobeto entzuteko.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko diseinua: Fredrik Biel/Nathalie Kamkum
Argazkiak: Mårten Linton
Testua: Marissa Frayer