Eduki nagusira joan

Nola aprobetxatu hormak espazio gehiago izateko etxean

Etxean gauzak gorde eta ordenatzeko modurik onenetarikoa da, eta, hala ere, ez diogu etekinik handiena ateratzen. Hori dela eta, adibiderik onenetariko batzuk bildu ditugu, etxeko paretak aprobetxatzeak dituen erabilera guztiak ezagut ditzazun.

Pisu txiki batean bizi bazara edo, besterik gabe, gauzak gordetzeko leku gehiago behar baduzu eta ez baduzu diru asko gastatu nahi horretan, adi egon hormek eskain diezazuketen xehetasun guztiei. Oso erabilgarriak dira, ikusiko duzu.

Ea bada!

Espazio gehiago sukalde txikian

 

Zure sukaldea bere tamaina handiagatik nabarmentzen ez bada, biltegiratzeko eta antolatzeko metodo hau soluzio ezin hobea izan daiteke zure sukaldea funtzionala izan dadin, nahiz eta txikia izan.

Izan ere, batzuetan, sukalde batzuek ez dituzte oinarrizko gauzak; esate baterako, sukaldeko armairu nahikoak. Hori dela eta, hormak aprobetxatzeko lehenengo aholkua da, sabai altuak edo hutsuneren bat badituzu, biltegiratze-espazio hori bertikalki zabaltzea hormarako modulu batzuekin eta aparteko sukaldeko armairuekin.

Sukaldea antolatzeko biltegiratze-sistemak

 

Sukaldeko armairuen aukerak ez al zaitu konbentzitu horma aprobetxa dezazun? Eta, horren ordez, egituraren bat sortzen badugu dena gure eskura eta begi-bistan edukitzeko?

Badira sukaldeko hormarako antolatzaileak deritzenak, eta, ohiko despentsaren kontzeptua berrasmatzeaz gain, soluzio ezin hobea dira sukalde-gainekoan eta gainerako altzarietan tokia egiteko.

Kasu honetan, KUNGSFORS errailen aldeko apustua egin dugu, apal erregulagarriek espazioa gure beharretara egokitzeko aukera ematen baitute. Begira zenbat gauza gorde ditzakezun!

Egongelan gauzak gordetzea espazioa arazoa izan gabe

 

Beste gela batera joango gara, etxea antolatzeko hormako espazioa aprobetxatzea zer baliagarria den erakutsi nahi baitizugu. Egongelara joango gara zuzenean.

Nor engainatuko dugu? Telebistarako altzaria ez da nahikoa gela honetan bukatzen duten gauza guztiak gordetzeko, ezta aparteko apalen bat eransten badugu ere. Egongela denetarik apur bat edukitzen duen gela da: haurren jostailuak, maitemindu zintuzten vintage loreontzi horiek, liburuen bilduma, irakurtzen amaitu ez dituzun liburuak… Eta badakigu ez duzula dena botako.

Ba, kasu honetan, hormak gure lagunik onenak dira berriro, gauza horiek guztiak gordetzeko eta, gainera, estiloarekin gordetzeko leku ezin hobea ematen baitigute. Kasu hauetan, hoberena da apalategiak eta apalak konbinatzea. Segurtasunez apustu egin nahi baduzu, BILLY gogokoenetariko komodina da; izan ere, merkea izateaz gain, apal erregulagarriak ditu, zuk hauta dezazun hutsune bakoitzaren tamaina. Bazenekien produktu honen zati garrantzitsua material berriztagarriz ekoiztuta dagoela?

Telelanean aritzea edo ikastea idazmahai funtzional eta motibagarrian

 

Asmamen pixka batekin, ahalik eta etekin handiena atera diezaiekezu hormei benetan erabilgarriak diren espazioak sortzeko, hala nola etxetik lan egiteko edo ikasteko gunea. Baita gune hori egongelan bertan badago ere.

Egongela honetako horma guztia erabiltzean, hainbat jardueratara egokitzeko, hala nola lanera, denbora-pasetara edo ikastera, espazio malgu eta erosoa lortzen dugu. Nola lortu da?

Idazmahaia hormarako apalekin eta beste biltegiratze-soluzio batzuekin inguratuta, besterik ez. Horrela, mahaia hustu eta gune horrek kontzentrazioa eta produktibitatea bermatzea lortzen dugu, eta, gainera, espazio gehiago lortzen dugu liburuak eta koadernoak modu ordenatuan eta ederrean gordetzeko (apalen arteko hutsunean egin dugun bezala).

Eta edertasunaz ari garenez, goiko aldea apaingarriagoa den zerbaiterako erabiltzen badugu? Jarri gehien gustatzen zaizkizun pintura eta argazkiak, gunea funtzionala ez ezik, motibagarria ere izan dadin, eta zure ideia guztietan inspira zaitezen.

Umeentzako logeletarako hormarako soluzioak

 

Ez dugu nahi zuk gela honen dimentsioei erreparatzea, baizik eta zure seme-alaben gauzak gorde eta antolatzeko paretan jar ditzakezun soluzioei. Izan ere, gure txikien logela txukun edukitzea erronka handia da beti.

Gela batean leku gehiago izateko eta dena txukunago egoteko, aukera hauek dituzu:

  • Apalategiak: oso erabilgarriak tamaina handiko jostailuak gordetzeko. Nahi baduzu, kaxa estalkidun edo saski polit batzuen barruan gorde ditzakezu.
  • Ohol zulatuak: ezin hobeak dira eskolako ordutegia edo eguneroko lanak esekita edukitzeko, baita objektu txikiago batzuk kutxa txiki esekietan eta idazmahaitik gertu eduki nahi duen guztia gordetzeko ere.
  • Hormarako apalak: aurreko partea irekita dagoenez, zure haurrari ez zaio zaila egingo, adibidez, gogoko liburua non duen ikustea. Osagarri perfektua ere bada, adibidez, ipuinez gain, marrazkiak eta artelanak nahi duen bezala jartzeko.
  • Haurren esekitokiak: dibertigarriak, koloretsuak eta gauzak zintzilikatzeko oso erabilgarriak dira; adibidez, motxila eskolatik iristean, jaka, jolas-ordurako eraman duen soka edo lepokoak eta osagarriak.
  • Umeentzako hormarako lanparak: badakigu horrek ez dizula ezer antolatzen, baina tokia egiten duzu flexoa edo gaueko lanpara jartzeko lekurik ez baduzu. Zer iruditzen zaizu?

Bihurtu horma armairu perfektua

 

Hemen dugu arropa gordetzeko "magia" pixka bat. Araoa oso erraza da eta BOAXEL esan behar da bakarrik. Sistema honek zure jantzigela sortzeko eta urtarotik urtarora arropa kutxetan gordetzeko erabiltzen duzun lekua egokitzeko balio du. Saski saretadunek, apalek eta barrek osatutako egitura da. Banaketa erabat alda daiteke; beraz, zure beharrak kontuan hartuz diseina dezakezu, eta, horrela, lekua izango duzu bai oinetakoentzat, bai beroki lodienentzat.

Trikimailuren bat nahi baduzu, aprobetxatu espazioa BOAXEL goiko aldetik sabairaino apal batzuk jartzeko. Leku ezin hobea izango da nahi duzun guztia kutxa antolatzaileetan eta arropa-poltsetan gordetzeko.

Garbitegirako sistema ideala

 

Aurreko adibidean erakutsi dizuguna bezalako primerako sistema zein beste gelarako izan daiteke bikaina? Hori da, garbitegirako.

Zalantzarik gabe, behin baino gehiagotan pentsatu duzu nola antolatu eta nola amaitu kaosarekin garbigailuaren eta lisatzeko gelan: arropa zikina, arropa garbia, arropa zuriaren eta koloretakoaren arteko sailkapena, pintzak, eskuoihalak, azpiko arroparako tarte bat… A ze nahaspila!

Hormarako sistema modularrei esker, dena ezin hobeto antolatu ahal izango dugu, baina, horrez gain, lanak erraztuko dizkigu eta denbora irabaziko dugu gustuko ditugun beste gauza batzuk egiteko. Oraingoan, bi sekzioz osatutako BOAXEL egitura erabili dugu. Horietako batek garbigailuarekin talka ez egiteko adinako espazioa du. Esekitokia ere badu, behar duzuna airean lehortzen uzteko.

Zer iruditu zaizkizu hormek eskaintzen dizkizuten soluzio hauek guztiak? Gustatu bazaizkizu, adi beste ideia hauei ere etxeko bazter guztiak aprobetxatzeko.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.