BILLY biltoki bat baino askoz gehiago da. Apalategi sinple bat baino askoz gehiago. Mundu osoko egongela, jangela eta logeletan nagusi den ikono bat da, eta aukeratzen duten pertsonak bezain ezberdinak diren helburuetarako balio du. BILLY liburu-altzariak 40 urte bete ditu, inoiz baino gazte eta garaikideago. Horregatik, kolore eta osagarri berriak dauzkan linea batekin ospatu nahi dugu data berezi hau. Zatoz gurekin BILLY liburu-altzariarekin apalategientzako dekorazio-ideia ezberdinak ikustera.
Apalategien dekorazio-ideiak BILLY liburu-altzariarekin: guztia aldatzen duten koloreak!
Apalategi klasiko hau hori baino askoz gehiago da: apalategi sinple bat baino askoz gehiago. Oso moldakorra den eta milaka funtzio dauzkan altzari bat da, liburuak ordenatuta mantentzeaz aparte.
Kasu honetan eta bere 40. urteurrena dela bide, kolore hausle eta garaikide bat eskaini nahi dizugu, pertsona urratzaileentzako: kolore horiak apalategia kokatzen duzun etxeko gunea goitik behera aldatzen lagunduko zaitu! Kasu honetan, dekorazioa kokatzeko BILLY apalategia erabili dugu kolore osagarriekin (hau da, koloreen gurpilean kontrako aldean daudenak) oso deigarriak eta harrigarriak diren kontrasteak sortzeko helburuarekin. 40 urteko historiarekin, baina inoiz baino erradikalago.
Adi! Zaindu BILLY apalategi horia jartzen duzun espazioa: saia zaitez ahal den neutroen izan dadin.
BILLY altzari kamaleoniko bat bezalakoa da: maiz hobetzen dugun arren, bere atzean dagoen formula originalak gaur egun arte irauten du. Horregatik gaude hain harro! Azken finean, oraindik modan dagoen altzari hau 40 urtetan zehar saldu dugu.
BILLY apalategiak osagarri berriak dakartza: nahi duzun moduan antolatzeko eta estilizatzeko aukera ematen dizuten erakusketa-apal bat, ateak, txertatzeak eta liburu-euskarriak.
Pertsonalizatu BILLY liburu-apalategia ate eta beste osagai batzuekin
Apalategi bizi, dinamikoa eta zuri eta zure beharretara moldatzeko kapaza dena. BILLY osagarri desberdinekin apalategi original pertsonalizatu bat izan dezakezula, adibidez ateak (beira arasa paregabea sortuko duzu!), esposaketarako apalategiak, apal osagarriak... Bakoitzak behar eta gustu desberdinak ditugu, horregatik BILLY paregabea da edonorentzako: ez dago zuri hobeto egokituko zaizun besterik!
Aizu... ba al zenekien gorri-more koloreko BILLY apalategi hau ere berria dela? Liluratu egin gaitu!
Hona hemen BILLY apalategia dekoratzeko proposamen bat:
IKEA Hack: nola pertsonalizatu BILLY apalategia - IKEA

Minimalista (edo ez!). Moldakorra. Iraunkorra. Erabilgarria. BILLY apalategiaren diseinuak ez dauka etiketarik. Logela zehatz batean jartzeko eginda ez dagoen apalategi bat, funtzio ezberdinetarako erabil baitaiteke. Ez dago diseinatuta gaur egun modernoa izateko: beti izango da garaikidea. Apalategi hori ez da modatik pasatzen eta guztia jasan dezake.
Milaka funtzio dauzkan altzaria da hau. Etxean kirola egiten duzu? 80x28x160 cm-ko bizpahiru BILLY moduluen konbinazio batekin, kirol material guztia zure eskura eduki dezakezu. Oso erabilgarria izan daiteke ere oinetakoak, liburuak, platerak, dekorazioa, etab. kokatzeko orduan. Guztia!
BILLY: urteak bete arren modan dagoen apalategia
1978an, Gillis Lundgrenek (IKEA taldeko laugarren langileak) BILLY liburu-altzari zoragarria sortu zuen. Izen hori eman zion benetan erabilgarria zen eta diseinu polit era funtzional bat zeukan liburuentzako apalategi bat diseinatzea eskatu zion lagun baten omenez.
Horregatik, Gillisen helburua pertsona eta espazio ezberdinetara egokitzen zen liburu-altzari merke bat sortzea zen. Urteak pasa dira eta paperezko liburuak desagertzeko zorian dauden arren, BILLY denboraz kanpoko pieza bat da, guztiz pertsonalizatu daitekeena, eta bere moda ez da inoiz pasatuko.
Gomendatzen dizugu:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.