Anfitrioiarentzako oparia sortu
Ez-usteko bat eman anfitrioiari eta bere lana zein atsegintasuna eskertu opari hauekin, betidanik opari den lore-sorta baino hobeak dira. Hoberena? Opari hauek berrerabili daitezke, denbora bat iraungo dute.


1. Oparitu etxean egindako ogiz betetako kaxa gozo-gozoa.
Denbora eta energia aurreztuiozu zure anfitrioiari zerbitzatzeko prest dagoen opari honekin. Belar, espezie, intxaur, basafruituekin zure marmelada egin dezakezu... baita eginda erosi ere, ez diogu inori kontatuko! ;) Zure ogirik gogokoena gehitu. Beirazko pote klasiko hauek berriro erabili daitezke bainugelarako gatzak edo gozokiak gordetzeko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Autorea
Barruko diseinua: Geneviève Jorn
Argazkiak: Micke Persson
Testua: Vi Cooper