Gazteentzako logela baterako 4 biltegiratze-ideia original
Biltegiratze on bat funtsezkoa da etxeko edozein txokotan. Erabilgarri ditugun lekuei ahalik eta etekin handiena ateratzean datza gakoa, gauza bakoitza bere tokian eta ongi antolatuta edukitzeko. Eta etxeko zein gelatan behar da biltegiratzea (eta zaila da topatzen)? Nerabe baten logelan edo gazteentzako logela batean!
Ordenaren eta biltegiratzearen betiko "arauak hautsi" eta bakoitzak bere lekua izango duen gazteentzako logeletarako biltegiratze-ideia originalak nahi badituzue… ez galdu proposamen sorta hau! Izugarri gustatuko zaizue.
1. Sabaiko biltegiratzea
Ohiko biltegiratzea oso ongi dago eta funtsezkoa da edozein etxetan. Baina aukera guztiak agortu ditugunean, berritu nahi dugunean edo, besterik gabe, txokoren bati etekina atera nahi diogunean, urrats bat harago joan behar dugu!
Lehen ideia honetan, sabaian edozer gauza biltegira dezakegula erakutsi nahi dizugu. Bai, maletategi, ganbara edo antzekorik eduki beharrik gabe. Hori da, kontuan izan gehieneko karga eta saiatu gutxi pisatzen duten objektuak jartzen.
Hemen MULIG hormako biltegiratze-konbinazioa erabili dugu, baino beste modu batean. Sabaira lotu dugu asko jota urtean bizpahiru aldiz erabiltzen diren gauza horiek guztiak jartzeko: akanpadako estera, unea iritsi arte aterako ez duzun beste urtaro batzuetako arropa…
Hori guztia, noski, ez dugu agerian utziko. Oheko ohe-zerua instalatzeko aitzakia ona ere bada! Hartu metroka saltzen den gustuko oihal bat, edota gortina bat, eta ekin diezaiogun lanari! Hartu neurriak eta, sabaian ainguratuko ditugun hagaxka soil batzuekin edo honelako altzairuzko kableekin, jarri tolestuta eta azpian duen guztia estaltzeko moduan.
2. Oheko biltegiratzea: poltsikoekin!
Nerabe baten gazteentzako logelan biltegiratzea lortzeko beste modu original bat, ohearen inguruan sortzea da. Ideia horrek umeentzat ere balio du, aukera asko ematen dituelako eta espazio osagarri mordoa eskaintzen duelako egunero erabiltzen diren gauza txikiak gordetzeko: osagarriak, liburuak, jostailuak edota galtzerdiak eta barruko arropa.
Gainera, ohe-ingurua dekoratzeaz gain, MÖJLIGHET poltsikoak dituen ehun-gaizko biltegiratzeak antolatzeko espazio asko eskaintzen du, eskura behar dena gorde ahal izateko.
Ideia ona izaten da gauzak koloreka, ekintzaka edo egunka ordenatzea, konpartimentu bakoitzean dagoena kontrolatzeko.
Ez zaizu ideia bikaina iruditzen?

Orain arte azaldutako hauek bai ideia originalak, ezta? Baina biltegiratzeak eta ordenak aldaera asko dituzte, batez ere gure etxea nolakoa den kontuan hartzen badugu.
Horregatik, biltegiratze-ideia bizkor eta erraz gehiago nahi badituzu, ez galdu bideo hau!
Gure Di-da batean prest bideoak oso baliagarriak dira; beraz, ezin izan zalantzarik, eta hasi "bata bestearen atzetik ikusten".
Adibide hau, ideia hau, jantzigela edo armairuaren alboko txoko txikian ordena eta biltegiratze gehigarria lortzeko erabili nahi da. Zergatik? Sortu ditugun poltsiko horiek edertasun-gaiak sartzeko erabil dezakegulako eta, look-ak sortzeko lerro horri jarraikiz, baita orraziak, gomak, diademak, eguzkitako betaurrekoak, txapelak edo gerrikoak gordetzeko ere.
Jarri zutikako ispilu bat alboan eta ikusiko duzu nola bihurtuko den kalera irten baino lehen bere burua apaintzea gustatzen zaion edozein gazte edo neraberen txoko aparta.
4. Arropa gordetzeko kuxinak
Pentsatu duzu inoiz kuxinak erabiltzea arropa eta beste ehun-gai batzuk gordetzeko? Ez da ideia txarra, ez! Hona hemen logelako kuxinen zorroetan gazte batek gorde ditzakeen ehun-gaien ideia batzuk:
- Urtaroak aldatzearekin batera, ehun-gai batzuk behartzeari utziko diegu. Kuxin-zorro txikiak betetzeko erabili itzazu eta (ia) begi bistan izango dituzu hurrengo erabilera arte.
- Udako edredoiaren betegarria kuxin-zorron handi baten barruan egon daiteke gainerako urte guztian. Gainera, oso biguna da!
- Kirol-jertse eta jertse lodiak ia ez dira zimurtzen, beraz… zergatik ez ditugu beteki gisa erabiltzen?
Espero dezagun ideia original hauek lagungarri izana! Baina joan baino lehen, eman begiratu bat artikulu hauei, oso ongi etorriko zaizkizu ordenari eta biltegiratzeari buruz inspiratzen jarraitzeko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.