Etxea apaintzeko IKEA-ko alfonbra onenak 60 € baino gutxiagoren truke
Alfonbrekin apaintzea modu bikaina da neguan etxea janzteko eta hura bero mantentzeko; ba al zenekien? Horregatik, ezin izan diogu eutsi gure alfonbra onenen hautaketa prestatzeko tentazioari, oso prezio merkean (60 € baino gutxiago) zure etxerako egokiena den alfonbra aukera dezazun.
Ezagutu ehun-gai merke, jasangarri eta helburu osagarria dutenak aukeratzearen abantaila guztiak. Den-dena kontatuko dizugu!
1. Apaintzeko eta dirua aurrezteko alfonbra handi bat
Lehen aipatu bezala, alfonbrek ez dute etxea apaintzeko eta polit jartzeko soilik balio, baizik eta kanpoko hotzetik babesteko eta etxe barruan tenperatura egokiena mantentzeko modu bikaina ere badira. Etxea beroago mantentzen dutenez, energia-kontsumoa murrizten dugu zuzenean, eta, hortaz, berogailuan aurrezten. Ez al zaizu zoragarria iruditzen? Hori guztia etxea apaindu bitartean!
Aurrekontua 60 €-tara mugatzen badugu, aukera merkeenetako batekin hasiko gara: TIPHEDE, kotoi birziklatuz egindako alfonbra handi bat (120x180 cm). Gure alfonbra guztiak ingurumenarekiko modu arduratsuagoan eginak daude. Izan ere, gure produktuetako kotoi guztia iturri jasangarrietatik dator, hots, birziklatzen denetik edo ur-, pestizida- eta ongarri-kontsumo ahalik eta txikienarekin hazten denetik.
TIPHEDE ezin hobea da edozein zorutarako, baita zoru erradiatzaileetarako ere, eta izugarri gustatuko zaizu, mantentzeko oso erraza baita. Lehenengo adibidea gustatu al zaizu? Bada, jarraitu irakurtzen, gehiago ditugu eta…
2. Alfonbra merkeak, jasangarriak eta helburu sozialekoak
Aipatu ditugun abantailez gain, gure alfonbra artisauen helburuaz hitz egin nahi dizugu. Osagarri garrantzitsua dute, gizartea hobetzen laguntzen dute eta. Hona hemen zergatia:
2010ean ekimen bat hasi genuen Indiako eta Bangladesheko alfonbra-ehuleen lan-baldintzak erregulatzeko eta hobetzeko. Hala, bidezko lan-baldintzak eta lan-ingurune seguruagoak bermatzen dizkiegu kalitatezko artisau-produktua lortzen dugun bitartean.
Helburu horri jarraikiz, eta IKEA-ko alfonbra onenak 60 € baino gutxiagoren truke zerrenda barruan, MELHOLT-i buruz hitz egin nahi dizugu, alfonbra merke, jasangarri eta artisaua.
Artile ilunez eta jutez egina dago, eta eskuz egindako alfonbra bat denez, eta materialaren ondorioz kolore aldaera naturalak dituenez, bakoitzaren marrazkia bakarra eta berezia da. Ez dira inoiz egongo bi alfonbra berdin! Halaber, alfonbra iraunkor baten bila bazabiltza, MELHOLT ezin hobea da zuretzat. Eta birzikla daiteke!
3. Alfonbra beroak eta leunak, erosoago egoteko
Ordu luzeak oinutsik ibiltzeko alfonbra leun eta atsegin baten bila bazabiltza, hurrengo hautagaia izugarri gustatuko zaizu.
STENLILLE ile laburreko alfonbra bat da, oinetarako testura leun, bigun eta erosoa daukana. Lehenago erakutsi dizkizugunak baino trinkoagoa denez, beste abantaila batzuk ditu, hala nola zarata gehiago xurgatzen duela. Kasu honetan, alfonbra zuntz sintetikoz egina dagoenez (polipropilenoa, birzikla daitekeen plastiko bat), ia ez da zikintzen, iraunkorra da eta mantentzeko erraza da.
Erraz birzikla daitezkeen plastikoak, hala nola PET, PE eta PP, erabiltzen dira gehien IKEA-ko produktuetan, eta guztiek lege- eta segurtasun-araudiak bete ditzaten saiatzen gara. Egun, produktuen plastikoen herena iturri berriztagarri eta/edo birziklagarrietatik dator. Dena den, 2030ari begira, harago joan nahi dugunez, produktuetan erabilitako plastiko guzti-guztiek baldintza hori betetzea da gure helburua, pertsonengan eta planetarengan eragin positiboa izan dezagun. Zer iruditzen zaizu?
4. Alfonbra biribilak toki txikiagoetarako
Ukitu originala duen eta ohiko alfonbra laukizuzenetik aldentzen den alfonbra txiki baten bila zabiltza? Alfonbra biribilak ezin hobeak dira etxea ehun-gaiekin apaintzeko gainazal handia hartu gabe. Begira!
Adibide honetan, STOENSE aurkezten dizugu, ile laburreko aukera paregabea, edozein tokitara moldatzen dena; egongela erdiko mahai baten azpian nahiz ohearen oinaldean jar dezakezu. Daukan distira sotilak kolore-aldaerak sortzen ditu, eta testura atsegin eta beroa ematen dizkio.
Aukera txikiagoa nahi baduzu, diseinu hau izugarri gustatuko zaizu. RISGÅRDE oso aukera merkea eta praktikoa da. Alfonbra txikia denez, erraz garbi daiteke xurgagailuarekin (baita arropa-garbigailuan ere) eta ia etxeko edozein txokotan jar daiteke (hezetasunik ez badago, noski).
Gainera, alfonbra hau oso berezia da. Ba al dakizu zergatik? Birziklatutako plastikozko botiletatik lortutako poliesterrarekin egina dagoelako, eta, horri esker, material berrien kontsumoa eta ingurumenean dugun inpaktua murriztu ahal izan dugu. Hori guztia beste edozein alfonbraren kalitate eta segurtasun bermearekin. Gora!
5. Korridore eta toki estuetarako alfonbra luzeak
Etxeko zonalde batzuk bereziki zailak izaten dira apaintzeko edo janzteko, hala nola korridoreak edo atondoa. Baina guztiak dauka konponbidea, ikusiko duzu! Horregatik, alfonbra merke onenen zerrenda honetan dilema hori behingoz konpontzeko gomendioak agertu behar ziren halabeharrez.
Kolorez jositako irtenbide merke batekin hasiko gara. RAKLEV jutez eta kolore askorekin eskuz egindako alfonbra bat da. Jutea material bikaina da alfonbrak den-dena jasatea nahi badugu, batez ere urrats eta joan-etorri asko jasan behar dituzten eremuetan, hala nola korridoreak. Artilezko hariei esker, alfonbra moderno, guztiz originala eta bizia lortu dugu.
Horren "deigarria" ez den zerbait nahiago baduzu, beste aukera batzuk ditugu, zerrenda ixten duen hau, esaterako. LOHALS kolore neutroko gure alfonbra naturala da, txokoari giro lasaia emango diona. Hau ere jutez dago egina; beraz, asko iraungo du.
Argazkian ikus dezakezunez, zerbait dago alfonbraren azpian. Alfonbretarako babes irristagaitz(STOPP) bat da. Izan ere, etxean alfonbra bat jartzen badugu, zorura eustea da onena mugi ez dadin eta gu irristatzea saihesteko. Horregatik, berdin du zer alfonbra erosten duzun, ez ahaztu finkatzeaz. Gainera, xurgagailuarekin garbitzea errazagoa izango da.
Zer iruditu zaizu? Anima zaitez eta jantz ezazu etxea gure alfonbretako batekin. Etxea estiloz beteko duzu, aurreztu bitartean, eta balio osagarriarekin: izan ere, sortzaileek lan-baldintza duinak izan ditzaten lagunduko duzu.
Etxerako ideia gehiago nahi baldin badituzu, ez galdu dekorazioari eta aurrezteari buruzko artikulu hauek.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.