4 DIY ideia zure IKEA altzariak berritzeko
Orain, planeta zaintzeko eta jasangarritasuna sustatzeko behar nagusiaz kontzienteago gara. Ez dugu kontrolik gabe erosi behar eta etxean dugunari probetxu handiena atera behar diogu, batez ere dekorazioaren kasuan. Gu geu lehenak gara zu animatzen altzariak berritzera eta berrerabiltzera. Nola? Hemen IKEA-ko produktuei bizitza berri bat ematen erakutsiko dizugu, bai eta zure etxean dituzun antzeko objektuei ere. Probatu gure altzariak berritzeko DIY eta disfrutatu zuk zeuk egiteaz!
1. Berritu zure ontziteria margo apur batekin
Eman zure plater zuriei beste ukitu bat zeramikarako margo apur bati esker. Guk hiru metodo desberdin erabili ditugu. Gogoratu: ur-pinturak erabiltzen badituzu oso erraza izango da gustatzen ez zaizuna ezabatzea.
- Probatu genuen lehenengo gauza efektu urtsua izan zen: plateraren ertza margotu eta gero, ura zeukan kaiku batean sartu genuen , margoa apur bat urtu zedin.
- Gero, platera brotxa batekin margotu genuen.
- Azkenik, brotxa baten laguntzarekin zipriztin-efektua lortu genuen.
Nahi duzun efektua lortzen duzunean, margoaren ekoizlearen argibideei jarrai iezaiezu diseinua finkatzeko, guk, adibidez, platerak labean sartu behar genituen.
2. Industria-estiloko dekorazioa
Azken bi urteetan eroso ibili den dekorazio-joeretako bat industria-estiloa da. Gure HYLLIS apalategiak joera horri jarraitzen dio guztiz, baina itxura berritua eta ezberdina eman diezaiokegu beste kolore baten nagusitasuna duen pieza bat jarri nahi duzun tokirako. Hemen azalduko dizugu nola egin:
- Sareta metalikoa burdindegian aurkitu genuen, eta apalategiaren neurrira moztu.
- Gero torlojuak jarri genituen egiturak zituen zuloetan.
- Azkenik, guztiz zuri margotu genuen esprai-pinturarekin. Edozein kolore aukera dezakezu, jarriko duzun gelaren dekorazioaren arabera. Gure proposamena, egokitzen bada, zuria, beltza edo berdea erabiltzea da, zure etxean azken modan egoteko.
Gure apalategien atalean ikus ditzakezu modan dauden joera eta koloreak.
3. Bilakatu LACK mahaia altzari vintage
Esfortzu handirik gabe bihur dezakezu zure LACK mahaia mahai klasiko pertsonalizatu:
- Lehenik, finkatu dekoratzeko moldurak; zortzi beharko dituzu.
- Margotu mahai guztia espraiarekin eta utzi lehortzen.
- Gero, neurtu mahaiaren ohola eta kokatu dekoratzeko lauzak gehien gustatzen zaizun ordenean. Zure diseinua prest dagoenean, erabili itsasgarria berotzen duen pistola lauzak gainazalera finkatzeko.
- Azken ukitua emateko, guk tarteak margotu genituen zoruan, mahaiaren kolore berean, baina hori guztiz hautazkoa da, haiek gabe ere paregabe geratzen baita.
Hemen dituzu zure LACK mahaia pertsonalizatzeko ideia gehiago!

4. Hautatu retro estiloa.
Proposamen honek aho-zabalik utziko zaitut. Oinarrizko tiradera-altzarien itxura aldatzeko modu sinple bat erakutsiko dizugu, retro estiloko artxibo-armairuen itxura izan dezaten:
- Hasteko, kendu heldulekuak.
- Tiradera kopuru bikoitza duzula pentsarazteko, tiradera-aurrealde bakoitzean beste bi zur pieza finkatu beharko dituzu.
- Benetako tiraderaren aurrealdea neurtu eta moztu bi aurrealde berri zurezko ohol batetik, guztira 6 izango dira.
- Tiradera bakoitzaren piezak kokatu bien arteko espazio bat utziz, bi tiradera direlaren efektua lortzeko. Itsatsi benetako tiraderaren aurrealdean eta utzi lehortzen pintza batzuekin helduta.
- Errepikatu prozesua beste bi tiraderekin. Guztia lehor dagoenean, margotu komoda koloreko tindu batekin, bi kapa jartzen badituzu, kolorea biziagoa izango da.
- Zulatu eta doitu helduleku berrietarako zuloak, eta dekora itzazu etiketekin efektu osoa lortzeko.
Gustatu zaizkizu gure proposamenak? Beste bi artikulu proposatzen dizkizugu zure altzariak berritzeko ideia gehiagorekin zure etxeari beste ukitu bat emateko diru gutxirengatik.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.