Etxean papera aurrezteko aholkuak
Etxean papera aurreztea ohitura oso gomendagarria da etxeko jasangarritasuna mantentzeko. Keinu txiki batzuk besterik ez dira, baina erabilera bakar bat emanda zenbat paper botatzen dugun konturarazten digu, paper horren bizitza luzeagoa eta erabilerak ugariagoak izan arren.
Konturatu gabe etxean papera aurrezteko aholku baliagarri batzuk ikusiko ditugu, gure errutinetako ekintza argienak nahiz sortzaileenak jorratuz. Ingurumenari laguntzeaz gain, etxea jasangarriagoa izango da; gainera, aurreztu egingo duzu, eta asko!
Ez inprimatu dokumenturik, beharrezkoa ez bada
Belaunaldi berriak pantailan ikusita nahikoa izan ohi badute ere, egia da oraindik asko garela dokumentuak inprimatu ohi ditugunak “hobeto ikusteko”, edo erosoagoa egiten zaigulako. Baliteke ohitura hori aldatzeko unea iritsi izana, etxean papera aurreztu nahi baduzu.
Edozer gauza inprimatu baino lehen, galdetu zeure buruari ea benetan behar duzun. Askotan, dokumentuak inprimatzen ditugu, eta azkenean ez ditugu irakurri ere egiten. Gogoratu ordenagailuak aukera analogikoak ere eskaintzen dituela, hala nola esaldiak azpimarratzea, baita bizitza errazagoa egingo dizuten beste aukera batzuk ere, dokumentuan hitzak bilatzekoa edo iruzkinak egitekoa.
Dokumentua sinatu behar duzu? Digitalki ere sina dezakezu, inprimatzen eta, ondoren, berriro ere eskaneatzen aritu gabe. Paper mordoa aurreztuko duzu!
Berrerabili opari-papera
Zenbat aldiz ireki duzu opari bat, paperarekin pilota bat egin eta bota duzu paper hori zaborrontzira? Opari-paper batzuk oso politak izan ohi dira, eta beste une batean ere erabil genitzake. Baina beste opari batzuk biltzeko berrerabiltzeaz gain, hainbat modutan berrerabil ditzakegu:
- Edalontziak jartzekoa: artelazki edo zur zati bat, opari-paper polit bat eta forratzeko plastikoa besterik ez dituzu behar.
- Liburuak forratu: Horrela, ez da liburuen azalik hondatuko, batez ere etxeko txikienen testuliburuenak.
- Eman beste erabilera bat opari-poltsei: ogia ekartzeko poltsa, sailkatzailea edo beste paper batzuk sartzeko saskia bihur liteke.
- Marrazki polita eta handia duen opari-papera bada, koadroan sartu eta gela apaintzeko balio lezake. Gogokoen dituen marrazki bizidunen irudiak dituen umeentzako opari-papera ere oso egokia izan liteke koadroan sartu eta haien gela dekoratzeko.
- Ideia errazena? Milaka zatitxotan ebaki eta konfeti gisa erabiltzea hurrengo festan.
Papera: eman beste erabilera bat, sormenaren laguntzaz
Eskulanak atsegin badituzu, gauza asko egin ditzakezu paper erabiliekin. Are gehiago, iaioa bazara, ausartuko zinateke zure material guztia ordenatuta eta sailkatuta jartzeko toki bat egiten? Guk orgatxo hau proposatzen dizugu, hainbat saski, kaxa edo sailkatzaile erabiliz, guztia ordenan izateko.
Proposamen honetan paper erabiliez baliatu gara, origami-teknikarekin ontziak eta txoriak egiteko. Bide batez, “origami” txineratik datorren hitza da, eta bi hitzez osatzen da: Ori, tolestea esan nahi duena, eta Kami papera edo jainkoa esan nahi duena. Ba al zenekien?
Etxean papera aurreztea irudimenez betetako ekintza izan daiteke!
“Zirriborro-paperez” betetako kaxa bat lan egiteko
Etxean edo bulegoan lan egiten dugunean, askotan papera birziklatzeko zaborrontzia lepo betetzen zaigu. Eta papera birziklatzera botatzen bada, gaitzerdi! Baina agian, ez duzu uste, posible dela horietako paper ugari berrerabiltzea?
Etxean nahiz bulegoan, mahaitik gertu paperak jartzeko kaxa bat jartzea gomendatzen dizugu. Horrela, alde batetik edo zati batean soilik erabilitako orriak gorde ahal izango dituzu, beste batean zirrimarrak egiteko, oharrak hartzeko edo lehen lerro batzuk marrazteko.
Erabili paper gutxiago sukaldean
Azkenik, paper piloa gastatzen dugun beste gune bat sukaldea da. Zenbat aldiz erori zaizkizu likidoa edo apurrak lurrera, eta erabili dituzu paperezko ezpainzapiak edo sukaldeko papera garbitzeko? Bada, etxean papera aurrezteko beste modu bat ohitura hori askoz ere jasangarriagoa den beste batengatik aldatzea da: sukaldeko zapiak eta trapuak erabiltzea.
Lehortu eskuak zapi batekin, garbitu gainazalak trapu berrerabilgarri batekin, bildu apurrak horretarako gailu batekin edo eskuekin… Keinu txikiak dira, baina aurrezteko eta jasangarriagoak izateko ere balio digu.
Aurrezteko eta jasangarriago izateko ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.