Saltatu

Ahalik eta gehien aprobetxatu: horma bateko sukaldea

Ados, sukaldea txikia da. Horma bakarra baituzu erabilgarri. Ez kezkatu. Zu laguntzeko gaude! Horma horri etekin handia ateratzeko hainbat modu daude, eta hiru soluzio sinestezin ditugu hementxe bertan. Ez dago ideia handietarako txikiegia den espaziorik.

Sukalde txiki baten horma gordina. Zinta berdeak etorkizuneko biltegiratze altzarien, mahaien eta aulkien kokapena adierazten du.
Sukalde txiki baten horma gordina. Zinta berdeak etorkizuneko biltegiratze altzarien, mahaien eta aulkien kokapena adierazten du.

Umeentzako sukalde egokia

Ez utzi leku murriztu batek seme-alabekin janaria prestatzeko eta ondo pasatzeko momentua saihestea. Atera etekina horma osoari eta biltokia eta lanerako gunea bikoiztu. Bi METOD modulu gehi itzazu: bata goian, jakitoki moduan; bestea, umeek jolastu ahal izateko altueran. Kakoak eltzeak, zartaginak eta beste sukaldeko tresna zintzilikatzeko ezinhobeak dira; KNAGGLIG gurpildun kaxak (frutaz eta barazkiz beteta), ordea, jakitokiaren azpian perfektuki ahokatzen dira. Lanerako gune handiagoa behar duzu? Arbela hori toles daiteke azalera gehigarria eskaintzeko!

Festak egiteko egokia den sukaldea

Ados, lekua ez da itzela. Baina festak ez al dira hobeak inguru goxoan ospatzen direnean? Sukaldearen luzera, eta ez zabalera, aprobetxatzeko modua pentsa ezazu. Zerbitzari-altzaria mahaian leku pixka bat hustu egiten du, eta horma-galeria batek gelari nortasuna ematen dio. Gainera, taburete pilagarrei (lekua aurrezten dutenak) eta banku bati esker, 8 pertsonak afaria eroso disfrutatuko dute.

Lo egiteko egokia den sukaldea

Bai, ondo entzun duzu. Sukaldean lo egin dezakezu. Gustukoa izan dezakezu. Ohe-sofa praktiko bat (tapakiak gordetzeko biltokia abantaila handia da) baino ez duzu behar, eta sabaiko errail batetik zintzilikatutako gortinak, gauean giro erosoa sortzeko. Espazioa osatu jateko mahai tolesgarriekin, aldizkaria gordetzeko erabil daitezkeen apalekin, beirateri zoragarri batekin eta lurrun-flaskoak eta bitxiak erakusten dituen beira-arasarekin.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Dekorazioa: Emma Parkinson
Argazkiak: Katrina Domin
Testua: Vanessa Algotsson