Saltatu

Agur nahas-mahasari. Lortzeko 6 modu

Guztiok gauza solteak dauzkagu, baina saski-naski batek ez du asko laguntzen. Normalean erabiltzen ditugun baina erakutsi nahi ez ditugun egongelako gauzak antolatzeko eta ezkutatzeko moduak asmatzen ditugu.

Jostailuzko kotxe ilara zur argiko zorua duen egonglan. Altzari beltzak eta biltegiratze kaxak ditu, jostailuak antolatzeko.
Jostailuzko kotxe ilara zur argiko zorua duen egonglan. Altzari beltzak eta biltegiratze kaxak ditu, jostailuak antolatzeko.

1. Biltokia ez da bakarrik kaxak eta apalak. Espaziora zerbait ekartzen duen gehigarria izan daiteke; adibidez, txirikordatutako saski bat, tapakiak ondo gordetzeko.

2. Bai, oheko biltokia da. Hala ere, gurpildun kaxa hauek egongelan ere erabil daitezke. Barruko esparruetarako antolatzaileekin bete itzazu jarduera fisikoa egiteko tresnak antolatuta egoteko, eta hurrengo entrenamendura arte sofa azpian sartu.

3. Badakigu. Liburuei agur esatea zaila izan daiteke. Baina berdin da zenbat preziatzen dituzun; ez dituzu beti begi-bistan utzi behar. Leihoetatik gertu liburuetarako apal batzuk jar itzazu, gortinetako barra horien gainetik zabalduz, liburutegia ezkutatua mantentzeko irakurtzeko ordura arte.
 

4. Onartzen dugu; nahaspilatutako jostailuen aurkako borroka jasanezina izan daiteke. Bai zure bizitza bai seme-alabena erraztu etiketatuta dauden kaxekin, gauzak bilatzea eta (garrantzitsuena) gordetzea erraztuko baitute.

5. Kendu lana begi bistatik, atseden hartzean arreta jar dezazun. Biltokidun oin-euskarria ordenagailu eramangarria, paperak eta beste oinarrizko gauzak gordetzeko toki perfektua da. Dena hor egongo da lan egiten jarraitu nahi duzunean.

6. Giroa guztia da, baina ez da beharrezkoa leku guztietan egotea. Gauzak kaxa batean gorde itzazu beti egongelan giroa sortzeko prest egon zaitezen. Kandelak eta lore lehor lurrintsuak eskura gorde itzazu potoetan eta kaxa apaingarrietan.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Dekorazioa: Fredrik Biel
Argazkiak: Mats Ekdahl
Testua: Vanessa Algotsson