Saltatu

8 aholku, etxean dirua aurrezteko ahalegin handirik gabe

Etxean dirua aurreztea da gutako askoren kezkarik nagusienetako bat. Ez dakigula nola, baina kontuari so egin eta... arranopola! Nora joan da diru guztia? Kezka horiek gure aldartea aldatzen dute, estres gehigarriarekin bizitzera bultzatuz eta gure ongizatean eragin negatiboa sortuz.

 Horregatik, hona hemen 8 aholku erraz, etxean dirua ahalegin handirik gabe aurrezteko. Ohiturak aldatzean, dirua aurreztea lortuko dugu; etxean zenbait gauza gaizki egiten ari garela konturatuz, eta jarduera jakinak beste era batera egin daitezkeela ikusiz. 
 

1. Izan itzazu etxetresna elektriko egokiak

 

Etxetresna elektrikoek badute zer esanik fakturetan dirua aurreztean. Etxetresna elektrikoak urte luzez izan badituzu etxean, agian iritsi da A+++ etxetresna elektrikoez ordezkatzeko unea, faktura nabarmen murrizten lagun zaitzaten.

Aski dira 1 urte edo 2 etxetresna elektrikoaren prezioa amortizatzeko, sukaldean piztu bezain pronto hasiko baitzara aurrezten. A+++ hozkailu batek, adibidez, A+ hozkailu baten kontsumoaren erdia du. Garbigailu eraginkor baten elektrizitate-kontsumoa, berriz, garbigailu arrunt batena baino % 30 murritzagoa da.

Hilabete bakoitzaren amaieran poltsikoetan antzemango ez duzulakoan?

2. Dirua aurrezteko, ordezkatu bonbilla LED argiekin

 

Beste horrenbeste LED bonbillekin. Merkatuan zenbait urte daramatzaten arren, asko dira, oraindik, halogenoak edo bonbilla tradizionalak darabiltzatenak. Honek, hilaren amaieran, bere ondorioak dakartza argindarraren fakturan.

Oraindik zure bonbilla guzti-guztiak LED argiekin ordezkatu ez badituzu, zeren zain zaude? Arrazoiak soberan dituzu horretarako:

  1. 20 urte arteko iraupena dutenez, pentsa zenbat aurreztuko duzun epe luzera, bonbilla hauek erosiz gero.
  2. Nabarmen murriztuko zaizu argindarraren faktura, % 85 gutxiago kontsumitzen baitute.
  3. LED bonbillek energiaren % 90 inguru argi bihurtzen dute, lanpara tradizional batek % 10-15 besterik bihurtzen ez duen bitartean, gainerakoa alferrik galduz.
  4. Argiak kalitate gorena izateaz gain, ez du giroa "berotzen", bonbilla tradizionalek bezala.
    Gehiago ikusi nahi duzu etxe jasangarria izateari eta aurrezteari buruz?

3. Aurreztu janarian: bildu eta berrerabili soberakinak

 

Jakiak zaborrontzira botatzea lehenbailehen gainditu beharreko ohitura da, erosketetan aurreztu nahi badugu, bereziki. Bi aukera dituzu janaria prestatzerakoan: mahaikide bakoitzak jango duena besterik ez prestatzea, edo bestela, janaria soberan prestatzea, ondoren izoztu eta hurrengo batean aprobetxatzeko.

Era berean, platerretan janaria soberan geratu bada, zertarako bota zaborrontzira? Tuper batean gorde eta beste une batean jan. Eta gutxi bada, egizu errezeta berri bat soberakinekin edo osa ezazu arroz zuri pixka batekin.

Erosketak arduraz egitea ezinbestekoa da, noski, erosketa-zerrenda erabiliz eta behar ez ditugun elikagaiei muzin eginez. Birritan pentsatuz erosi! Zenbat eta soberakin gutxiago, orduan eta gehiago aurreztuko duzu.

4. Plastikozko poltsak? Alda itzazu oihalezkoengatik!

 

IKEA dendan jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde egiten dugu, beste ezeren aurretik. Izan ere, bizimodu jasangarriagoa izateak bila gabiltzan aurrezpen hori lortzen lagun diezaguke.

Planetari zein gure poltsikoari mesede egiten dien keinu txiki bat erosketak egiteko oihalezko poltsak edo poltsa berrerabilgarriak erabiltzea da. Ba al zenekien erabilera bakarreko ohiko plastikozko poltsa batek ehunka urte behar dituela deskonposatzeko? Horregatik, erosketak egitera zoazen bakoitzean horrelako poltsa bat hartu beharrean, eramazu zurekin oihalezko poltsa bat. Zentimoz zentimo, diru pitin bat gehiago aurreztuko duzu. Eta beste aldeko puntu bat, gutxi izango balira ere: etxean plastikozko poltsez beteta dagoen ohiko tiraderan anabasa izatea saihestuko duzu. Orain, zure etxean benetan tokia merezi duena jartzeko aukera izango duzu.

IKEA-n, poltsak poliester birziklatuz eginak daude, eta gehienak PET botiletatik datoz. Horrela, baliabideak alferrik galtzea ekiditen dugu eta plastikoari bizitza berri bat ematen diogu. 

A! Pisu gehiegi kargatuko duzula uste baduzu, erabili ezazu orgatxo gurpildunbat oihalezko poltsa guztiak bertan utzi eta erosotasunez garraiatzeko. Modan daude eta, gainera, eredu benetan ederrak dituzte!

5. Eman beste erabilera bat botila, pote eta sukaldeko beste ontziei

 

Ardo-botila hutsek, kristalezko ontziek edota latek bizi berri bat izan dezakete etxean, eta guk poltsikoan antzemango dugu.

Hona hemen zenbait ideia!

  • Erabili kristalezko ontzi hutsak tuper gisa, elikagaiak, zopak nahiz saltsak eramateko.. Garbitzeko errazak izateaz gain, usain eta zaporeak plastikoari baino nekezago atxikitzen zaizkio; horrela, ur gutxiago xahutuko dugu garbitzean.

  • Bestela, emaiezu beste erabilera bat eta gorde jakitokian lekaleak, pasta edo askotariko elikagaiak.. Ardo-botila hutsak ezin hobeak izan daitezke dekoratzeko.

  • Ipini lore eder bat edo beste, eta pertsonalizatu, nahi izanez gero.

  • Egunkari eta aldizkari papera oso erabilgarria izan daiteke etxean. Adibidez, haurrek eskulanak egiteko mahaia estali eta babesteko erabil dezakezu. Babestu mahai-zapia!

6. Ura aurrezten eta faktura murrizten lagunduko dizuten txorrotak (eta ohiturak)

 

Ba al zenekien IKEA txorrotek aurrezten laguntzen dizutela? Txorrotek airea sartzen dion egurasbide bat du barruan, horrela % 50 ur gutxiago erabiliz eta berotzeko elektrizitate gutxiago behar izanez.

Baina, kontuz! Kontuan hartu beharreko etxean ura aurrezteko ohitura batzuk ere badaude:

  • Itxi txorrota ura erabili behar ez duzunean, denbora gutxirako bada ere (xaboitzen zarenean, hortzak garbitzen dituzunean…). Ba al zenekien ura irekita uzten baduzu beste zerbait egiten duzun bitartean 12 litro gastatzen dituzula minutuko?

  • Erabili dutxarako ura berotu arte irteteen den ura lanbasaren baldea betetzeko, adibidez.

  • Bete guztiz garbigailua eta ontzi garbigailua. Ontzi gutxi badira, hobe eskuz garbitzea.

  • Dutxa bat hartu bainu bat beharrean: uraren % 50a baino gehiago aurreztuko duzu.

  • Ez bota gauzak komunera paperontzia balitz bezala! Komuneko katetik botatzen dugun bakoitzean 6 eta 12 litro ur gastatzen ditugu.

7. Behatu berogailua eta aire girotua

 

Urarekin eta bonbillekin bezala, berogailuaren eta aire girotuaren erabilerak ere eragin handia dute gure fakturetan.

Ezinbestekoa da biak tenperatura egokian mantentzea. Berogailuari dagokionez, egunean zehar 20 edo 22 gradutan mantenduko dugu; aire girotua berriz, 24 edo 25 gradutan. Graduen gorabehera orok eragin nabarmena izango du gure fakturetan.

Neguan zein udan, etxeko gortinak eta pertsianak erabiltzea gomendatzen dizugu giroko tenperatura erregulatzeko. Hilabete hotzetan, utzi irekita eguzkiak gehien jotzen duen orduetan argi naturala sar dadin eta etxea bero dadin. Eguzkia ezkutatzen denean, gortinak isteko eta pertsianak jaisteko unea da, etxe barruan beroa mantendu dadin kanpotik isolatuz. Udan, justu kontrakoa da. Erraza eta eraginkorra!

Hemen dituzu aholku gehigarri batzuk aire girotuan aurrezteko. Egin klik botoian!

8. Mugikorra kargatzen duten lanparak

 

Azkenik, gure RIGGAD kargatzeko oinarridun flexoa ikus dezazun nahi dugu, argi-hargune hau hiru eratara aprobetxatzeko ezin hobea baita. Batetik, argiztatu egiten du, jakina; bestetik mugikorra haririk gabe kargatzen du (bateragarria bada); eta azkenik hirugarren gailu bat kargatzen du, USB atakari esker. Hau guztia, argi-hargune bakar batean. Ez al da aparta?

Ez galdu etxean aurrezteko aholku azkarren bilduma hau, gure Galdetu Allen-i programa bereziaren bidez.

Zer iruditu zaizkizu ideia horiek? Aholku gehiago jakiteko gogoz geratu bazara, ezin dituzu artikulu hauek galdu:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.