Aitaren Egunerako 10 opari original
Egutegiko egunak markatu ahala, geroz eta gertuago ikusten dugu martxoaren 19a. Badakizu zer esan nahi duen horrek, ezta? Hortxe bertan dugu Aitaren Eguna.
IKEA taldean badakigu, ahal den heinean, aita batentzat opari hoberena berarekin denbora pasatzea eta familian une atsegin eta dibertigarri batez gozatzea dela. Baina, bestelako opari bat egin nahi baduzu? Horretarako, zerrenda bat prestatu dugu gure "Aitaren Egunerako opari nagusiekin". Originalak dira, aurrekontu guztietarako eta, guztiaren gainetik, oso praktikoak dira, guri gustatzen zaigun moduan.
Beraz, zeren zain zaude begiratu bat emateko? Aurkitu opari ezin hobea!
1. Musika eta soinu-banda originalak atsegin dituztenentzako opariak
Zure aita musikazalea bada, ez dago belarriak goxatzea baino opari hoberik, baina ez lausenguekin bakarrik, lehen proposamen honekin baizik: Bluetooth bozgorailu bat. Zer iruditzen zaizu?
Zure aitak edozein momentutan, edozein txokotan gozatuko du bozgorailuaren soinu eta tamaina erosoari esker: musika entzuten, lanean, goizeroko dutxa hartzean edo atseden hartzen ari denean.
Ba al zenekien diseinu hauxe ABS plastiko birziklatuz eginda dagoela? Opari original eta merkeaz gain, ingurua zaintzen duen oparia ere egingo diozu.
2. Aita despistatuentzako opariak
Zure aita etxean beti kargagailu bila ibiltzen den horietakoa da, ez duelako inoiz leku berean uzten? Zergatik ez dizkiozu gauzak errazten eta kargatzeko oinarri bat oparitzen, toki erraz eta eroso batean jar dezan? Opari praktikoa eta ekonomikoa da, eta egunerokotasunerako ezin hobea.
Haririk gabeko kargagailuak oso erabilgarriak dira, etxean kargatzeko puntu bat beti eskura izateko, eta kable estrarik gabe. Idazmahaia eta edozein mahaitxo libre uzteko bikaina da.
3. Aita langileentzako opariak
Aurreko ideia gustatu bazaizu, hau izugarria dela pentsatuko duzu. Orduak eta orduak ordenagailuaren pantailaren aurrean pasatzen duten aita horientzat, ez dago lanean eroso aritzeko oinarrizko osagarriak bezalakorik.
Maite ditugunak zaintzea bezalakorik ez dago; horregatik, gure proposamena lanerako flexo bat oparitzea da. Izan ere, ondo argitutako guneek kontzentrazioa mantentzen laguntzen dute, eta gainera, begietako narriadura eta nekea ekiditen ditu.
Dagoeneko flexorik badu, edo besterik gabe, beste zerbait oparitu nahi badiozu idazmahaia ordenatzeko eta biltzeko osagarriak oparitu ahal dizkiozu.
Adibidez, guk artxibategi praktikoak edo argazkiko idazmahaiko antolatzailea proposatzen dizkizugu. Dena eskura izaten eta hobeto lan egiten lagunduko diote.
4. Aita abenturazaleentzako opariak
Aurtengoa ez da izan abentura- eta emozio-zaleentzako urte onena. Opari hau, ordea, bikaina izan daiteke zuen hurrengo irteerarako.
Asteburu-pasak gustatzen bazaizkio, bizkar-zorro bat izan daiteke Aitaren Egunerako opari ezin hobea. Gure bizkar-zorroen proposamena ez da ohiko bizkar-zorroak bezalakoa, barruko objektuak hartzeko itxiera baitu albo batean, seguruagoa eta erosoagoa izan dadin. Gustuko duzu?
Bizkar-zorroa oparitzearen onena da, ekonomikoa izateaz gain, oso erabilgarria dela, beste jarduera batzuetarako ere balio duelako; lanerako, adibidez. Hain zuzen ere, gure bizkar-zorroetako askok konpartimentu bereziak dituzte ordenagailua eta tuperak eramateko, inolako kalterik sufritu ez dezaten.
5. Egongelan dagoenerako kide bikaina
Aitari arratsaldez aldizkariak irakurtzen edo Interneten bilatzen egongelan egotea gustatzen bazaio, hauxe duzu une hori erraztuko dion opari praktikoa.
Egongelan erabiltzen ditugun elementuak gordetzeko osagarria da. Modu horretan, biltegiratzeko poltsa honetan behar duen guztia gorde ahalko du. Bukatzean, bere konpartimentuan utzi besterik ez du egin beharko.
6. Aita apainentzako oparia
Edertasun-errutinak ere gizon kontuak dira. Haiek ere badituzte euren trikimailutxoak! Dotore jartzeko lan horretan laguntzeko, proposamen honek ordena jarri nahi du haien egunerokotasunean.
Krema, lozio eta bestelako poto asko baldin baditu, kutxa konpartimentudun dotore honen parekorik ez da, den-dena gorde dezan. Ordenarako osagarriak oparitzen ditugunean, bista alaitzeaz gain, gure egitekoetan azkarragoak eta eraginkorragoak izaten ere laguntzen dute. Horrela, benetan zoriontsu egiten gaituzten gauzetarako minutuak aurrezten ditugu.
7. Aitaren Egunerako gourmet opariak
Batzuk jatekoekin konkistatzen dira. Beraz, aita gourmetenetan pentsatuta, gure hurrengo ideia zera da: Aitaren Egunerako te edo kafe sorta oparitzea.
Zer izango du, bada, pack honek? Bere zapore goxoaz eta usain liluragarriaz gain, opari honek ingurumena zaintzeko kontsumoaren alde egiten du, jatorria %100 organikoa baitu.
IKEA-n elikagai ekologikoen ekoizpen jasangarriaren alde egiten dugu. Izan ere, edari hauek UTZ ziurtagiria dute; horrek esan nahi du era jasangarrian ekoitzi direla eta nekazarien lan-baldintzak onak direla.
Argazkiko kafea, adibidez, berezia da, kafe frutatsua eta txigortze indartsukoa baita. Zure aita haren txokolate beltzaren eta fruitu lehorren ukituekin maiteminduko da.
Gure edari sorta guztiak ezagutu nahi badituzu, gure denda suediarra ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta gure produktu guztiekin gozatzera.
8. Opari gastronomikoak mokofinentzat
Gastronomia-eskaintzan sartu garenez, une aproposa da osagarriak erakusteko, ezta?
Zure aita te- eta kafe-zale amorratua bada, ilusioa handia egingo dio horrelako edari beroak hartzeko osagarrien kita izateak (eta ilusio hori are handiagoa izango da kafe on baten pakete batekin edo infusio exotiko eta berri batzuekin lagunduz gero).
9. Minutu bat ere gelditzen ez diren horientzat
Zergatik uko egin kafe on edo infusio goxo bati? Zure aitak goizez denborarik ez badu, honako opari honekin ezingo dio ukorik egin.
Bere edari gogokoena eramateko katilu eramangarria konponbide bikaina da horretarako. Zure aita laguntzeaz gain, ingurumena ere lagunduko duzu, erabili eta botatzeko produktuak erosteari utziko baitio, eta egunez egun, hondakin gutxiago sortuko du.
Gainera, ez da soilik lanera bidean eramateko osagarria, bidaietan edota familia-irteeratara ere eramateko balio du. Zer iruditzen zaizu? Proposamen honekin eta aurrekoarekin, kit ezin hobea egingo duzu zalantzarik gabe.
10. Osagarri apartak etxeko ospakizunetarako
Aitaren Egunean zer oparitu jakiteko beste aukera bat kopa-joko oso bat da etxean dastaketak egiteko.
Askotariko ardo-, cava- eta garagardo-kopak ditugu, besteak beste, gure bilduman, zure etxeko dastaketak zentzumen-esperientzia izugarriak izan daitezen. Izan ere, ez baitago neurrira egindako kopa batean ateratako edari bat baino ezer hoberik.
Pakete batean bilduta eman diezaiokezu. Baina, gure ustez, oparia are bereziagoa izan dadin, zuk prestatutako dastaketa batean eman diezaiokezu oparia. Zer iruditzen zaizu?
Jarri haren zizka-mizka gogokoenetako batzuk eta erabili kopak orduan. Errege bat bezala sentituko da!
Zer deritzozu? Espero dugu inspiratzeko balio izatea eta zure aitarekin egun oso berezi batez gozatzea. Artikulu hau gustatu bazaizu eta dekoratzeko eta ordenatzeko ideia gehiago irakurri nahi badituzu, ez galdu gure artikulu sorta.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.