Saltatu

Aldaketa txikiekin gure etxea hobeto antolatzeko 7 ideia

Etxeko gune jakin batzuen antolaketa «egitekoen zerrendan» izaten dugun lan horietako bat da. Beti uzten dugu gerorako gela, armairu edo tiraderaren bat, ez al da hala? Eta etxe perfektuetan eta idilikoki egituratuetan sinesten ez dugun arren, funtzionaltasuna hobetzeko irtenbide errazak eta aldakorrak bilatzen dituztenen alde egiten dugu.

Horregatik, zure etxea edozein dela ere, eraginkortasun hori lortzen laguntzeko asmo sendoarekin, aldaketa ekonomiko txiki, erabilgarri eta praktikoen bidez, etxea antolatzeko 7 ideia prestatu dizkizugu. Interesik al duzu? Hasi zaitez zure etxea uste duzun baino aukera askoz gehiago dauzkan leku bat bezala ikusten!

1. Biltegiratze itxia anabasa estaltzeko

Ikusten ez dena, ez da existitzen. Edo hala gertatzen da gutxienez gehienetan. Gainera, batzuetan, garbiketa eginda ere, ez dakigu nola egin geratzen zaizkigun objektu batzuk gorde edo ordenatzeko.

Beraz, egin dezakezun gauzarik onena itxita dauden biltegiratze-elementuak erabiltzea da esaldi hori zure onurako aplikatzeko. Izan ere, «nahaspila handia» den egongela edo logela batean erlaxatzea ezinezko zeregina dirudi, ez duzu uste?

Apal irekiren bat badaukazu, saiatu konpartimentu ezberdinetan kutxak nahasten behar dituzun baina erditik etengabe ikusi nahi ez dituzun gauza txikiak edo desordenatuta dauden gauzak ezkutatzeko. Itxura garbiagoa eta uniformeagoa lortuko duzu, inondik inor ere.

2. Nola atera onura etxeko bazter guztiei

Besoak gurutzatzeko, etxea perspektibarekin begiratzeko eta gauzak nola egiten ari zaren hausnartzeko momentua heldu da. Benetan ateratzen diozu ahal duzun etekinik handiena? Ziur dirudiena baino erabilgarritasun handiagoa daukan bazterren bat dagoela. Bazter bakoitza aukera bat da!

Adibidez, eskailera hauen tartea hutsik zegoen lehen. Hala ere, pareten espazioa aprobetxatuta, jaki-toki txiki bat egiteko leku bikaina lortu dugu. Horretarako, modulu-apalategi batzuk jarri ditugu paretan eta, altzari handirik sartzen ez denez, orgatxo bat gehitu diogu, bikain datorrena beharrezkoak ditugun tresnak lekualdatzeko. Eta, aurreko aholkuan bezala, saskiak eta potoak erabili ditugu jakiak antolatzeko.

Hartara, leku deserosoa eta irregularra zena, eroso eta praktiko bihurtu dugu oso gutxirekin. Ba al duzu txoko honetarako beste ideiarik? Agian, apala eta errail batzuekin jantzitegi txiki bat izan zitekeen. Irudimena nagusi!

3. Nola aprobetxatu maximora sukaldeko espazioa

Guztia zeharo ordenatuta eta eskura dagoenean erosoago prestatzen dugu janaria, ez dugu ukatuko. Sukalde txikiak etengabeko garbiketa eta antolakuntzaren adierazleak dira; horretarako, ahalik eta etekin handiena ateratzeko trikimailu batzuk ditugu.

Errailak eta kakoak biltegiratzea eta antolaketa hobetzeko modu paregabe bat da; beraz, ez izan zalantzarik behar duten erabilera emateko orduan: eltzeen estalkiak, burruntzali txikiak, bitsaderak… Hori bai, hobe pisu handirik ez badute edo leku askorik hartzen ez badute, atea arazorik gabe irekitzeko.

Sukaldean espazio gehiago lortzeko beste aukera eraginkor bat da altueran biltegiratzea da. Horretarako, egitura irekiko apalategiak jarri ditugu eta zabaltasun sentsazioa ematen dute gainera. Kasu honetan, koska bat haratago joan gara eta gure osagarri gogokoenentzako ontziak jarri ditugu. Gustuko duzu? Ukitu naturala ematen diote. 

Teknika honi esker, potoak, ontziak eta objektuak jartzeko espazio gehiago lortuko duzu askorik konplikatu gabe. Gure aholkua da gehien erabiltzen dituzun objektuak apalategietan eta errailetan jartzea, eta tiraderetan, berriz, tresna pisutsuagoak edo maiztasun txikiagoarekin erabiltzen dituzunak.

4. Sukaldeko altzariak ondo ordenatu

Gaia atera denez, zer moduz moldatzen zara sukaldeko tiradera eta armairu itxien antolaketarekin? Mundu guztiak gorrotatzen duen desordenaren bat badago sukaldeko altzarietan aurki dezakeguna da. Batez ere garbiketarako produktuak, espartzuak, baietak, etab. gordetzen ditugun tokietan. Azkenean, dena nahasita geratzen da, poteak erortzen dira, azalerak zikin edo itsaskor daude… Egundoko nahaste-borrastea!

Arazo honen konponbidea segur aski errazenetarikoa da: eskulekuak dauzkaten biltegiratze-kutxak, errazago mugitzeko. Haietako batean garbitzailearen produktuak jar ditzakezu, beste batean lurra garbitzekoak, beste batean baietak eta espartzuak... Egituratu nahi duzun moduan, baina emaitza beti berdina izango da: ordena, ordena eta orden gehiago.

Sukalde txiki bat ordenatzeko ideia gehiago nahi dituzu? Hurrengo bideoan trikimailu batzuk erakutsiko dizkizugu. 

5. Bistara dauden biltegiratze-ideiak

Ez dago dena ezkutatu beharrik! Ez dago bizitza errazagoa egiten digun ezer behar duguna eskura izatea edo gogokoen dugun dekorazioa ahalik eta n modurik hoberenean erakutsita ikustea baino.

Horregatik, irekita dauden biltegiratze-elementuak ideia paregabea da kasu hauentzako. Ordena eta harmonia mantentzearen helburuarekin lagunduko zaituzten kutxa edo saski txikiekin osatu dezakezu.

Zure sormenari bide eman nahi badiozu, gure gomendioa da banakako armairuekin biltegiratze egitura propioa egin dezazula. Zure objektu guztiak antolatzeko modu bikaina da eta, aldi berean, estilo ukitua eman eta etxea pertsonalizatuko duzu. 

6. Nola aprobetxatu korridorea edo atondoa

Pertsona gehienek ordu bat baino gehiago behar dute altxatu ostean etxetik ateratzeko. ORDU BAT! Eta askotan motxila, bufanda, bizikletaren kaskoa, poltsa... etxetik bilatzen denbora galtzen dugulako da. Ai ene!

Atondoetarako apalategi super sinple (eta oso praktiko) batek (kasu honetan euskarriak zuriz margotu ditugu eta kakoak jarri ditugu behean) goizeko bizitza erraz diezazuke atetik irten baino lehen. Poltsa, giltzak, bufanda, berokia, kaskoa... Dena prest; goazen!

7. Arropa beti eskura izateko moduko esekitokiak

Beharbada ez duzu inoiz pentsatu, baina arropa zintzilikatzeko errail bat zure goizeko errutina erabat aldatzeko behar duzuna izan daiteke. Eta, ez duzu zentimetrorik galdu beharrik, ikusi honako ideia hau. Sabaia aprobetxatuta, hurrengo egunerako jantziak zintzilikatzeko espazio ezin hobea lortzen dugu, eta, bide batez, logela modu originalean apaintzeko aukera dugu (pisu gehiegi ez duela, betiere).

Ba al zenekien hurrengo egunean jantziko dugun arropa aurrez aukeratzeak, presa eta estres gutxiagorekin altxatzen laguntzen duela? Ordenak bizitza errazten dizu eta zoriontsuago egiten zaitu, pentsa ezazu!

Ekin lanari eta aurkitu zure etxea ahalegin handirik egin gabe antolatuta mantentzeko trikimailu guztiak. Zure interesekoa izan bada, ez galdu honako sorta berezi hau ikusteko aukera. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.