Biltegiratzea antolatzeko 6 ideia erraz
Biltegiratzeko guneen funtzio nagusia ordena mantentzea eta etxea txukuna izaten laguntzea da. Hori ez bada zure kasua eta uste baduzu guztia kaotikoago izaten laguntzen dutela, apuntatu hau! Biltegiratzea antolatzeko eta etekin handiena ateratzeko ideia batzuk emango dizkizugu.
1. Utzi begi-bistan
Oso ohikoa da biltegiratze-guneetan gauzak ordenarik gabe pilatzea, kaxoietan edo kaxetan, esaterako. Ikusten ez direnez, ez zaie garrantzirik ematen eta, nahiz eta hasieran ongi antolatuta izaten saiatu, denbora igaro ahala, guztiak nahastuta amaitzen du, baietz?
Horregatik, beirazko ontzi hauen bidezko biltegiratze gardena aukeratzea gomendatzen dizugu, agerian jar daitezkeen elementu horiek gordetzeko: pintzelak, josteko materiala, bitxiak, makillajea edo bururatzen zaizun beste edozer gauza. Efektua oso estetikoa izan daiteke eta agerian egongo direnez, beti antolatuta eta txukun mantentzen saiatuko zara. Probatuko duzu?
2. Zatitu tiraderak konpartimentutan
Aurreko puntuan adierazi duzun moduan, maiz garrantzia gutxi eman ohi zaio tiraderen ordenari ez direlako beti agerian izaten. Ondorioz, zentzurik gabeko gauzen pila izaten amai dezakete, eta bizitza zail dezake zerbaiten bila hasten zaren bakoitzean. Gainera, tiraderetan dagoena ikusteko zailtasunak zerbait ez duzula pentsaraztera eraman zaitzake, eta gauza berriak alferrik erostera.
Hori saihestu nahi baduzu, erretiluak, kaxak eta zatitzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu. Etxeko gela guztietako ia tiradera guztietan erabil ditzakezu: arropa, idazmahaiko materiala, paperak, sukaldeko mahai-tresnak, bainugelako produktuak, erremintak eta abar antolatzeko.
Horrela, ordena-efektu askoz handiagoa lortuko duzu tiraderetan eta guztia erraz aurkituko duzu.
3. Jakitokia antolatzeko saskiak
Jakitokia da, kontuz ibiltzen ez bagara, hondamendi bihur daitezkeen beste biltegiratze-toki bat. Horregatik, oso ongi etor daitekeen ideia bat saskiak edo kaxak konpartimentu gisa erabiltzea da guztia askoz hobeto antolatuta izateko.
Hoberena elikagai motaren arabera egitea da: lekariak, zerealak, zizka-mizkak… Horrela, guztia hobeto kokatuta eta begi-bistan izango duzu, eta askoz ordenatuago dagoela emango du.
Gainera, armairua edo arasa garbitu behar duzunean, prozesua askoz errazagoa izango da, ez dituzula produktuak banaka atera beharko, nahikoa izango da saskiak ateratzea. Erraztu itzazu gauzak!
Eta zalantzarik izanez gero, hemen duzu jakitokia di-da batean antolatzeko behar dituzu aholku guztiak.

4. Atera etekina apalen azpian dagoen lekuari
Leku gehiago behar al duzu? Apalategien azpiko lekua erabiliz lor dezakezu. Horretarako, gehitu kakoak azpian eta erabil itzazu behar duzuna zintzilikatzeko. Adibidez, arropa jartzeko esekigailu gisa.
Hori ba, kontuan hartu behar da nahi duzuna zintzilikatzeko bezainbat leku dagoen, bestela asko bete dezakezu lekua eta desordena-sentsazioa lor dezakezu, trikimailu hauekin lortu nahi dugunaren kontrakoa, alegia.
5. Bainugelako altzariak mukuru beteta dituzu? Zintzilika itzazu!
Bainugelako armairuetan edo tiraderetan ez bada ezer gehiago sartzen, hau zuretzat da! Utzi alde batera guztia gordeta egon behar duen uste hori, eta zintzilika ezazu lekua aurrezten lagun dezakeen gauza oro. Nahikoa izango duzu esekigailu bat edo kako batzuk jartzea nahi duzuna zintzilikatzeko. Ez kezkatu zulorik egin ezin baduzu, adibidez, jarri besterik egin behar ez diren aterako kako-altzariak erabil ditzakezu, TJUSIC, esaterako. Gure aholkua egunero erabiltzen dituzun eta kanpoan egon daitezkeen gauza horiek zintzilikatzea da, lekua aurrezteaz gain, den-dena eskura izango duzu.
6. Antolatu arropa garbitzeko biltegiratze-txokoa eta esan agur arropa-pilei
Aulki baten gainean edo beste txoko baten gainean pilatzen duzu lisatzeko arropa? Hala bada, litekeena da begiratzen diozun bakoitzean burua beste aldera biratzen saiatzea eta etxeko lan hori gorrotatzea.
Gure aholkua da arropa zikina edo garbia errazago gortzeko gune ordenatuagoa sortzea, arropa garbitzeak desordena gehiago sor ez dezan. Tiradera-altzari txiki bat edo komoda bat aukera dezakezu, edo kako batzuk jar ditzakezu arropa garbia zintzilikatu eta ez zimurtzeko. Hori bai, hobe da biltegiratze-gune oso handia ez izatea, lisatzea gehiegi ere atzera ez dezazun.
Bestela, arropa zikina botatzeko ontzi edo saski polit bat gehi dezakezu. Nahi izanez gero, lisatzeko guneak ez du zertan etxeko gune desordenatu edo estetika gutxikoa izan behar.
Apuntatu duzu? Espero dugu ideia horiekin giro ordenatuagoa eta bakez betea lortzea etxean.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA-ko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz IKEA-ko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.