Saltatu

5 modu zure balkoian edo terrazan uda luzatzeko

Ez diogu udari “agur” esan nahi! Arratsaldeak luzatu nahi al dituzu zure balkoian ala terrazan udazkeneko hotzak edo iluntasunak baldintzatu gabe? Gure bost kontseilurik onenak ematen dizkizugu zure kanpoko gunean planak luzatzen ikasteko. Aire zabaleko azken momentuez gozatu zure txokorik gustukoenean! 

1. Ez zaitez hoztu

 

Zalantzarik gabe, udazkena hurbiltzen denean nabaritzen den lehendabiziko gauza da tenperatura-aldaketaUda amaierako hotzak etxean sartzea saihesteko, sor ezazu sabai aizun bat jesartzen ohi zaren bankuen edo sofen gunean. Nola? Oso erraza da. Ohezeru, eguzki-oihal edo itzalkin baten laguntzarekin estal zaitezke, baita pilare altu batzuk jarriz eta horietako bakoitzean olana bat lotuz ere. Laburbilduz, babes gisa balio duen edozerekin estal zaitezke. Nahi izatekotan, aldeetako batean oihalen bat jar dezakezu horma gisa, hotzarengandik apur bat gehiago babesteko. 

Eguzki-oihalek ez dute soilik balio eguzkiarengandik babesteko! Trikimailu honekin, apur bat hobeto mantenduko da giroko tenperatura. Gainera, primerakoa izango da hotzarengandik zein euriarengandik babesteko. Eta euriaz hitz egiten ari garelarik. Olana zuk zeuk muntatzen baduzu, gomendatzen dizugu inklinazio apur bat ematea, ura lurreraino erortzeko eta ur-poltsarik ez sortzeko. Bestela, ur guztia gainera erortzeko arriskua duzu, Kerepakupai Merúren ur-jauziaren azpian egongo bazina bezala.  

Eta azken aholku bat! Jakin badakigunez egun batzuetan hozkirri hori apur bat biziagoa izan daitekeela, ez dago gaizki eskura edukitzea saski bat tapaki batzuekin, tapatzeko eta lagunekin elkarrizketa hain entretenigarriak edukitzen jarraitzeko.  

2. Babestu zure ehun-gaiak 

 

Orain erosoago gaudela, balkoian edo terrazan egunak luzatzeko hurrengo urratsa gure ehun-gaiak egoera onean mantentzen direla ziurtatzea da.   

Onena da biltokia duen armairu bat edo kanpoko banku bat edukitzea, bertan gauza guztiak gordetzeko lo egitera joaterakoan edo kanpoan egongo ez zarela dakizunean. Horrela, lasai egongo zara, eguraldia gorabehera, zure kuxinak eta tapakiak ez direlako hondatuko.  

Babes gehigarria nahi al duzu? Sartu guztia zorro iragazgaitz batean, euriak zu ez menderatzeko. Bikaina da zirrikituak dituzten bankutxoentzat, horietatik ura sar daitekeelako eta, horrez gain, egokia da oihalak % 100ean isolatzeko hezetasunarengandik. 

3. Landare perfektuak urteko 365 egunetan 

 

Ama Natura bera baino azkarragoa izan eta erabili landare natural erresistenteakizotz zuri apur bat ere jasateko gai direlako. Horrela, zure hiri-lorategi txikia fresko eta eder egongo da, zure terrazan edo balkoian urte osoan zehar udaberria izango balitz bezala.  

Trikimailua, lur orotako landareak aukeratzeaz gain, horiek loreontzi iraunkorretan jartzean dago, adibidez, altzairuzkoetankorrosioa jasaten dutelako, edo terrakotakoetan, gehiegizko ura hartzen dutelako. Landare-euskarri gurpildunak erabiltzen badituzu, erraztasunez mugitu ahalko dituzu gune batetik bestera ia-ia esfortzurik gabe, behar dutenean eguzki apur bat xurga dezaten . 

4. Hotzari aurre egiteko menua 

 

Ez iezaiozu kanpoaldean janaria prestatzeari edo jateari utzi. Ez duzu barbakoa piztu behar kanpoan jan ahal izateko. Karta birplanteatu besterik ez duzu egin behar. Aldatu udako entsalada eta izotz-edariak hain freskagarria ez den menu batengatik (baina bestea bezain goxoa, falta zena). 

Atera indukzio-plaka eramangarri bat eta salda apur bat berotu gorputza epeltzekoZer nahiago duzu, barazki-salda ala dilista gozo-gozoak? Jesarri berriro eta disfrutatu!  

Hainbeste gustatzen zaizkigun aholku horietako beste bat: Zure atzamarrek eskertuko dute beroaren aurkako kikara bat, estalkia eta babesa dituena, hatz-mamiak ez erretzeko, ezta? Ziur baietz. 

5. Terrazako argiztapena izarrekin afaltzeko 

 

Egunak laburragoak direnean, aparteko argiztapena beharko duzu terraza edo balkoirako. Jarri argi batzuk mahaia edo jesarlekuen gunea argiztatzeko; horrela, argia oso handia ez izan arren, gustura egoteko argitasun nahikoa emango du 

Adibidez, LED bonbilla batzuk eskegi ditzakezu mahaiaren gainean edo, bestela, argiontzi polit bat aukera dezakezu, barruan kandela bat duena 

Zure dekorazioa diseinatu! Jarri bateria duen girlanda bat kristalezko loreontzi baten barruan, berehala sortzeko giro atsegin bat. Eta ez bazara kandelez eta suaz gehiegi fidatzen, LED batzuk aukera ditzakezu, efektu bere ematen baitute, baina arriskurik gabe. Gogoratu , funtzionalak baino, argi hauek beti direla apaingarriagoak. Argiztapen ona nahi baduzu, argi gehiago ematen duen zerbait jarri beharko duzu.  

Ba al dakizu orain eguzki-karga duten kanpoko argi apaingarri pilo ditugula? Konponbide bikaina dira, ordezko pilarik edo entxuferik eta konexio-blokerik bilatu behar ez izateko. Eta, argiaren fakturan gutxiago gastatzeaz gain, ingurumena gehiago errespetatzen duen terraza edo balkoia izango duzu. Polita, merkea eta jasangarria, zoragarria! 

Aire zabaleko jarduerak eta entretenimendua udazkenean ere bai. 

 

Orain, baditugu aholku guztiak udazkeneko eguraldiari aurre egiteko terraza edo balkoi bat edukitzeko, baina nola aprobetxa dezakegu txoko hori? Zure aisialdi-uneen ordutegiaren arabera, jarduera desberdinak egin ditzakezu zure txokoan erosotasunez gozatzeko. Proposamen batzuk ere baditugu! 

Sor dezakezu irakurketa-txoko bat, zure eleberria irakurtzeko tenperatura apur bat freskatzen denean hainbeste gustatzen zaizkigun eguzki-izpi horiek aprobetxatzen dituzun bitartean; kafe bero gozo batez gozatzeko gune bat egin dezakezu eta udako zinema ospetsua zure etxera eraman ere eraman dezakezu!

Apuntatu sekulako arratsalde bat pasatzeko elementu guztiak. 

Lehenik eta behin, garrantzitsuena da proiektore bat eta pantaila bat edukitzea. Badakizu zer? Denok gure tiraderetan ditugun maindire zuri lisoek filma proiektatzeko balio dute. Lotu maindirea apalategi batera (edo ahal duzun lekura) pintza batzuekin, hobeto eusteko eta tolesdurarik gabe gera dadin. Et voila! Badaukazu zinema muntatuta. Horrelako maindirerik ez baduzu, jarraitu gure eredua eta jar ezazu dutxarako gortina bat. Egiazkoa dirudi, ezta?

Bigarrenik, baina ez garrantzia gutxiago duelako, aperitibo batzuk! Prestatu hainbeste maite dugun aperitibo bat eta edaria eskura jarri filma moztu behar ez izateko (hala ere, komunaren kontuarekin ezin dugu miraririk egin, filma gelditu eta altxatu beharko gara). Jarri dena aulki edo orgatxo batean eta, isilik! Hastera doa. 

Gehiagorako gogorik al duzu? Iradokizun pilo ditugu zuretzat. Eman begirada bat!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.