Altzariak pertsonalizatzeko 5 ideia
IKEA-n uste osoa dugu gure altzariek bizitza bat baino gehiago izan ditzaketela. Uste dugu "gure altzariak salbatzeak" zuzeneko eragina duela aurrezkian eta jasangarritasunean , eta gainera, gure etxea etengabe hobetzen eta bilakatzen laguntzen digula. Hori dela-eta, altzariak pertsonalizatzeko 5 ideia erraz eman nahi dizkizugu, emaitza sinestezinak lortzeko. Horrela, zure altzariak guztiz aldatuko dira eta hutsetik hasiko dira zure ondoan egoten.
Ez da zertan "mainatsu" izan… Gogoa besterik ez da behar!
1. Nola pertsonalizatu erdiko mahaiak
Egunero gehien erabiltzen dugun altzarietako bat da erdiko mahaia. Horregatik, pertsonalizatzeko gogo gehien pizten diguna ere bada.
Mahaia zaharberritzea proposatzen dizugu, kasu honetan beirazkoa. Oso modu erraz batean, baina baita modu oso ikusgarri eta original batean ere. Pollocken koadro bat bailitzan!
Has gaitezen urratsez urrats:
- Ezer baino lehen, aurkitu lanari ekiteko leku egoki bat, zabala eta irekia.
- Estali eta babestu pintatzen arituko zaren lekua: zorua eta inguruko altzariak ez zikintzeko.
- Guztia babestu ostean, kendu mahaiaren beira.
- Erabili beiraren azpialdea mihise gisa; zipriztindu eta zirrimarratu gogokoen dituzun (edo etxean dituzun) koloretako pinturekin.
- Pintura lehor dadila utzi.
- Jarri pintura beltza gainean eta utzi berriro ere lehortzen. Aurreko urratsean eta urrats honetan, pintura akrilikoa erabili baduzu, nahikoa izango dira 5 ordu. Alabaina, esmaltea erabili baduzu, utzi gutxienez 24 orduz lehortzen geruza baten eta bestearen artean.
- Beira berriro kokatu. Listo!
Sormen-mihise honetan akatsik egin ezin daitekeenez, ziurrenik mahai liluragarria geratuko zaizu.
2. Tapizatu ohe-burua belusarekin
Zure logelak hoteleko luxuzko suite baten antza izatea nahi baduzu edo, soil-soilik, ukitu dotore eta goxoa eman nahi badiozu, berritu ohe-burua belusarekin. Ideia sinple hau aparrezko laukizuzenak moztean datza, ohe-buruan itsatsi panelak balira bezala eta gortina batekin estaltzea.
Ematen duena baino errazagoa da, baina ahalik eta hoberen azaldu nahi dizugu, urratsez urrats, xehe-xehe ikusteko nola neurtu, moztu, josi, itsatsi eta grapatu behar duzun, ohe-burua nola tapizatu jakiteko.
3. Lanpara klasikotik lanpara original batera
Gure paperezko HOLMÖ zutikako lanpara izugarri saltzen da eta oso ezaguna da. Ziur badakizula zein den! Bada, bizitza berri bat eman nahi badiozu edo, besterik gabe, modelo guztiz desberdin bat lortu nahi baduzu egongelaren itxura nolabait aldatzeko, ez galdu lanpara hau pertsonalizatzeko urratsak.
Biziki erraza da!
- Pantailak kendu.
- Lotu uztai-forma daukaten zatiak.
- Itsats itzazu zinta itsaskorrarekin edo paperezko zerrendekin.
- Ondoren, jarri LED bonbilla bat eta kable bat (LED bonbilla izan behar da berotu ez dadin).
- Jarri lurrean eta ikusi nola txundituko zaituen!
4. Pertsonalizatu alfonbra ehun desberdinekin
Alfonbrari look berria eman nahi izanez gero, nahikoa duzu nahi izatea. Zergatik? Gehien gustatzen zaizkizun patroi edo xehetasun desberdinak gehitzea edo jostea nahikoa izango duzulako.
Josi harizko edo artilezko harizpiak, lotu jantzi zaharren edo beste ehun batzuen txatalak, josi kolore bateko edo hainbat koloretako borla txikiak… Erabili etxean duzun eta alfonbran ongi emango duela uste duzun edozein gauza.
Eta alfonbra pertsonalizatu ostean, oso polita gelditu zaizulako ez baduzu zapaldu nahi, zintzilika ezazu artelan bat balitz bezala!
5. Nola bihurtu taburete bat altzari osagarri
IKEA-ko beste altzari "top" bat FROSTA taburetea da. Estualdi batetik ateratzeko, pilatzeko, alde batetik bestera eramateko eta abarretarako super erabilgarria izateaz gain (beste edozein tabureteren antzera), zoragarria da bigarren bizitza bat emateko altzari gisa.
Mahai osagarri bihurtuko dugu, atondoan jartzeko, gau-mahai gisa erabiltzeko, egongelan sofaren alboan jartzeko… Aukerak amaigabeak dira! Gainera, soberako hankekin hainbat esekitoki egin ditzakezu. Ekin diezaiogun lanari!
- Hasteko, desmunta ezazu.
- Ondoren, pintatu pieza guztiak gehien gustatzen zaizun kolorez (edo gainerako dekorazioarekin bat datorren batez).
- Torlojuz lotu hanketako bat eserlekuaren atzealdean eta hala hormako mahai osagarria izango duzu.
- Beste hankak hormako esekitoki gisa erabil ditzakezu.
- Hanka horietan, heldulekuak gehi ditzakezu lehendik dauden zuloetan oraindik erabilgarriagoak izateko gauzei eusteko unean.
Begira zein ongi geratzen den!
Joan baino lehen, ez galdu hau:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.