Eduki nagusira joan

4 trikimailu elikagaiak denbora gehiagoz kontserbatzeko

Zer egin dezaket janariak denbora gehiago iraun dezan? Gogoan hartu aholku hauek elikagaiak etxean modu egokian kontserbatzeko! Horrela, dirua, beharrezkoak ez diren supermerkaturako bidaiak eta janaria aurreztu ahal izango duzu.

IKEA taldeko kristalezko poteak, platerak eta sukaldeko tresnak mahai eta apal zuri batean.
IKEA taldeko kristalezko poteak, platerak eta sukaldeko tresnak mahai eta apal zuri batean.

Gaur egun supermerkatura joateak ez du esan nahi behar dugun produktua aurkituko dugunik. Horregatik, ongi etorriko zaizu gure etxean janaria luzaroago nola mantendu dezakezun ikastea. Ikusiko duzu janari bakoitzak biltoki desberdin bat behar duela. Baina ez kezkatu, hona hemen jarraitu behar dituzun urratsak. Ez dadila ezer falta zure sukaldean!

Nola kontserbatu ogia fresko

Nola kontserbatu ogia fresko

Espainiako etxe gehienetan bada produktu bat inoiz falta ez dena: ogia. Espainian gehien kontsumitzen den elikagai oinarrizkoenetarikoa den arren, oso gutxitan aprobetxatzen da guztiz. Izan ere, bigarren egunerako harria bezain gogor gelditzen baita. Normalean, kalitate gutxiko ogiekin gertatzen da hau, baina arrazoi nagusiena hezetasun falta da.

Ahal den denbora gehien hanpatuta mantentzeko, prezioari begiratu gabe erosteaz gain, adituek betidanik erabili diren oihalezko poltsetan gordetzea gomendatzen dute. Ekologikoagoak izateaz gain, ogiari aire gehiago ematen diote. Beste aukera bat egurrezko ogi-otarre bat erabiltzea da, eta sukaldeko zapi batekin estaltzea. Ez da gomendagarria plastikozko poltsetan gordetzea lehenago biguntzen baita. Beste aukera bat izoztea da, baina hobe erosi berria bada.

Nola kontserbatu irina

Irinak, beste zereal eta fruitu lehor batzuk bezala, intsektuak sortzeko joera dauka, tenperatura- eta hezetasun-aldaketak direla eta. Jaki-tokian denbora asko iraun dezakeen produktu bat da (gutxi gorabehera 6 hilabete), baina kontuan izan galkorra dela eta leku lehor batean eta erabat itxita dagoen ontzian mantendu behar dela, baita beste produktu batzuen usainak hartzea saihesteko ere. Poteak paregabeak dira irina gordetzeko.

Tenperatura beroak dauden leku batean bizi bazara, gomendagarriagoa da produktu hau hozkailuan gordetzea itxita dagoen poto batean baino. Azkenik, irina beste ale batzuen ondoan (arroza, esaterako) ez gordetzea gomendatzen dizugu, irina kutsatu dezaketen zomorroak erakar dezaketelako.

Nola kontserbatu irina
Nola kontserbatu patatak, tipulak eta baratxuriak

Nola kontserbatu patatak, tipulak eta baratxuriak

Patatak eta tipulak bezalako oinarrizko elikagaiak kontserbatzeko egin behar den lehenengo gauza hozkailua saihestea da. Elikagai hauek tenperatura erdi-baxuak behar dituzte (7-11 gradu bitartean), baina ez hozkailuarenak bezain baxuak.

Pataten kasuan, ez zaie argia gustatzen, ezta tipulekin espazioa partekatzea ere, jaki-toki askotan gertatzen den moduan. Gomendagarriena oihalezko edo sareta ilunezko poltsetan gordetzea da. Egurrezko kaxak ere onak dira, KNAGGLIG pinu-zurezko tiraderak bezala, baldin eta toki ilun eta fresko batean gordetzen badituzu.

Baratxuriek, bestalde, pataten moduko joera dute: iluntasuna gustatzen zaie eta ez dute hezetasunik nahi; beraz, saihestu hozkailua. Argiak ez du horrenbesteko eragina tipuletan, baina ondo aireztatutako leku batean, zumezko saskietan edo paperezko poltsa batean gordetzea gomendatzen da.

Kasu guztietan, ez erabili plastikorik elikagai hauek gordetzeko. Poltsikoak zein planetak eskertuko dizute!

Nola kontserbatu arrautzak

Argi dago arrautzak hozkailuan gorde behar direla, baina non zehazki? Beharbada uste duzu argi eta garbi dagoela bere tokia hozkailu batzuk atean daukaten arrautza-ontzia dela. Halere, ez da gomendagarria hemen jartzea; izan ere, tenperatura-aldaketa asko jasan ditzakete hozkailua irekitzen eta ixten duzun bakoitzean. Erabili nahi dituzunean, garbi ditzakezu, baina ez gordetzeko. Bere jatorrizko kaxan gordetzea edo itxitako ontzi batean gordetzea gomendatzen da, beti helburu honentzako erabiltzen dena.

Nola kontserbatu arrautzak

    Begien itxi-ireki batean jaki-tokia antolatzeko ideiak dauzkan bideoa eskaintzen dizugu, elikagairik alferrik gal ez dezazun.

    Janarian aurrezteko ideia gehiago behar badituzu, birziklatzeari eta janariaren aprobetxamenduari buruzko informazioa daukan espazio jasangarria bisitatzea gomendatzen dizugu. Ziur gaude aholku hauei esker dirua aurreztuko duzula eta ingurumena zainduko duzula!