Gabonetako mahaia 50 euro baino gutxiagorekin dekoratzeko 4 ideia
Dekora daiteke Gabonetako mahaia diru asko gastatu gabe? Noski! Nola egin erakutsiko dizugu, zehazki, 50 euro baino gutxiago gastatuta. Inspira zaitez gure IKEA enbaxadoreen ideia hauekin!
Dekorazioa oso garrantzitsua da Gabonetan. Guztia kolore alaiz eta argi zoragarriz betetzen da, eta etxeko txoko guztiak toki bereziak izan daitezke, baita jangelako mahaia ere. Baina, egun horietan gastu asko ere izaten denez, eta Gabon hauetan, bereziki, zuhurrak izan eta ahalik eta gehien aurreztu nahi dugunez, gure IKEA enbaxadoreekin Gabonetako low-cost mahaia sortzeko erronkari ekin diogu, 50 euroko aurrekontuarekin. Emaitza ikusi nahi? Gozatu betiko moduan otordu eder eta dotoreekin, baina aurrezki-ukitu osagarri batekin.
1. Landa estiloko Gabonetako mahaia
Gure lehen proposamena gustu oso ona duen Ester Ricoren (@jenesuispasjuliet) eskutik dator, eta landa estiloko Gabonetako mahaia hautatu du.
Produktuak:
- MOGNAD LED kandela txikien 6ko sorta
- FENOMEN lurrinik gabeko kandela lodien 5eko sorta
- UPPLAGA 22 cm-ko plater zuria
- DINERA 14 cm-ko kaiku beixa
Zurezko mahai eder hau izanik, ahalik eta etekin handiena ateratzea erabaki du, mahai-zapi batekin estali gabe.
Apaintzeko, adar eta hosto artifizial batzuk erabili ditu mahai-zapi estu gisa, kandela polit batzuekin eta LED argidun girlanda batekin argiztatuta. Eta baxera gisa plater eta kaiku zuri soilak aukeratu ditu, baita beirazko kopa polit batzuk ere, ezin hobeak mahaiari beste argi-ukitu bat emateko.
Ezpainzapien eta plateretako xehetasunen gorri biziak mahaiari sekulako Gabonetako ukitua ematen dio. Zer iruditzen zaizu emaitza?
2. Gabonetako mahai zuri eta urre-kolorekoa
Estilo guztiz desberdina du Judith Casadoren (@laalegriademicasa) Gabonetako mahaiak; Gabonetako mahai moderno eta soila proposatzen digu, negu gordinaren zuria protagonista duena.
Produktuak:
- FENOMEN lurrinik gabeko kandela lodien 5eko sorta
- Estilo naturaleko banako mahai-zapiak
- FLIMRA cava-kopak
- Kaiku zuriak
Ikusten duzun moduan, ez da produktu-zerrenda luzerik behar emaitza polit eta originala lortzeko. Gainera, horietako hainbat eta hainbat objektu etxean edukiko dituzu jada. Beste modu batera konbinatzea da kontua.
Judithek zuriaren soiltasunarekin eta freskotasunarekin jolastu du; horri urre-koloreko zertzelada txikiak gehitu dizkio banako mahai-zapiekin, eta mahai erdiko apaingarri gisa jarritako landarearen kontrastea ere bai. Kandela batzuk, gauza onengatik topa egiteko beirazko kopatxoak eta kito! Prest dugu mahai dotore hau oso diru gutxiren truke.
3. Gabonetako mahaia motibo tropikalekin
Dekora daiteke Gabonetako mahaia estilo tropikalarekin? Jakina! Eta egia esan, emaitza harrigarria izateaz gain, super atsegina da. Hauxe da María Albaren (@mami.doc) proposamen interesgarri, alternatibo eta, nola ez, merkea.
Produktuak:
- TORGERD metroka saltzen den oihala (2 metro)
- BOMULL metroka saltzen den oihala
- STRÄLA sabaiko LED lanpara
- VARDAGEN beirazko kopa
- DINERA plater gris iluna
- DINERA plater beixa
- DINERA plater sakon gris iluna
- DINERA plater sakon beixa
María ezin hobeto doitu da aurrekontura, Gabonetako ezpainzapiak eta mahai-zapia ere berak egin dituelako. Hau bai artista! Eta ez da aukera txarra sos batzuk aurreztu nahi baditugu, baina diseinu politei muzin egin gabe. Gabonetako mahai erdiko apaingarri gisa gure STRÄLA sabaiko lanpara erabili du, bere funtzioa berrasmatuz; hala, apaingarri guztiak argiz inguratzeko erabili du, deshidratatutako laranja zoragarriak ere bai! Eta, azkenik, izarrak erabili ditu Gabonetako mahaia dekoratzeko, ikono aski ezaguna.
4. Gabonetako mahai minimalista
Gabonetan etxea asko apaintzeko ohiturarik ez baduzu, baina halere jai-ukitua eman nahi badiozu mahaiari, dekorazio minimalista aukera dezakezu, gehiegi ez nahasteko baina ezeri uko egin gabe. Hau da Alexandra Fernándezek (@nordiccorners) aurkeztu digun alternatiba.
Produktuak:
- SOARÉ banako mahai-zapia
- MOGNAD LED kandela lodia
- VITERFEST Gabonetako koroa
- BEHÄRSKA kandela txikirako faroltxoa
- GODTAGBAR zeramikazko kandela-euskarria
- DINERA plater urdin-grisaxka
- DINERA plater sakon urdin-grisaxka
Ez dugu beti apaindura askoko estiloa erabili behar, batez ere, etxeko erosotasuna eta praktikotasuna mantendu nahi baditugu. Alexandrak bezala Gabon-ukitu soil batzuk soilik eman nahi badizkiozu etxeari, hauxe da zure Gabonetako mahai perfektua. Izan ere, proposamen honek ondo erakusten du Gabonetako mahaia prestatzeko ez dela beharrezkoa soilik Gabonetako apaingarriak erabiltzea. Arretaz begiratzen baduzu, xehetasun txikiak dira jai-ukitu hori ematen dutenak, adibidez kandelak eta landareak. Erraza, polita eta oso erosoa!
Zer deritzozu? Inspiratzen jarraitu nahi baduzu, eman begiratu bat bide honi eta gure artikuluei, etxerako Gabonetan dekoratzeko ideiez kargatuta daude eta.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.