4 dekorazio-ideia sinple etxean gustura sentitzeko
Etxean denbora asko pasatzen duen pertsona horietakoa bazara eta etxearen berotasunaz eta lasaitasunaz disfrutatzen baduzu, zure babesleku pertsonalean oraindik ere erosoago sentitzera lagundu nahi zaitugu. Horretarako, egongela, logela edo sukalderako zenbait dekorazio-ideia ekartzen dizugu. Aprobetxatu urtaro- eta tenperatura-aldatzeak daudela zure gelak berriro apaintzeko! Aurrerapen bat: etxe lasaia lortzeko, material naturalak, ehundura gozoak eta kolore argiak gomendatzen dizkizugu.
Nola berritu zure logela dekorazio-osagarriekin
Nork esan zuen logelan aldaketa handia egin behar zela horri itxura erabat berria emateko? Bizitzan gauza guztiekin gertatzen den bezala, dekorazioan ere, bereizgarriak xehetasun txikiak dira.
Horregatik, gomendatzen dizugu, dekorazio-ukitu desberdinen bidez, zure logela ingurune atseginagoa eta hobeto sentiarazten zaituen espazioa bihurtzea. Horretarako, ingura zaitez banbua edo ratana bezalako material naturalez egindako altzariez eta osagarriez. Aurrekoaren adibide on bat dira banbuko SKUGGIS kakoak, zure logelari natura-ukitu bat ematen baitiote; horrez gain, zure goizeko errutina apur bat lasaitzen dute, behar dituzun osagarri guztiak begien bistan eta eskura uztea ahalbidetzen dizutelako.
Bestalde, gomendatzen dizugu zure apalategi irekietan material berberetako saskiak jartzea; izan ere, biltegiratzeko praktikoak eta erosoak izateaz gain, gozotasun- eta harmonia-ukitu bat ematen diote zure logelari. Horrez gain, lore lehorrak jar ditzakezu kristalezkopitxer sinple batean. Badakizu, natura gogorarazten duen orok hainbeste behar dugun lasaitasun hori ekarriko du gure logela nagusira!
Ehun-gaien garrantzia dekorazioan
Kanpoan euria ari du eta hotza egiten du. Igandea da eta goiz osoa daukazu hainbeste gustatzen zaizun zure etxeko bazter horretan ezer ez egiteko: zure ohean. Baietz egoera ezagutu? Ziur gaude, une hau irudikatu duzunean, zure buruan nordiko oso bigun eta zoragarri bat zegoela, tapaki bat eta alfonbra bat ohearen beheko partean, ortozik altxatzerakoan, oinak alfonbra gozo-gozo eta atsegin baten gainean jartzeko.
Ehun-gaiek, inguruneak politagoak eta erosoagoak egiteaz gain, apur bat zoriontsuago egiten gaituzte. Zergatik ez duzu zure zorro nordikoa berritzen eta % 100ean kotoikoa den bat erosten?
Ordeztu ohearen beheko parterako tapakiak eta logelako zein egongelako alfonbrak sasoiko ehun-gaiekin, hain zuzen ere, urteko sasoirik hotzenetarako pentsatuta daudelako. Ba al zenekien gortina lodiago batzuekin zure logelak beroa hobeto gordetzea eta berokuntzan aurreztea lor dezakezula? Eta aholku berbera aplikatzen da alfonbretarako.
Amaitzeko eta oso logela “zen” bat lortzeko, ez ahaztu argiztapena. Gomendatzen dizugu LED bonbillak aukeratzea, fakturetan aurrez dezakezun diruagatik ez ezik, ematen duten argi-motagatik ere bai. Mahaitxoan lanpara edo flexo bat jartzeak beti emango dizu ohera joatean edo lo egin aurretik liburu bat irakurtzean behar duzun giroa.
Espazio bat dekoratzeko eta usaina emateko kandelak
Batzuetan, txoko guztiak argitzeak eta puntu guztietan lanparak edukitzeak itsutzen gaitu. Eta hori oso ondo dago, baina ez da gauza bakarra!
Ezagutzen al duzu etxean kandela batzuk piztearen sentsazio hain atsegina? Eta ez du zertan une berezi batean izan, ezta egun zehatz batean ere. Egun guztiak dira aproposak kandelek eragiten dituzten lasaitasuna, erlaxazioa eta ongizatea sentitzeko.
Adibidez, FULLTALIG argimutilak 3ko sorta batean datoz; beraz, denak batera erabil ditzakezu zentro ikaragarri bat sortzeko edo, bestela, horietako bakoitza logela batean jar dezakezu.
Aholku bat: ez jarri kandelak bata bestearekiko hurbilegi; izan ere, elkarrekin jartzerakoan, bero itzela sortzen da, kontsumoa azkartzen da eta kandelak deformatzen dira. Bataren eta bestearen arteko gomendatutako distantzia? 15 cm inguru.
Kandelak eta argimutilak konbina ditzakezu objektu hauen bestelako tonuetako dekorazio-osagarri batzuekin, adibidez, irudian agertzen den gure VATTENKRASSE ureztagailuarekin. Beti funtzionatzen duten beste dekorazio-pieza batzuk dira kristal gardeneko botilak, pitxerrak edo ontziak. Beti dira egokiak!
Nola birdekoratu sukaldea
Sukaldeak ere ukitu beroago bat izan dezake (etxe batena) naturarekin konektatzen baduzu. Adibidez, gorde begien bistan dauden kristalezko flaskoetan espeziak, belarrak eta fruitu lehorrak. Sasoiko ukitu bat ere eman diezaiokezu garai bakoitzean klasikoak diren produktuen koloreekin jolastuz. Horretarako, IKEA 365+ estalkidun potoak primerakoak dira, behar dituzun tamaina eta forma guztiak baititugu.
Zure sukaldea naturaltasunez apaintzen lagunduko duten beste osagarri batzuk mozteko taulak dira, sukalde-gainekoaren horman jar ditzakezunak. Horrez gain, egurrezko espezia-errota bat edo egurrezko koilarak dituen ontzi bat tresna apaingarriak eta, aldi berean, erabilgarriak izan daitezke.
Zoriontsu sentitu etxean dekorazio-osagarrietan aldaketa txiki batzuk eginez! Eta, laguntza gehiago behar baduzu zure etxea estilo natural batekin apaintzeko, artikulu hauek uzten dizkizugu:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.