Saltatu

4 dekorazio-ideia egongela zure etxearen muina izan dadin

Egongela etxe osoan bizitasun gehien biltzen duen gela da. Familia eta lagunekin denbora igarotzeko gunea da, baina baita gustura atseden hartzeko babeslekua ere. Hainbat egongela mota daude, handiak, txikiak, modernoak, bohemiarra, minimalistak... Hala ere, desberdinak izanda ere, guztiek zerbait dute komunean: nolabait, bertan bizi diren pertsonen isla dira. Gainera, telebista, liburu eta sofarentzako lekua baino askoz gehiago dira. Ikusi nahi duzu nola? Utzi hurrengo dekoratzeko aholkuek iradoki zaitzaten, egongelari zure ukitu pertsonala eman eta bertan guztiak eroso senti daitezen.
Bihur ezazu zure etxearen erdigunean!

4 dekorazio-ideia egongela zure etxearen muina izan dadin
4 dekorazio-ideia egongela zure etxearen muina izan dadin

Sofa on bat eta argi atseginak

Sofa, mahaia bezala, egongelako protagonistetako bat da. Bertan partekatzen ditugu elkarrizketa eta algarak, baita lan- eta atseden-uneak ere. Horregatik bihurtu da ezinbesteko atal etxe bakoitzean. Beraz, ziurtatu erosoa dela eta orduak eta orduak eman ditzakezula bertan. 

Baina sofa ez da gure etxeko «arazo» guztien irtenbidea. Izan ere, bisitariak ditugunean, gonbidatuentzako dugun lekua benetako arazo bihur daiteke. Askotan, egongela berriro antolatu eta hankaz gora uztea beste aukerarik ez dugu. Hala ere, tabureteak edo aulkiak bezalako eserleku malguak badituzu, erraz lortuko duzu bakoitzarentzat lekua eta ia esfortzurik egin gabe jaso ahal izango duzu. Gainera, modulu-sofa bat baduzu, bisitarientzako egokitutako gune bat sortu ahal izango duzu.

Sartu gure sofa eta besaulkien atalean eta hautatu zure egongelari hobekien datorkiona. Eta aulki edo taburete gehigarriak behar badituzu, eman begirada bat gure atalari, egizu klik hemen

Ez ahaztu gune askoz atseginago bat sortzea, barruko argiekin jolas eginez. 

Konbinatu kolore eta estanpatuak

Egongelan zein sofa edo besaulki ipiniko dituzun argi duzunean, lagunduko dioten kolore eta estanpatuak hautatzeko unea da. Ehun-gaiek egongelaren tonua definitzen laguntzen digute. Haiekin, nahi dugun giro mota sor dezakegu.

Horregatik jotzen da hainbeste kuxinetara, erraz konbina baititzakegu eta baita haien itxura zeharo aldatu ere, beste zorro batzuk ipiniz. Kolore eta tamainarekin jolas egin dezakezu, baita oihal motarekin ere.

Artikulu hau gustatu bazaizu eta dekorazio-ideia gehiago ezagutzeko gogoarekin geratu bazara, eman begirada bat honako artikuluari: 4 dekorazio-ideia ehun-gaiekin energia aurreztu eta hotza saihesteko

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.