Errezeta erraz eta originalak Halloweenerako
Halloween-festa txikia antolatu nahi baduzu, ez galdu hiru errezeta erraz eta beldurgarri hauek. Gogoratu gau honetan, zaporeaz gain, itxurak ere garrantzi handia duela; beraz, helburua plater gozo-gozoak zein beldurgarriak prestatzea da. Ekin lanari, eta utzi gonbidatuak zur eta lur afari original batekin!
Halloween-gaua hurbiltzen ari da eta gure etxea festa handi baterako prestatzeko unea da, non beldurra eta dibertsioa protagonistak diren. Eta zer ezin da falta festa on batean? Zur eta lur uzten duen menu bat.
Berdin da festa zure lagunentzat edo ume txikiak dituen familiarentzat izango den; ezin dituzu errezeta gozagarri, erraz eta original hauek galdu zure mahaikide guztiak harrituta uzteko. Produktu guztiak gure janari-denda suediarrean aurkituko dituzu. Beraz, jarraitu aholkuei!
1. errezeta. Kanela-momiak
Ospakizun honi buruzko ikur asko daude: sorginak, banpiroak… Baina ospetsuenetariko bat momia da. Izan ere, momiak maldizio baten efektuaren menpe zeudela esaten da, lapurren aurkako ezkutu babesle gisa. Beraz, arriskatuko zinateke kanela-momia hauetako bat hartzera?
Kanela-momiak prestatu nahi badituzu, osagai hauek bakarrik beharko dituzu:
- Kanela-biribilkiak.
- Azukre-glasatua (Dr. Oetker multzoko arkatzetako bat erabili dugu).
- Begi jangarriak (gozokiak edo txokolate zurizko pipitak ere erabili ditzakezu).
Prestatzeko modua:
- Erabili glasatu zuriko arkatza biribilkiaren gainean laukizuzen bat margotzeko eta egin zatiketak barnealdean.
- Utzi tarte bat begi jangarriak erdian itsasteko.
- Jarri hesgailu ugari begietan eta alboetan.
- Utzi azukrea ondo lehortzen eta errepikatu prozesua gainontzeko biribilkiekin.
2. errezeta. Krepe fantasmagorikoak
Nork ez ditu krepeak gogoko? Plater hau zure festarako aukerarik onena izan daiteke. Izan ere, mamu-forma eman diezaiokezu, hots, Halloween-gauan nahitaez agertu behar den pertsonaiarena. Kasu honetan gozoak egingo ditugu, baina bertsio gazia ere egin dezakezu ketchup, urdaiazpiko eta gaztarekin. Zuk erabaki!
Osagaiak:
- Krepe izoztuak
- Marrubizko marmelada
- Esne-gaina
- Azukre-hautsa
Prestatzeko modua:
- Berotu krepeak.
- Jarri hainbat geruza eta eman mamu-forma labanarekin edo artazi batzuekin. Galletei molde batekin eman diezaiekezu forma, mamu-forma.
- Bete mamu-krepe bakoitza esne-gainez eta marmeladaz.
- Apaindu mamuaren "aurpegia” marmeladarekin, eta jarri pixka bat gehiago ukitu odoltsua emateko.
- Eman azken ukitua azukre-hauts apur batekin.
3. errezeta. Atzamar-forma duen saltxitxa-ogitartekoa
Saltxitxa-ogitartekoen errezeta erraza eta azkarra da, eta gainera oso mamitsuak dira! Zer deritzozu urriaren 31ko gauean saltxitxak hatz beldurgarriekin ordezkatzeari? Efektua harrigarria da, ezta? Hona hemen plater hau prestatzeko modua.
Osagaiak:
- Saltxitxak
- Saltxitxa-ogitartekoetarako ogi-opila
- Tipula kurruskaria
- Ketchup-a
Prestatzeko modua:
- Ebaki saltxitxa erditik.
- Hartu parteetako bat eta egizkiozu ebaki txiki batzuk zabalean hatz-larruaren lineak margotzeko.
- Aldeetako batean, moztu geruza fin bat eta atera kanporantz atzazal baten itxura izan dezan.
- Jarri saltxitxa-ogitarteko batean.
- Gehitu aldeetan eta jarri ketchup-a hatzaren inguruan efektu beldurgarria eta odoltsuagoa lortzeko.
4. errezeta. Gozo beldurgarriak
Gonbidatuek primeran pasatzea nahi baduzu eta euren buruei gutizia txiki bat eskaintzea, gure gomendioa da txoko gozo bat sortzea, biribilki pertsonalizatu ezberdinez beteta. Horretarako, ziropa ezberdinak baino ez dituzu behar. Goazen, bada!
Osagaiak:
- Kanelazko opil izoztuak
- Kokozko bolatxoak
- Ahabia urdinekin egindako ziropa
- Ahabia gorriekin egindako ziropa
Prestatzeko modua:
- Egin kanela-biribilkiak labean argibideei jarraituz.
- Jarri kanela-biribilkiak eta kokozko bolatxoak plater ezberdinetan.
- Apaindu Halloween-motiboekin, ahabia urdin eta gorriekin egindako ziropak erabiliz. Aurpegi beldurgarriak marraz ditzakezu, edo besterik gabe, ukitu odoltsua eman.
5. errezeta. Armiarma-tarta
Azkenik, Halloween-bazkari edo afari baterako ez dago txokolatezko tarta bat baino gauza gozagarri eta tentagarriagorik. Baina ez da tarta arrunt bat: armiarmak bere artelan txikia sortzea erabaki du eta tarta txokolate zurizko armiarma-sare batez bete du. Nola atera zaio postrea gure sukaldari txikiari? Hona hemen errezeta!
Osagaiak:
- Txokolatezko tarta (zuk egin dezakezu edo erosi izoztuta dagoen tarta bat dekoratzeko bakarrik).
- Txokolate zuriko tabletak (kantitatea tartaren tamainaren araberakoa da).
- Frutak edo gozoki txikiak.
Urratsak:
- Atera tarta bere ontzitik eta utzi desizozten.
- Urtu txokolate zuriko tableta pare bat.
- Sartu gozogintzako mahuka batean.
- Margotu armiarma-sare bat txokolatea erabiliz. Hasi erdiko marrekin (gurutze bat eginez) errazagoa izan dadin.
- Jarri frutak edo fruitu gorriko gozokiak armiarma-arrautzak balira bezala.
Azken aurkezpena
Orain gure "sari edo ziri" berezia egiteko plater guztiak prest ditugula, arimen gauerako gure menua plateretara ateratzeko unea da.
Gure Halloweeneko errezeta dibertigarrien elementu batzuk erabili besterik ez duzu. Jarri ohol bat plater edo euskarri gisa eta gehitu urtuta dauden zenbait kandela ohol honen mutur baten gainean (gogoratu, kontuz ibili behar duzu!). Orain, utzi gozoki zatitxo beldurgarri batzuk eror daitezen, armiarma koloretsu baten ondoan. Gezurrezko armiarma-sare baten efektua sor dezakezu kotoia deseginez. Listo!
Prestatu gau bat Halloweeneko mozorroekin, beldurrezko filmekin, musikarekin eta janari izugarriarekin. Errezeta hauetako batzuk pausoz pauso ikusi nahi badituzu, ikusi bideoa!

Gogoratu, sukaldeko errezetetan aipatu ditugun produktuetako bat behar baduzu, IKEA FOOD dendan aurki ditzakezu, jarraian dagoen botoian klik eginez. Ideiez betetako artikulu bat ere aurkituko duzu, Halloween-festa antolatzeko inspirazio-iturri gisa. Halloween zoriontsua izan!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.