3 ideia Gabonetan mahaia dekoratzeko
Zer dira Gabonak mahai-inguruan lagunak eta familia elkartu gabe? Gabonetan, eman ongietorria zure gonbidatuei mahaia dekoratzeko 3 ideia hauekin.
Aukeratu gehien gustatzen zaizun konbinazioa!



1- Gabonetako mahai modernoa eta desberdina
Gabonetako mahaia jartzeak ez du zertan buruhaustea izan. Ez da beharrezkoa dena Gabonetako apaingarriz edo Gabonetako dekorazioko gainerako osagarriz betetzea. Lehen ideia honetan, Gabonetako mahai modernoa eta desberdina aukeratu dugu, baina folk estiloko ukituekin. Horri jarraituz, tonu horiei fidela den Gabonetako mahaia diseinatu dugu.
Nola egin dugun kontatuko dizugu!
Gure mihisea mahai zuri lisoa izango da, mahai-zapirik gabe. Betiko mahai-zapiaren ordez, mahai-zapi estu gorri bat aukeratu dugu, Gabonetako derrigorrezko ukitu koloretsu hori emateko. Baxerarekin jarraituko dugu; kontrastearekin jokatuko dugu: azpiko plater urdin iluna eta tanto urdin txikiak dituen kaiku zuri jaspeztatua gainean. Ezpainzapi zuria mahai-tresnak gordetzeko gutun-azal gisa erabiliko dugu. Inguruan soka-zati txiki bat jartzen badiogu, itxi eta Gabonetako oparien antzeko itxura emango diogu. Zer iruditzen zaizu?
Mahaiko gainerako elementuek Eskandinaviako ukitu klasiko tradizionala dute, zeramika zuri-urdinezko objektuekin; oso ongi geratzen dira elementu naturalekin konbinatuta, hosto berdeekin edo izei txiki batekin, esaterako. Azken xehetasuna Gabonetako bolak izango dira; kaikuetan jarriko ditugu, mahaikideei ongietorria emateko.
Eta kito! Horixe da gure lehen Gabonetako mahaia.
2- Gabonetako mahai dotorea
Estilo moderno batetik egungo beste batera pasatuko gara, kasu honetan galakoa. Izan ere, zergatik ez dugu mahaia gu bezain dotore jantziko? Zure etxeak ere ospatu behar du!
Gabonetako mahai dotorea dekoratzeko kolore soil baina itsugarriak erabiliko ditugu: zuria, beltza eta, nola ez, urre-kolorea!
Kasu honetan, mahai-zapi polit batekin estaliko dugu Gabonetako mahaia. Honek urre-koloreko puntu txiki batzuk ditu, jai-itxura berezia emateko, baina gehiegi kargatu gabe.
Mahai-tresna beltzekin kontrastea eta sofistikazioa lortuko dituzu. Baina gogoratu ez dugula mahaia soilegi ere utzi nahi, ezta? Hori dela eta, berdea eta urre-kolorea sartzen dira jokoan.
Gabonetako zuhaitz tradizional eta berezi bat bailitzan, pinu-adar batzuk jarriko ditugu mahai-zapi estu edo Gabonetako mahai-apaingarri gisa; dekorazio-argiztapena gehituko dugu, oso ongi geratuko diren urre-koloreko kandela-euskarriarekin eta LED kandela batzuekin, eta erretzeko arriskurik gabe gainera. Gustuko duzu?
3- Landa estiloko Gabonetako mahaia
Berriro ere erregistroa aldatuko dugu Gabonetako mahai baten hirugarren ideiarako. Tonu beltzak dituen egongelaren dekoraziotik abiatuta, zura integratu dugu Gabonetako jaien protagonista gisa.
Landa estiloko Gabonetako mahai bat dekoratzeko, testurekin jokatu dugu. Adibidez, lihozko mahai-zapi bat eta zurezko taula batzuk jarri ditugu oinarri naturalagoa lortzeko. Izan ere, osagarri guztiek ez dute zertan jaietako xehetasunak izan ongi geratzeko.
Mahai honetan ez dugu Gabonetako baxerarik, Gabonetako mahai-zapirik, girlandarik eta, azken batean, Gabon-kutsua duen osagarririk jarri.
Nola!? Gabonetako osagarririk ez duen Gabonetako mahaia? Ez larritu, emaitza ikusten duzunean ikusiko duzula ez dela ideia eroa.
Mahai erdiko apaingarriaren ordez, lore-xehetasun bat jarri dugu plater bakoitzean eta, berotasun apur bat emateko, kandela txiki batzuk jarri ditugu girotzeko. Mahaia prest dugunean, jarri Gabonetako apaingarri batzuk egongelan, argidun girlandak, esaterako. Xehetasun horiekin eta zuhaitzarekin, aurtengo Gabonetako otorduez eta bisitez gozatzeko eszenatoki perfektua lortuko dugu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.