Eduki nagusira joan
Zapi ilun baten kontra dagoen loreontzi ilunetan jarritako adartxo fresko, adar lehor eta lore altuen zurtoinekin egindako neguko lore erakusketak.

3 dekorazio-ideia lore lehorrekin udazken honetarako

Etxeari udazken-ukitua eman nahi diozu? Idatzi 3 proposamen erraz hauek lore lehorrak erabiliz apaintzeko.

Urtaro-aldaketarekin, naturak kolore berriak nahastu ditu paletan, berdeak eta kolore biziak kolore laranja, gorri eta marroiekin ordezkatu eta hala udazkenari ongi etorria emanez. Etxean ere urtaro aldaketaren ildotik jo dezakegu, dekoratzeko material naturalak erabiliz eta modu oso ekonomikoan. Ikusi nahi duzu nola? Landare eta lore lehorrekin modu praktiko, merke eta politean dekora dezazun, 3 ideia prestatu ditugu. Eta onena zera da: giro eroso eta atsegina sortzeaz gain, ez duzula ureztatzeaz kezkatu beharrik! Kontuan izan urrats hauek.

Pertsona baten irudia, loreontzi batean loreak eta adartxoak konpontzen.

1. Pitxerrak, aukera erraz eta azkarrena

 

Nahi duzun aukera hautatu, baina egin behar duzun lehenengo gauza gustuko dituzun eta zure konposaketa sortzeko inspiratzen zaituzten landareak biltzea da. Hortaz, aprobetxatu inguru naturaletik ibilaldi bihotz-altxagarria egiteko.

Ez izan konbinatzeko beldurrik! Guk adar freskoen, adar lehorren eta kolore biziko loredun zurtoinen multzoa egin dugu.

Lehengo ideia honetarako, pitxerrak erabiliko ditugu oinarri gisa, landareak bertan ipintzeko. Aliatu ezin hobeak dira denbora laburrean dekorazio dotorea sortu nahi badugu, eta nahi dugun bakoitzean dekorazio horri itxura berria emateko aukerarekin. Gainera, hainbat loreontzi mota eta estilo daudenez, bakoitzak ukitu berezia eta berdingabea emango dio gelari.

Ontzi bakarrarekin konforma zaitezke, baina jolastea eta pauso bat gehiago ematea gomendatzen dizugu. Jarri loreak altuera eta forma ezberdineko pitxerretan izadi hil ikusgarria egiteko, hasierako irudian dagoena bezalakoa. Zeharrargiak, mateak, metalikoak... Denak nahasi daitezke eskandaluzko efektua lortzeko! Saiatzeko kontua da bakarrik.

Hautatu duzun altuerak ez bazaitu guztiz konbentzitzen, moztu zurtoinak kokagunea pixkanaka erregulatzeko. Ez ahaztu pitxerrik zabalenetan eta gardenak ez direnetan lur pixka bat edo loreentzako belakia ipintzea, guztia finko geratu eta mugi ez dadin.

Ez duzu pitxerrik nahi? Eman bigarren bizitza etxean dituzun kristalezko botilei, eta jantzi lore hauekin. Erraza, praktikoa eta merkea.

Neguko koro mehea pinu kono eta basoen adarrekin eginda, urdin ilun koloreko horma batean esekita.

2. Zure pinuzko koroa

 

Prestatuta ditugun beste ideietako bat koroa bat sortzea da. Zer iruditzen zaizu? Nola dekoratzen dugun, gelaren ohiko dekorazio gisa erabil dezakegu, baita ekitaldi berezi baterako edo ospakizunetarako ere, Gabonetarako kasu.

Neguko koroa hau egiteko eskuz egindako uztai batekin eta denboraldiko aldaxka edo zurtoin batzuekin hasi besterik ez duzu; adibidez, pinu-adartxoekin edo basoko beste zuhaitz batzuetakoekin.

Lot itzazu josteko hariarekin eta bildu uztaiaren inguruan, bermatuta eta finko gera daitezen. Utzi atalak modu naturalean irteten, itxura basatia eta inperfektua lortzeko. Eta kito!

Ukitu orijinala eta festa-girokoa eman nahi badiozu, hosto edo adarretako batzuk urre edo zilar koloreko spray batekin margotzea gomendatzen dizugu, edota batzuk apar zuriarekin lainoztatzea, elurraren efektua emateko.

Badakigu ideia hau zertxobait korapilatsuagoa izan daitekeela. Beraz, ez larritu emaitzak konbentzitzen ez bazaitu; gure koroetako bat lor dezakezu Landareak, lorezaintza eta baratzea atalean. Oso merkeak dira, eta emaitzak ez dizu hutsik egingo.

Kolore beltzeko ariarekin adar bat lotzen dituen eskuen irudi bat

3. Hosto iraunkorreko girlanda bat

Azken aukera honekin, hormaren zati handiagoa jantzi ahal izango duzu, modu oso errazean. Nahi dituzun material naturalak, guraizeak eta hari beltza besterik ez dituzu behar. Egin hosto eta adartxoen sorta txikiak, eta bildu muturra hariarekin. Korapiloa moztu gabe, jarraitu landareak lotzen, bata bestearen artean tarte txikia utziz. Konbinatu adar freskoak lehorragoekin neguko efektua lortzeko, aldi berean koloretsua izanez. Luzera zeharo librea da, egokitu, beraz, nahi duzun bezala eta tokira. Azken emaitza honako irudian ikus dezakezu. Ikusiko duzu zein erraza den!

Soka batetik zintzilik dauden adar lehor txikiak.

Ideia horiek gustatu zaizkizu? Ezagutu etxea landareekin apaintzeko beste modu batzuk artikulu osagarri hauekin.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.