Saltatu

2020ko udaberrirako dekorazio-joerak

Udaberria iristeko zorian dago! Jakin nahi al duzu zeintzuk diren 2020ko udaberriko azken dekorazio-joerak? Hona hemen sasoi honetarako gehien gustatzen zaizkigun IKEA produktuen aurrerapen bat. Ez utzi martxoak 20ak zure etxea ustekabean harrapatzen!

Hainbat udaberri-kolorezko kuxinak gurpildun orga batean.
Hainbat udaberri-kolorezko kuxinak gurpildun orga batean.

Udaberriko hasiera, martxoak 20 zehazki, iristeko zorian dago. Ez dakigu eguzki-izpi, lore eta kolore biziengatik den ala ez, baina ezin dugu itxaron udaberri honetako dekorazio-joera hoberenak zeintzuk diren ikusteko. Bitartean, zure etxeari udaberriko ukitu alai hori emateko beharrezkoak diren IKEA produktuei buruzko aurrerapen txiki bat prestatu dugu. Aurten, udaberri honetako kolore nagusienetako bat aukeratu dugu: berdea.

Dekorazio zuriko etxe bat baduzu, oso erraza izango da kolore honetako zertzelada txikiak gehitzea gela bakoitzeko giroa guztiz aldatzeko. Gure proposamena naturari buruzko oda bat da. Beraz, udaberri honetarako aukeratu dugun paleta apaingarria hurrengo honetan oinarritzen da: jada esan dugun bezala, berdea (bere kolore-aldaera eder guztiarekin), zuria (hainbeste gustatzen zaigun freskotasuna eta argiztapena ez galtzeko) eta lur- eta marroi koloreko tonuak (zurez egindako osagarriei eta beste material naturalei esker).

Zer deritzozu logelatik hasteari? Ehunak aldatzea aukera erraza, azkarra eta, gainera, ekonomikoa da zure etxeko dekorazioa di-da batean eta behin baino gehiagotan aldatzeko. 

Gure udaberriko bilduma, naturan inspiratutako ukituekin eta barruko elementu koloretsuekin, zure etxea azken hilabeteetako hibernaziotik ateratzeko behar duzun guztia dauka. Udaberri honetarako, aldatu zure oheko material fin eta transpiragarriaz egindako arropa maindire fresko batengatik. JUVELBLOMMA bezalako estanpatu ederrak (ikusi argazkia) edo PUVERDIVA bildumako berde laua aukeratu dezakezu.  

Zure etxea aldatzen duten udaberriko ukitu txikiak 

Barruko dekorazioaz maitemintzen bazara, oso zaila izango da zure etxea sarritan berritu nahi ez izatea. Azken finean, gauza bera gertatzen da arroparekin! Ez da txarra zure etxeko estiloa aldatzea, baina hain erraza ez denez, soluzio batzuk prestatu ditugu udaberria ukitu gutxiekin zure etxean sartzeko.  

Bainugelan, adibidez, eskuoihalen eta alfonbren koloreekin jolastu dezakezu (guk VAGSJÖN bildumaren tonu biziak aukeratu ditugu). Gainera, xaboiontzi bat bezalako elementu errazak eta sotilak aldatu ditzakezu edo banbuzko kaxa bat gehitu dezakezu bertan landare natural, eder eta alai bat jartzeko.  

Etxeko gainerako geletan ñabardura hauek ere erabili ditzakezu, hala nola, kristalezko pitxer eder bat (VANLIGEN, adibidez), non zenbait lore eta landare jarri ditzakezun. Ikusi ze nolako efektua lortzen den argi naturalak koloretako beira zeharkatzen duenean. Zerbait handiagoa nahi baduzu, ausartu zaitez sofaren zorroa aldatzera, estanpatu desberdineko kuxinak konbinatzera edo HILDGARD bezalako alfonbra polit bat jartzera zure egongela erosoagoa izateko.  

Koloretako sukaldeak ere udaberri honetako joera dira. Ausartu zaitez zure sukaldearen aurrealdeak aldatzera edo beste koloreekin margotzera haien itxura berritzeko. Zer deritzozu ideia honi buruz?   

Badakizu, anima zaitez udaberri honetan eta berritu zure etxeko dekorazioa! Artikulu hau gustatu bazaizu eta dekorazioari eta ordenari buruz gehiago irakurri nahi baduzu, eman begiratu bat artikulu honi:  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.