Saltatu

2019ko udazken-neguko dekorazio-joerak: etxea azken modan izateko 5 sekretuak

Badator negua eta irrikatsu gaude urtaro horrek gure etxerako puri-purian egongo diren joerak ezagut ditzazun. Aurrerapentxo bat nahi duzu? Etxea beti dekorazioko azken modan egoteko oinarrizko 5 gauza kontatuko dizkizugu. Bakarra aukera dezakezu, edo nahierara konbinatu.  
Ez utzi pasatzen! 

Logelako ohe baten irudia, bozgorailua gau-mahai gisa duela.
Logelako ohe baten irudia, bozgorailua gau-mahai gisa duela.

Gorria eta urdina: kolore nagusiak

Udazken-neguko dekorazio-joeren zerrenda kolore nagusiekin hasiko dugu. Udazken-negu honetan Eskandinaviako koloreak gure dekorazioan sartuko dira, eta tonu gorriz, urdinez eta zuriz jantziko dute. Kolore horiek, zur argiarekin konbinatuta, folk estilo moderno izugarria lortzen dute, aurten neguan gure etxeari ukitu perfektua emateko.  

Baliatu ehunak eta jolastu SKOGSKORN edo STJÄRNTULPAN bildumekin. Beraz, badakizu, bete etxea kolore biziz, estanpatuz eta brodatuz. Ezagut ditzagun dekorazio-joera gehiago! 

Grisa: Beti modan dagoen klasikoa 

Kolore honek beti lortzen du neguko dekorazio-joeren parte izatea. Izan ere, hainbeste erabilerako kolorea denez, ia ezinezkoa da kontuan ez izatea urtaro honetan.

Grisa puntu perfektua da neguko itxura lortzeko eta itxura hori atsegina izateko. Modu askotan konbina dezakezu, tonu leun eta argitsuekin. Adibidez, zuriarekin edo zur argiekin, edota aurreko puntuan aipatu ditugun koloreekin. Aukeratu gehien gustatzen zaizun estiloa, baina emaiozu beti ukitu grisa.  

Belusezko eta panazko testurak

Testurek funtsezko papera jokatzen dute udazken-neguko dekorazio-joeretan. Pana edo belusa bezalako ehunak izan dira sasoi freskoetako beste klasiko handiak, eta, egiari zor, etxeari itxura oso atsegina eta beroa emateaz gain, oso dotoreak dira. Hori dela eta, berriro ere joera dira gure etxean. Ukitu txiki bat bezala gehi dezakezu, adibidez, kuxinekin edo tapaki batekin, edo zuzenean sofan jarri. 

Material naturalak

Zumea, espartzua, ratana eta gisako material naturalak oso egokiak dira edozein urtarorako, baita negurako ere. Ehun egokiekin konbinatuz gero, material naturalak edozein egoeratarako balio dute. 

Material horiek guztiek testura lodiagoa eta indartsuagoa ematen digute, eta beti nortasun handiarekin. Material horrek duen hoberena da edozein gelatan integra daitekeela, tamaina handian (adibidez, zurezko mahaia, espartzuzko alfonbra edo zumezko lanpara)zein txikian (esaterako, banako mahai-zapiak, loreontziak edo oinazpikoa).

Teknologia adimenduna 

Gure etxeetan gero eta ohikoagoa da teknologiaren erabilera, eta, zalantzarik gabe, udazken-negu honetako dekorazio-joera ere izango da. Baina ez edonola.  

Izan ere, teknologia hori gero eta sotilagoa eta sofistikatuagoa da, gure etxea adimendunagoa izateko, baina modu hotzean robotizatu gabe. Wifi-bozgorailuak dituen lanpara (adibidez, gure SYMFONISK bilduma), haririk gabeko kargagailuak linea dotoreekin (LIVBOJ, esaterako), kargadun flexoak (RIGGAD kasu), argiztapen adimendun eta pertsonalizagarria… Aukerak anitzak dira.  

Artikulu hau gustatu bazaizu eta uneko azken dekorazio-joerak ezagutu nahi badituzu, eman begiratu bat gure atal bereziari. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.