Saltatu

2019ko dekorazio-joerak zure egongelarako

Udaldia eta oporraldiak dagoeneko atzean utzi ditugula, gure etxea IKEA 2019 katalogoan topatuko dituzun kolore, material, ehundura eta eredu berriekin apaintzeko une aproposa da. Denboraldi honetako dekorazio-joerak ikusteko irrikan al zaude? Lerro zuzenak, zura, zuntz naturala, ehun-gaietako estanpatuak nahiz material ez hain arruntak dira nagusi, buztina eta letoia kasu. Gogoan izan gure dekorazio-ideiak udaldiaren ondoren etxea aldatzeko!

2019ko dekorazio-joerak zure egongelarako
2019ko dekorazio-joerak zure egongelarako

Ideiak egongela eroso eta bero baterako

Denboraldi berria, udazkena eta hain zaila den udaren agurrarekin batera, erlaxatzeko unea iritsi da, egongelan gure gune berezia berriro aurkitzeko unea. Etxetik kanpo barruan baino denbora gehiago igaro dugun hilabete hauetan, apur bat alde batera utzi dugun egongela hori.

Egin ezazu berriro egongela zure santutegi, bertan erlaxatu zaitezen. Elementu gutxiagoko altzariak kontuan hartzeko unea iritsi da, gune lasaigarri bat sortzen lagun diezazuten. Gainera, material eta akabera desberdinen nahasketak erosotasuna dakar, bai itxuran bai sentsazioetan.

2019ko joerak: zura, zeramika eta zuntz naturalak

Sinpletasuna aukera eraginkor bezain gomendagarria da. Gela batean elementu eta altzari gutxi ditugunean, xehetasunak orokorrean garrantzi handiagoa dute estiloari dagokionez.

Dekorazio minimalistaren alde egiten dugu, forma biribilduak, zur argia, zeramika eta neutro eta pastel koloreko zuntz naturalak. Elementu hauek guztiak dekorazio-adierazpen bateratu eta sendo bat sortzeko konbinatzen dira.

Lerro mehedun altzariak

Lerro meheak dituzten diseinu minimalistadun altzariek, apalategi honek adibidez, gunea arintzen dute. Gainera, saiatu haren apal desberdinak gehiegi ez hornitzen, lortu nahi duzun efektu atsegin eta lasai hura bideratzeko.

Honelako altzariek gogorarazten digute, zein garrantzitsua den ahal duzun guztietan etxeko txoko orok eguneko argia izatea.

Sinpletasuna eta zabaltasun-sentsazioa

Denboraldi honetan ahalegina egin eta buru-belarri gabiltza sinpletasuna, lasaitasuna eta armoniaren bila. Hemen patroi leunak eta ehundurak konbinatzen ditugu, sentsazio zehatz hau lortzeko. Emaitza hau lortzeko, altzariei behar ez diren osagarriak eta dekorazioa kentzea ere gomendagarria da, era berean gela ezberdinei zabaltasuna emanez.

Patroiak, forma biribilduak eta letoia material gisa

Badira irudidun patroiak eta patroi sinplistak ere: blokeak, puntuak, terrazo-mosaikoak eta nabarmentzen diren forma biribilduak. Ez izan hauek nahastearen beldur, tradizionala nahiz modernoa izan, formetatik hasi eta materialetaraino. Bat datoz guztiz!

Utzi ehun-gaiei haien lana egiten, bolumena gehituz

Esekitako ehun-gaiek giro oso atsegina sortzen dute. Baina ez dekorazioari dagokionez bakarrik, baita askoz ere praktikoagoak diren funtzioetarako ere: gortinen geruza garden eta lodien konbinaketak gela baten argia eta tenperatura modu eraginkorrean erregulatzen lagun diezazuke.

Ehun-gaientzako estanpatu dinamikoak

Estanpatudun ehun-gaiak indar betean datoz. Forma geometrikoak, orbanak, marrak... Nahi duzuna! Ezin hobeak dira sortzen dihardugun testuinguruan txertatzeko: arina, garbia, lerro zuzenekin. Horrela, dinamikotasun ukitu bat gehituko dugu!