Zure negoziorako espazioak planifikatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza orokorrak
Kontratazioaren Baldintza orokor hauek ("Baldintzak") berariaz arautuko dituzte IKEA IBÉRICA, S.A.U. ("IKEA") (IFK: A-28812618, helbidea: Matapiñonera etorbidea, 9, 28703, San Sebastián de los Reyes, Madril) eta zure negozioarako espazioak planifikatzeko zerbitzua kontratatzen duten Business (negozio edo profesional) erabiltzaile edo bezeroen, IKEA Enpresentzat Sareko kide diren ala ez, ("Bezeroa") artean sortzen diren merkataritza-harremanak, dendan edo urrutitik (IKEA-ren webgunean eskainita, aurrerantzean, eta elkarrekin, "Zerbitzua").
1. KONTRATAZIO AURREKO INFORMAZIOA ETA ADIERAZPENAK
- Zerbitzu hau erabiltzeak berekin dakar Bezeroak erabat eta baldintzarik gabe onartzea honako baldintza hauen eduki osoa, baita IKEA-ren webgunea erabiltzeko baldintzen edukia eta unean-unean indarrean dauden IKEA-ren pribatutasun-politika ere, esteka honetan eskuragarri daudenak: https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/privacy-policy/
- Bezeroek kontratatzeko baldintza hauek kontsultatu, gorde eta inprimatu ahalko dituzte, zerbitzua kontratatu aurretik eta erosketa prozesuak iraun bitartean.
- Bezeroak emandako informazio eta datu pertsonal oro IKEA taldearen Pribatutasun-politikaren arabera erabiliko da, Baldintza hauetan zehazten den datuen erabilerari jarraiki eta Bezeroak uneko Baldintzak onartzean markatutako aukeren arabera. Bezeroak adierazten du IKEA-ri ematen dizkion informazio eta datu guztiak egiazkoak direla eta errealitatearekin bat datozela. Bezeroak beharrezko informazio guztia ematen ez badu, ezin izango da bere aholkulariarekin hitzordua burutu.
- Bezeroak hitzematen du ez duela planifikazio faltsurik edo iruzurrezkorik egingo, eta IKEA-k eskubidea du hori ezeztatzeko eta dagozkion ekintzak egiteko.
- Bezeroak baieztatzen du adinez nagusia dela (hau da, 18 urte baino gehiago dituela) eta kontratu ekonomikoak egiteko beharrezko egitezko gaitasun eta gaitasun legal nahikoa dauzkala.
- Bezeroari jakinarazi zaio IKEA-k ematen duen Zerbitzuak ez dakarrela inola ere higiezinaren aldaketa fisikorik, planifikazio-iradokizun hutsak baizik.
Bezeroak bermatzen du Zerbitzua eskuratzen den higiezinaren gelak edo lanerako guneak penintsularen lurralde espainiarrean kokatuta daudela; bestela, berme hori ez betetzeak IKEA-ri ekar diezazkiokeen kalte-galeren erantzule izango da.Bezeroak Zerbitzu hau kontratatzen du erabiltzaile, titular, errentari edo goian adierazitako higiezinean jarduera profesional bat egiteko eta/edo bertan bizitzeko zilegitzen dion beste edozein titulu gisa, eta IKEA - salbuesten du egoera hori ez betetzeagatik hirugarrenek egindako erreklamazioengatik.
2. IKEA PRODUKTUAK.
- Bezeroak onartu egiten du badakiela IKEA dendan saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko baino ez direla, eta produktu horiek dagozkien arauak eta estandarrak betetzen dituzten test guztiak gainditu dituztela. Nolanahi ere, eskaintzako artikulu batzuk erabilera profesional edo publikorako ere garatu dira, eta erabilera jakin horiei dagozkien arau teknikoek zehaztutako segurtasun, iraunkortasun eta egonkortasun baldintzak betetzen dituzte.
- IKEA taldeak bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktuen etxeko erabilerara daude orokorrean mugatuta. Edozelan ere, IKEA produktu bat erosi aurretik, Bezeroak egiaztatu beharko du produktua egokia dela emango dion erabilerarako. Horretarako, produktuen deskribapenak biltzen dituzten fitxak daude kontsultatzeko eskuragarri IKEA dendetan zein www.IKEA.es webgunean.
- IKEA-k ez ditu bere gain hartuko IKEA produkturen bat diseinatu zenerako ez den beste funtzio baterako erabiltzeagatik sortzen diren kexak.
- Bezeroak adierazten du badakiela IKEA-k ez daukala nazioarteko estandarren (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000, etab.) araberako kudeatzeko sistema ziurtaturik. IKEA-ren helburua honako hau da: IKEA marka bera izatea bezeroen kalitate-bermea, bai ekoizpen-prozesuei zein saltzen dituen produktuei dagokienez, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta enpresaren erantzukizunei dagozkien beste hainbat alderdi kontuan hartuz. Xede horrekin, gure prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokoloak ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko.
- Produktuen fabrikazioa IKEA taldearen berezko kalitate-, ingurumen- eta enpresa-erantzukizunaren inguruko estandarren arabera egiten da, nazioarteko printzipioak kontuan hartuz, eta gorago aipatutako arauekin koherentziaz jokatuz. Gainera, enpresaren baitako hainbat ikuskatzaile ditu produktu-ekoizle guztiek eta IKEA-ren zerbitzu guztiek araudiak betetzen dituztela etenik gabe ziurtatzeko.
3. ZERBITZUA EMATEKO BALDINTZAK.
- IKEA-k jakinarazi du Zerbitzuak zehaztutako gelaren edo lanerako gunearen planifikaziorako aholkularitza (sukaldea, bainugela, bulegoa eta abar barne) ("Gela") baino ez duela jasotzen, bereizketa fisikoa zein funtzionala kontuan hartuta. Ildo horretan, hainbat gela daudela ulertuko da, baldin eta, espazioen artean bereizketa fisikorik ez dagoenez, lan-ingurune beraren barruan helburu, funtzio edo zeregin desberdinetarako badira. Bai artikuluak, bai beste zerbitzu gehigarri batzuk, horiek erosteko unean kontratatu eta ordaindu beharko dira, dendan edo urrutitik; ez da inola ere Zerbitzuaren xede izango.
- Bezeroak adierazten du Gelaren espazioa eta banaketa fisikoak behin betiko baldintzatan daudela, eta, hala badagokio, ur- eta argi-hartuneak behin betiko kokapenean daudela, baita zoru eta hormen akaberak amaituta daudela ere.
- IKEA-k ez du Zerbitzua emango IKEA-renak ez diren elementuak eta produktuak kontuan hartuz edo erabiliz.
- Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira Zerbitzuaren barne sartzen; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den datari dagozkion prezioarekin eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri. Era berean, Zerbitzuak ez du barne hartzen baldintza hauetan espresuki aipatzen ez den garraio, muntaketa edo zerbitzu osagarririk.
- Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa, Bezeroak IKEA salbuesten du, eta, beraz, Bezeroa bera izango da produktuak kontuan hartu eta erabiltzeko arduradun bakarra, dagozkion zehaztapen teknikoen eta erabilera-jarraibideen arabera. Halaber, egiaztatu egin behar da produktua higiezinean behar bezala kokatuta dagoela, eraikinaren liburuarekin bat etorriz, higiezina erabili eta mantentzeko betebeharrekin, larrialdi- eta ebakuazio-eskuliburuekin eta higiezin horri aplikatu beharreko eskuliburu eta araudietatik sor daitezkeen gainerako eskakizunekin bat etorriz. IKEA-k ez ditu alderdi horiek ezagutzen, eta Bezeroaren erantzukizuna izango da.
- Hori dela eta, Bezeroaren ardura izango da honako hau egiaztatzea: IKEA-k sortutako diseinua eta dokumentazioa bat datorrela edo Bezeroak aldatu behar duela segurtasun-, bizigarritasun-, egokitasun- eta gainerako betebeharrekin, erabiltzaile, titular, errentari edo zerbitzu hau higiezinari dagokionez erabiltzeko zilegitzen dion beste edozein titulurekin.
- Horrenbestez, Zerbitzu honen xede den aholkularitzak izaera informatiboa du, eta ezin da ulertu, inola ere, IKEA-ri egotz dakiokeela edozein motatako (materiala, juridikoa, ekonomikoa, administratiboa, etab.) proiektua errealitate fisikora eramateko ezintasuna; izan ere, IKEA-k ez du inolako erantzukizunik izango arlo horretan.
- Zerbitzua behar bezala emateko, funtsezkoa da bezeroak IKEA-k aholkatzen duen Gelaren neurketak bidaltzea; horrez gain, gelako edozein informazio edo elementu grafiko (planoak, irudiak, etab.) gehitu ahal izango du, eta IKEA-k, bere irizpide askearen arabera, datu horiek kontuan hartu edo baztertu ahal izango ditu.
Bezeroak bidalitako dokumentuen artean desadostasunik badago, neurketak izango dira nagusi, eta gainerako agiriak ez dira lotesleak izango IKEA-rentzat.
Bezeroak bere gain hartuko du bidalitako dokumentuetan jasotako tamaina, neurri, deskribapen, irudi, plano, informazio eta abarren ardura, eta IKEA-k ez du inolako erantzukizunik izango, baldin eta emandako informazioaren elementuren bat Gelako errealitate fisikoarekin bat etorri ezean (neurketak, planoak, espazioak, banaketa, etab.), baita IKEA-k dokumentu hori baztertzen badu ere. - Ezinbesteko arrazoiren bat gertatzen bada, edo Bezeroari egotz dakiokeena, IKEA-k Zerbitzu honetarako bere gain hartutako betebeharretakoren bat gauzatzea eragozten duena, horrek ez du, inola ere, IKEA-ren ez-betetzea, erantzukizunik edo betebehar gehigarririk ekarriko.
- Bezeroak emandako informazio guztia IKEA-rena izatera pasatuko da, baina IKEA ez da bi Alderdiren artean emandako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren, ziurtasunaren edo nahikotasunaren aurrean erantzule egingo.
- Baliteke IKEA-k eskaera egitean produktu bat erabilgarri zegoela baieztatu izana, baina produktu hori agortzea. Kasu horretan, IKEA-k egoera horren berri emango dio Bezeroari posta elektronikoz edo/eta telefonoz, produktuak entregatu baino berrogeita zortzi (48) ordu lehenago, gehienez ere. Aukera hauetakoren bat eskainiko dio: (i) produktua hasieran adierazitakoa baino epe luzeagoan entregatzea; (ii) produktuaren ordez antzeko beste bat ematea (ezaugarriei, funtzionalitateei, kalitateari eta prezioari dagokienez); eta/edo (iii) ordaindutako prezioa itzultzea, gehienez ere zazpi (7) egun naturaleko epean, Bezeroak aukera hori aukeratu duela adierazten duenetik zenbatzen hasita.
4. ZERBITZUAREN DESKRIBAPENA.
AHOLKULARITZA DENDAN EDO URRUTITIK.
- IKEA-k dendan edo urrutitik emango du Zerbitzua sukaldeak, komunak, egongelak, logelak (haur eta gazteentzako logelak barne) eta lanerako guneak erosteko. IKEA-k dagokion Gela diseinatu eta planifikatuko du (i) Bezeroak hitzordua erreserbatzeko prozesuan bete behar duen galdetegian emandako informazioari eta (ii) Bezeroak emandako neurriei jarraikiz; biak ezinbestekoak izango baitira Zerbitzua behar bezala emateko.
- IKEA-k automatikoki baieztatuko dio Bezeroari zer ordutan eta egunetan emango den Zerbitzua.
- Bezeroak hitzordua baino lehen IKEA-ri bidali beharko dizkio aholkularitzaren xede den azaleraren neurriak IKEA-k emango dion helbidera.
- Zerbitzua noizean behin ematen da, saio bakar batean, dendan edo urrutitik, bi aldeek adostutako datan eta bitartekoen bidez, gehienez hirurogei minutuko iraupenarekin (60'); sukaldeak planifikatzeko izan ezik, laurogeita hamar minutuko iraupena izan baitezake gehienez (90').
- IKEA-k, gehienez ere bi (2) eguneko epean, gelaren plangintza emango dio Bezeroari. Plangintza hori www.ikea.es webguneko planifikatzaileekin egingo da, eta aurrekontu xehatu bat jasoko du, zerbitzuak, ordainketa- eta finantzaketa-aukerak eta erosketa-prozesuko euskarria barne. Entregatutako formatu guztiek .pdf formatua izango dute, eta horiek ematearen ondorioz, IKEA-k ez du bestelako betebehar edo erantzukizunik izango.
Planifikazioak oinarri gisa balioko du Bezeroari emango zaion aurrekontua egiteko. Aurrekontu horretan, aukeratutako irizpideen arabera (modeloa, kolorea, neurriak, etab.), elementuak eta produktuak jasoko dira, prezioekin batera. Aurrekontu horrek hogeita hamar (30) egun naturaletan balioko du. - Sukalde-plangintzarako, IKEA-k, gainera, neurketa egiteko laguntza eskatzeko aukera eskaintzen dio Bezeroari egiaztapen-zerbitzuaren bidez, eta hori ere kontratatu ahal izango da laurogeita hamar euroko (90 €) zenbateko finko baten truke, Bezeroak Gelako produktuak IKEA-n erostea erabakitzen duen ala ez.
Hala ere, Bezeroak Gelako produktuak IKEA-n behin betiko erosten baditu, plangintza-zerbitzu hori kontratatu ondoren, zenbateko hori produktuen preziotik deskontatuko da.
Egiaztapena nahitaezkoa izango da bi kasutan: (i) sukaldeen instalazioan; eta (ii) SKYTTA armairuen ate lerragarrien instalazioa barne hartzen denean. - Sukaldearen instalazioa IKEA-ren kanpoko zein barruko enpresa laguntzaile batekin kontratatzen bada (Zerbitzuaz arduratzen den IKEA establezimenduaren arabera), enpresa horrek sukaldearen egiaztapena egingo du sukaldea jarri aurretik, IKEA-k zerikusirik izan gabe, diseinua Bezeroaren sukaldera behar bezala egokitzen dela egiaztatzeko.
- Egiaztapen-zerbitzua amaitutakoan, Bezeroak adostasun hori egiaztatzen duen agiria sinatu beharko du.
5. PREZIOA ETA ORDAINKETA.
- Dendako edo urrutiko Zerbitzua doakoa da Gelaren planifikazioari dagokionez (sukaldea, logelak, egongela, bainugela edo lanerako gunea). Ez da doakoa izango, ordea, aurreko atalean adierazitako sukaldeetarako edo SKYTTA armairuetako ate lerragarriak instalatzeko egiaztapen-zerbitzua.
- Zerbitzuaren ordainketa osoa Baldintza hauek sinatzen diren unean egin beharko da.
Ordainketa, modalitatearen arabera eta IKEA-k horri buruz dituen politiken arabera, berresteko posta elektronikoan agertzen den estekaren bidez egin ahal izango da, honako bitarteko hauen bidez: banku-txartela, banku-transferentzia, Bizum edo Paypal. IKEA-ren dendan kontratatzen bada, eskudirutan ordaindu ahal izango da une horretan bertan; bestela, ez da eskudirutan ordainketarik onartuko. - Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira Zerbitzukoak, eta ez daude prezioan sartuta; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den egunean zeuden prezio eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri.
- IKEA-k, erosketaz gain, beste zerbitzu batzuk kontratatzeko aukera emango dio Bezeroari, hala nola garraio- eta instalazio-zerbitzua. Bezeroak zerbitzu horiek bai kanpoko, bai IKEA-ren barneko enpresa laguntzaileekin kontratatu beharko ditu, haiekin adostutako baldintzen arabera.
6. SALDU ONDOKO ZERBITZUA.
Bezeroak Zerbitzua kontratatzean arazoren bat badu, aukeratu duen saltokira jo beharko du. Halaber, IKEA-ren Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango da 900 400 922 telefonoaren bidez, 8:00etatik 22:00etara astelehenetik larunbatera, eta 10:00etatik 20:00etara igande eta jaiegunetan.
7. EGIAZTAPEN-ZERBITZUA BERTAN BEHERA UZTEA.
Bezeroak onartzen du Zerbitzua bere adostasunarekin hasi eta Zerbitzua erabat burutu ondoren emandako Zerbitzua ezin izango duela ezeztatu jakinarazi zaiola.
8. LEGEDI APLIKAGARRIA. FORUEN ESKUMENEAN JARTZEA.
Baldintza hauek interpretazioaren, balioaren eta exekuzioaren arloan xedatu ez den orotan aplikatzekoa den Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.
Alderdiek adosten dute kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sor daitekeen edozein eztabaida Bezeroaren helbideari dagokion hiriko epaitegi eta auzitegietara eramatea.