Saltatu

Webguneko profilaren baldintzak eta betebeharrak

Jarraian azalduko diren baldintza hauek IKEA IBÉRICA S.A. Enpresaren IKEA webguneko www.IKEA.es profilaren erabileraren baldintza orokorrak erregulatzen dituzte, egoitza honako helbide honetan duena: Matapiñonera etorbidea, 9, 28703 San Sebastián de los Reyes, Madril, eta honako IFK hau duena: A28812618.

Bezeroak webgunean egiten duen erabilera Baldintza Orokor hauen mende dago, beraz, profila onartzen den momentuan onartzen diren baldintzak atxiki eta onartu behar ditu.

Nork sor dezake IKEA-ko profil bat? Espainian bizi diren (Balear edo Kanariar Uharteak alde batera utzita) eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsona fisiko guztiak .

Webgunean profil bat sortzean, honako prozedura hauek egin ahalko dituzu: linean erosi, sukaldea diseinatzeko hitzordu bat eskatu, merkataritza-komunikazioen bidalketak onartu, hainbat erosketa-zerrenda sortu, erosketa-zerrenda hainbat gailutan gorde eta sinkronizatu, IKEA planifikatzaileen informazioa gorde, erosketa-zerrenda gorde eta osatu, opari-txartel bat erosi, Circular Hub-ean produktu bat gorde eta itzulketak profilean bertan egin. IKEA-k bezeroarekin komunikatzeko, helbide elektroniko aktibo bat eta telefono-zenbaki bat beharko dugu.

Erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatzen zarenean, IKEA-k webgunean egiten dituzun interakzioen jarraipena egin dezake eta mezu elektronikoak bidali:

Kontuan gorde dituzun planifikazioak edo erosketa-zerrendak bidaltzeko.

Erosketa-orgatxoan gorde arren erosi ez dituzun produktuak gogorarazteko.

Webguneko bilaketetan oinarrituta, interesa eduki duzun produktuei buruz informatzeko, azkenean ez erostea erabaki baduzu ere.

Denboraldi luze batean zehar IKEA-n ezer erosten ez duzula ohartzen bagara, gure produktu eta zerbitzuen berri emateko.

Nahi duzunean alda ditzakezu datu hauek bezero-gunean, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta.

Profileko datu pertsonalak aldatzen badira, bezeroaren ardura izango da IKEA-ri abisatzea. Erabiltzaile-izen eta pasahitza erabiltzeko eta zaintzeko ardura titularrari eta ez beste inori dagokio profila sortzen den unetik hasita. IKEA-k ez du ardurarik hartuko IKEA-ko profila modu desegokian erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen gorabeheraren bat gertatuz gero.

Baja eman dezakezu profilean bertan zure kontuaren bitartez, edo Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jarriz, honako telefono-zenbaki honetan: 900 400 922.

Merkataritza-harremanak: Profilaren titularrak berariazko baimena emango du bere datu pertsonalak tratatzeko, publizitate edo promozio-helburuetarako, eskatu duen bitartekoaren bidez. Erraz eta doan utzi dezakezu, IKEA-k bidaltzen duen komunikazio bakoitzean erregistroa ezeztatzeko agertzen den estekaren bidez. Publizitatea jasotzeari buruzko lehentasunak aldatzeko edo profilean bertan baja emateko aukera izango duzu.

Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko legediak eskatzen duen datuen kalitate-printzipioa betetzeko, IKEA-k profilaren baliogabetzeko eskubidea izango du, eta datu pertsonalak eta kontua ezabatuko ditu denbora luze batez aktibo egon ez bazara. Webgunean profila 24 hilabetez gordeko da, sortzen den unetik hasita. Ez baduzu kontua aktiboki erabiltzen, denbora-tarte hori igaro ondoren ezabatuko dugu. Nolanahi ere, ezer egin baino lehen, jakinaren gainean jarriko zaitugu.

Gomendagarria da baldintza orokorrak noizbehinka berrikustea, IKEA taldeak araudietan edota gure zerbitzuetan gertatutako aldaketen arabera egoki ditzake-eta.