Saltatu

Sustapen faltsuak

Jakinarazi nahi dizugu aplikazioetan, sare sozialetan eta helbide elektronikoetan sarritan ekintza edo sustapen faltsuak daudela, gure marka erabiltzen dutenak eta IKEA taldeak kudeatzen ez dituenak.

Ekintza edo sustapen hauek iruzurrak dira eta hauen helburua ahalik eta datu pertsonal gehien biltzea da. Hori dela eta, ekintza hauetan ez parte hartzea gomendatzen dizugu, baita zure kontaktuekin ez partekatzea ere, noski. Eska diezazuketen zure informazio pertsonala edo konfidentziala posta elektroniko edo telefono bidez beste pertsonekin ez partekatzea gomendatzen dizugu, hala nola, zure banku-datuak. Saihestu baita ere mezu elektronikoetan datozen fitxategiak ez irekitzen haien igorlea ezagutzen ez baduzu.

IKEA-k ez du koltxoia garbitzeko doako zerbitzurik eskaintzen telefono bidez, ezta ere gure bezeroen datuak ematen kanpoko enpresei horretarako.

IKEA Ibérica taldeak, bide elektronikoz jazotako iruzurrezko ekintzak salatu nahi dituzten bezeroei, INCIBE webgunearen inprimakia betetzea gomendatzen diete: https://www.incibe-cert.es/notificaciones. IKEA taldeko Bezeroen Arretarako zerbitzuarekin harremanetan ere jarri zaitezke lehiaketaren edo eskaintzaren esteka edo pantaila-argazkia eta, ahal bada, mezu elektroniko originala bidaliz. CSC-rekin harremanetan jartzeko inprimakia.
INCIBE webgunean Interneten erosketa seguruak egin ahal izateko gidak aurkituko dituzu, baita telefono zenbaki bat ere (017) zibersegurtasun-gorabeherak kontsultatzeko.

Ze pistak daude iruzurrezko helbide elektronikoak, SMS-ak edo mezuak identifikatzeko?

Mezuak zozketa batean parte hartzera gonbidatzen zaitu edo zuzenean zozketa irabazi duzula iragartzen du, 500€-ko bale bat adibidez.
Mezuak akats ortografikoak ditu eta ezohiko hiztegia erabiltzen du.
Webgunearen helbideak ez da honela hasten: http://www.IKEA.com
Kontuz ibili izenburu kezkagarriak dituzten mezu elektronikoekin, hala nola, "Zure kontua blokeatuta dago” edo "Baimenik gabeko saio hasiera bat egon da". Gehienetan faltsuak dira.

Ze bide digital ofizialak ditu IKEA taldeak?

IKEA taldeko webguneak: https://www.ikea.com
Facebook
Instagram
Pinterest
Youtube

Iruzurrezko ekintzen adibideak

Opari faltsuak:

IKEAren nortasuna ordezkatzen duen SMSa: