Saltatu

Zure etxerako barne-diseinuko zerbitzua

Zure etxea diseinatzen lagunduko dizugu, xehetasun guztiak zainduz: altzariak, osagarriak, koloreak, testurak...

Etxean aldaketak egitea beti da atsegina, eta IKEA zein barne-diseinatzaile adituekin egitea esperientzia paregabea eta aberasgarria da. Aukera ezin hobea etxean zure nortasuna islatzen duten altzariak jartzeko eta barneko espazioak sortzeko gure ezagutza handia zure ideiekin batzeko.

Berdin dio zure etxean duzun beharra edo nahia, zure ametsetako gela eraikitzen lagundu nahi dizugu. Aukeratu hitzordua zure dendan edo bideodei bidez egin nahi duzun, eta, ondoren, aukeratu zerbitzua emango dugun eguna eta ordua


Zer eskaintzen dugu zerbitzu honetan?

Gure barne-diseinatzaileei esker, aukera eta soluzio onenak sortzen lagunduko dizugu zure etxeko espazioa hobe dezazun, lortu nahi duzun estiloa, funtzionalitatea eta irudi-aldaketa egia bihurtzeko. 90 minutuko bilera izango duzu gure barne-diseinatzaileetako batekin, zure aurrekontura hobekien doitzen den soluzioa aurkitzeko.

Prezioa: 29 € gela bakoitzeko

Zerbitzu honetan honako hau eskaintzen dizugu:

  • Gelen banaketak
  • 3D irudiak produktu guztiekin
  • Aurrekontua zehaztasunez
  • Zure beharretara egokitzen diren aholkuak eta ideiak

Barruko espazioak diseinatzeko proiektuen adibideak:

Guztientzako lekua duen egongela
Nortasuna eta kolorea dituen gazteen logela
Atseden hartzera bultzatzen zaituen logela
Funtzionaltasunak eta diseinuak bat egiten duten sukaldea
Egunez eta gauez gozatzeko terraza
Etengabe jolasteko eta amets egiteko logela

Nola funtzionatzen du?

1. Deskribatu zure espazioa

Zuri ahalik eta ondoen laguntzeko eta aholkuak emateko, espazioaren neurriak, altzariak jarriko diren gelaren metro karratuak, hormen luzera eta haien altuera behar ditugu. Hemen duzu gida bat zure gela nola neurtu jakiteko.

2. Hitzordu birtuala edo presentziala​

Hitzordu bat izango duzu gure adituetako batekin, ideiak, beharrak eta daukazun aurrekontua partekatzeko. Horrez gain, funtzioak, biltegiratze irtenbide berriak, antolaketa... zure espazioa sortzeko garrantzitsuena eta beharrezkoa den guztiaz hitz egingo dugu.

*Kanariar eta Balear Uharteak izan ezik

3. Zure eskaera

Zure proiektuaren amaieran​aurrekontua emango dizugu zure soluzioaren parte diren altzari eta osagarri guztiekin.​Erosketa osoa egiten lagunduko dizugu, zure etxe berriaz goza dezazun.

Zalantzaren bat duzu?

Idatzi hitz bat edo gehiago bilaketa-barran, gure ohiko galderak kontsultatzeko.

  • ​Gure produktuei buruzko informazioa nahi baduzu, erabili webgunearen goiko aldean dagoen bilatzailea.
  • Zure eskaeraren egoera ikusi nahi baduzu, egin klik hemen

Zure negozio edo enpresarako proiektu pertsonalizatuak

Antzeko beharrak dituzu, baina zure enpresa edo negoziorako? Gure barne-diseinuko zerbitzua enpresetarako ere dago erabilgarri, noski.

Informazio gehiago

Jaso eskaera etxean 48 ordutik aurrera

Zure eskaera txikia 0€-tik aurrera bidaliko dizugu etxera IKEA Family-ko bazkidea izateagatik. Altzarien bidalketa 9,90€-tik aurrera.

Informazio gehiago

Altzarien muntaketa

Batzuetan laguntza pixka bat ez delako gaizki etortzen

Informazio gehiago

Finantziazio-aukerak

Gozatu orain eta ordaindu pixkanaka* gure finantzazio-zerbitzuekin.

Informazio gehiago

365 egun iritziz aldatzeko

Zure produktuak gure dendetan edo etxetik itzul ditzakezu

Informazio gehiago