Saltatu

Eraberritze-zerbitzua

Etengabe atzeratzen zabiltzan eraberritze horretan pentsatzen?  Zuretzat konponbidea dugu

Gure eraberritze-zerbitzuarekin, zure etxea berritzen lagunduko dizugu hasieratik amaierara:

•Aldaketa txikiak: harrizko gainak desmuntatzea, argi- edo ur-hartuneak mugitzea, ke-irteerak aldatzea, gas-plakak konektatzea edo harguneak itzaltzea, argiak jartzea, komunontzia jartzea, bainuontzia dutxagatik aldatzea, dutxaontzia jartzea edo dutxa-itxitura jartzea...

•Sukalde eta bainugelen eraberritze integrala: zure bainugela eta/edo sukaldea guztiz aldatzea, eskulanetik hasi eta akabera-materialetaraino.

•Etxebizitzaren eraberritze integrala: eraberritze integrala, banaketa-aldaketarik gabe edo bi gela nahiz gehiagoren banaketa aldatuz.

Nola funtzionatzen du eraberritze-zerbitzuak?

IKEA Rehubik1 enpresarekin elkartu da zure bainugela, sukaldea edo etxebizitza eraberritzeko laguntza eroso eta erraz bat izan dezazun.

Rehubik-en hasieratik aholkulari pertsonal bat eta teknikari bat izango dituzu, zure proiektuari forma emateko, eta proiektuaren fase guztiak koordinatuko dituzte, hasierako zirriborrotik espazioaren azken entregaraino, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun. Ez du itxura txarrik, ezta?

Sortu proiektua

Kalkulatu zure proiektuaren kostua

Laguntzarik behar duzu zure proiektuaren kostua kalkulatzeko? Erabili gure aurrekontuak egiteko tresna eta kalkulatu kostua arazorik gabe.

Sortu proiektua
  1. IKEA-k ez du zerikusirik Rehubik enpresarekin, haren zerbitzuekin ezta haren baldintza eta betebeharrekin; beraz, zerbait behar izanez gero, joan zuzenean bere webguneko informaziora. IKEA-k ez ditu bere gain hartzen Rehubik-ek emandako jarduera, baldintza ezta zerbitzuak. IKEA independentea izango da kontsumitzailearen eta edozein hirugarrenen artean ezar daitezkeen zerbitzuekiko edota merkataritza-harremanekiko. Kontsumitzaileak zuzenean jo beharko du harengana, ondorio guztietarako.

*"Eskatu aurrekontua Rehubik-ekin" sakatzean, erabiltzaileak aipatutako kanpoko enpresaren web-orrira birbideratuta izatea onartzen du.