Plangintza-zerbitzua
Gure adituek hasieratik amaierara lagunduko dizute beti amestu duzun etxea lortzeko. Hartu hitzordua berehala eta etxetik irten gabe:
Sukaldea | Armairua eta logela osoa | Atsedenerako soluzioa | Egongelako altzariak eta egongelako sorta osoak | Bainugela | Biltegiratze-sistemak | Haurrentzako edo nerabeentzako logela | Enpresentzako espazioen plangintza
Sukaldeen plangintza
IKEA-n, zure sukaldea diseinatzeko hainbat aukera eskaintzen ditugu, hasieratik amaierara arte gidatuz. "Aukeratu zure ordutegia hemen" botoian klik eginez, aukeratutako ordutegian dei bat erreserbatuko duzu. IKEA-k zurekin harremanetan jarriko da ordu horretan, ematen duzun telefono zenbakira, zure beharretara egokitutako sukalde-diseinu hitzordu* bat antolatzeko:
- Hitzordu presentziala dendan: Doan
- Birtuala (bideodei bidez): Doan
- Etxean: 90€**
*Gurekin hitzordua dagoeneko izan baduzu, jarri harremanetan zure aholkulariarekin zuzenean dokumentazioa bidali dizuten helbide elektronikoaren bidez.
**Zerbitzu hau ez dago herrialde osoan eskuragarri. Deian zehar, espezialistarekin baieztatuko duzu zerbitzuaren eskuragarritasuna zure eremuan.
Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen
Armairuen eta logela osoaren plangintza
1. Plangintza. Diseinatu zure armairua* edo logela hasieratik amaierara gure aholkulari adituekin. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure armairua edo logela zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
- Birtuala (urrunekoa): Bideodei bat izango duzu gure adituekin. Doan
(*Zerbitzua eskuragarri PAX, PLATSA, BOAXEL, JONAXEL, ELVARLI eta SKYTTA sistemetarako)
Zure konposizioaren planoa, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne hartzen dituen aurrekontu zehatza eta, aukeratu baduzu, finantzaketa-plana emango dizkizugu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.
Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen
2. Zure armairuaren plangintzaren baliozkotze birtuala. Armairu baten diseinua sortu duzu gure planifikatzailearekin? Hitzordua doan eska dezakezu bideodei bidez aditu batekin aztertzeko. Gogoratu zure diseinuaren kode birtuala hitzordura ekartzea.
Atsedenerako soluzioen plangintza
Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure beharretara egokitzen den atsedenerako soluzioa sortzen lagunduko dizute. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure atsedenerako soluzioa zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
Zure plangintza pertsonalizatua eta atsedenerako soluzio osoa emango dizkizugu.
Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen
Egongelako altzarien eta egongela osoaren plangintza
1. Plangintza.Diseinatu egongelako altzari-sorta edo egongela osoa hasieratik amaierara gure aholkulari adituekin. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu egongelarako altzarien konposizioa ego egongela osoa zerotik diseinatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
- Telefonoz: Jarri gurekin harremanetan 900 400 922 zenbakira deituz. Doan
- Etxean: Aukeratu eguna eta ordu-tartea, eta gure aholkulariak zurekin harremanetan jarriko dira telefono dei baten bidez bisita programatzeko. Prezioa: 49€*
Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.
*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan.
Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen
2. Zure egongelaren plangintzaren baliozkotze birtuala. Zure egongelarako diseinu bat sortu duzu gure planifikatzailearekin? Hitzordua doan eska dezakezu bideodei bidez aditu batekin aztertzeko. Gogoratu zure diseinuaren kode birtuala hitzordura ekartzea.
Biltegiratze-sistemen plangintza
*Zerbitzua BESTÅ, BILLY, EKET, LÅDMAKARE, IVAR, BROR eta KALLAX sistemetarako dago erabilgarri.
Gure aholkulari adituek zure etxeko txoko bakoitza gure biltegiratze-soluzio modularrekin optimizatzen lagunduko dizute. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure ordena- eta biltegiratze-sistema osoa planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
- Telefonoz: Jarri gurekin harremanetan 900 400 922 zenbakira deituz. Doan
Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.
Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen
2. Zure ordena- eta biltegiratze-sistemaren plangintzaren baliozkotze birtuala. Biltegiratze-sistema baten diseinua sortu duzu gure planifikatzailearekin? Hitzordua doan eska dezakezu bideodei bidez aditu batekin aztertzeko.Gogoratu zure diseinuaren kode birtuala hitzordura ekartzea.
Bainugelaren plangintza
Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure bainugela osoa planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure bainugela zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
Zure konposizioaren diseinua eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio-, muntaketa- eta instalazio-zerbitzuak barne. Behar dituzun produktuen erosketa-zerrenda emango dizugu eta, aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Prozesua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.
Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen
Haurrentzako edo gazteentzako logelako altzarien plangintza
Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure haurrentzako ego gazteentzako logela planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure haurrentzako edo gazteentzako logela zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan.Doan
- Birtuala (urrunekoa): Bideodei bat izango duzu gure adituekin. Doan
Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.
Enpresetarako espazioen plangintza
Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure negozioko edozein espazio planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:
- Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure negozioa planifikatzen IKEA Enpresentzat Sareko informazio-puntuetan. Doan
- Birtuala (urrunekoa): Gure adituekin bilera bat izango duzu bideodei bidez. Doan
Zure konposizioaren soluzioa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.
Oraindik ez zara IKEA Enpresentzat Sareko bazkidea? Eman alta doan hemen.