Argiztapen adimenduneko irtenbideak erabiltzeko jarraibideak
IKEA Home smart aplikazioa eta TRÅDFRI konexio-gailua
Giro ezberdinak sortzeko jarraibideak
Giro bat osatzen dute argi talde bati aplikatu ahal zaizkion distira- eta kolore-parametroek. Esate baterako, egongela batek argi beroa izan dezake afaltzeko eta argi hotzagoa/indartsuagoa, berriz, lan egiteko.
Zeure aurretik konfiguratutako giroak sor ditzakezu, eta IKEA Home smart (lehen TRÅDFRI) aplikazioarekin kontrolatu. Adibidez, telebista ikusteko giro bat eta beste bat lasai afaltzeko.
Ikusi bideoa IKEA Home smart aplikazioarekin giroak sortzen eta kontrolatzen ikasteko.

Zer da argi-giro adimenduna?
Giroaren doikuntzak alda ditzaket?
Zenbat talde eta giro sor daitezke IKEA Home smart aplikazioan?
Tenporizadoreak programatzeko jarraibideak
Zenbait aukera dituzu eskuragarri: esnatzeko argi atsegin bat aukeratu ahal duzu, argiak ordutegi baten arabera piztu eta itzali ahal dituzu edo argietarako tenporizadore bat programatu ahal duzu, etxetik kanpo zaudela ere nahi duzun moduan piztu daitezen.
Ikusi bideoa eta ikasi IKEA Home smart (lehen TRÅDFRI) aplikazioarekin tenporizadoreak konfiguratzen.

IKEA Home smart aplikazioa iratzargailu gisa erabil al dezaket?
Zer dira tenporizadoreak eta nola konfigura ditzaket?
Ba al du kosturik IKEA Home smart aplikazioak?
Zer egin behar dut aplikazioaren hizkuntza aldatzeko?
Non ikus dezaket IKEA Home smart aplikazioaren bertsio-zenbakia?
Zenbat pertsonak kontrola ditzakete gailu adimendunetako argiak aldi berean IKEA Home smart aplikazioa erabilita?
Konexio-gailurik gabeko sistema bat badut eta TRÅDFRI bat gehitzen badut, automatikoki agertuko al dira nire argiztapen adimenduneko produktuak IKEA Home smart aplikazioan?
Nola egiaztatu ahal dut konexio-gailua etxeko sarera konektatuta dagoen?
Nola instala dezaket IKEA Home smart aplikazioaren eguneratze bat?
Etxe berri batera bizitzera joango naiz eta argiztapen-sistema adimenduna nirekin eraman nahi dut. Zer egin behar dut konfigurazioa berrezartzeko eta sistema hasteko?
Noiz erabili beharko nuke aplikazioaren doikuntzetan ageri den konexio-gailutik deskonektatzeko botoia? Zer gertatzen da sakatuz gero?
Argiak IKEA Home smart aplikazioaren bitartez kontrola ditzaket etxean ez nagoenean?
Zer gailu eramangarritarako dago eskuragarri IKEA Home smart aplikazioa?
Zer da konexio-gailu bat?
Zer behar dut TRÅDFRI konexio-gailua eta IKEA Home smart aplikazioa erabili ahal izateko?
Argiztapen adimenduneko irtenbideak kontrolatzeko lau modu
Gailu batekin edo aplikazio baten bidez, behar duzun guztia daukagu. Zure etxeko giroa aldatzeko, botoi bat ukitu, eskua mugitu, aplikazioa ukitu edo agindu bat eman baino ez duzu egin behar. Amazon-en Alexarekin, Google-ren laguntzailearekin eta Apple-ren HomeKit-arekin sinkroniza daiteke
TRÅDFRI urrutiko agintearen erabilera
TRÅDFRI haririk gabeko intentsitate-erregulagailuaren erabilera
IKEA Home smart aplikazioaren erabilera
TRÅDFRI mugimendu-sentsorearen erabilera
Zenbat tonu sor ditzake TRÅDFRI bonbilla zuriak?
Bonbilla zuri edo koloredun bat konektatu dut nire mugimendu-sentsorera. Nola doitu ahal dut tenperatura edo kolorea?
Zer da argi talde bat?
Hainbat TRÅDFRI bonbilla taldekatu daitezke?
Bonbilla berria beste talde batean jarri nahi dut, baina kontrol-gailu bat baino ez daukat.
Argi baten distira-maila alda daiteke?
IKEA argiztapen-produktu adimendunek memoria-funtziorik al dute?
Nola kontrolatu argiak banan-banan?
Argiak gailu adimendun bat erabili gabe piztu eta itzal ditzaket?
Hormako zirkuitu arrunta erabil dezaket nire argiztapen-produktu adimendunak kontrolatzeko?
Zein distantziatara egon behar dut argiak kontrolatu ahal izateko?
Argi bakoitzerako kontrol-gailu bat (urrutiko agintea, haririk gabeko intentsitate-erregulagailua edo mugimendu-sentsorea) behar al dut?
Zer egin behar dut kontrol-gailutik argi bat kentzeko (urrutiko agintea, haririk gabeko intentsitate-erregulagailua edo mugimendu-sentsorea)?
Non dago nire kontrol-gailuko sinkronizazio-botoia?
Nola berreskura dezaket aurretik zehaztutako konfigurazioa (fabrikako doikuntzak)?
Segurtasuna, interferentziak eta erradiazio-arriskua
Segurtasuna
IKEA taldean hainbat segurtasun-neurri ezartzen ditugu gure produktuak ahalik eta seguruenak eta berrienak izan daitezen zuk erosten dituzun unean. IKEA argiztapen-produktu adimendunek 128 biteko AES estandarra erabiltzen dute, eta haririk gabeko produktuei aplikatu beharreko araudi guztiei jarraikiz aztertzen eta onartzen dira.
TRÅDFRI produktuak berdinak dira herrialde guztietan, eta bonbillen neurrira egokitzen diren lanpara guztietan funtzionatzen dute.
Erradiazioa
Erradiazioa mugikor batek edo wifi-gailu batek igortzen dutena baino txikiagoa da. Hala ere, elektrizitateari edo erradiazioari sentikorra bazara eta deseroso sentiarazten bazaitu, erabili hormako etengailua argiak itzaltzeko eta guztiz geldirik uzteko.
Interferentziak
Argiak kontrol-gailu batekin sinkronizatzen dituzunean, elkarrekin baino ezin izango dira erabili; hori dela eta, ez dago interferentzia-arriskurik auzokoen sistemekin.
Etxean frekuentzia bera (2,4 GHz) erabiltzen duen etxetresna elektrikoren bat badaukazu eta hurbil badago, interferentziak gerta daitezke. Hala ere, produktua adostasun-adierazpenean ageri diren estandarren arabera ziurtatuta dago; ondorioz, ez litzateke interferentziarik sortu beharko.