Saltatu

Argiztapen adimenduna erabiltzen hasteko jarraibideak

Argiztapen adimenduneko soluzioei buruzko erosketa-gida baten bila zabiltza?

Oinarrizko TRÅDFRI kita instalatzea STYRBAR urrutiko agintearekin

Ireki urrutiko agintea, ipini iezaiozu bi AAA pila eta prest izango duzu! Ikusi bideo hau STYRBAR urrutiko agintea erabiltzen hasteko jarraitu beharreko urratsak ezagutzeko.

TRÅDFRI intentsitate-erregulagailuaren kita instalatzea (argi zuri beroa)

Ireki erregulagailua, ipini iezaiozu berak dakarren pila eta prest izango duzu! Ikusi bideo hau TRÅDFRI intentsitate-erregulagailua erabiltzeko jarraitu beharreko urratsak ezagutzeko.

Oinarrizko TRÅDFRI kita instalatzea haririk gabeko RODRET intentsitate-erregulagailuarekin

Ireki erregulagailua, ipini iezaiozu AAA pila bat eta prest izango duzu! Ikusi bideo hau TRÅDFRI intentsitate-erregulagailua erabiltzeko jarraitu beharreko urratsak ezagutzeko.

Kontrol-gailuan (urrutiko agintean edo haririk gabeko intentsitate-erregulagailuan) bonbilla bat gehitzea

Ikusi bideo hau urrutiko agintean bonbillak nola gehitu jakiteko.

Kontrol-gailuan (urrutiko agintean edo haririk gabeko intentsitate-erregulagailuan) bonbilla bat gehitzea, lanparak bonbilla bat baino gehiago dituenean

Bonbilla bat baino gehiago dituen argi bat baduzu, banan-banan parekatu beharko dituzu. Muntatu lehen bonbilla, parekatu eta kendu. Gero, instalatu bigarren bonbilla, parekatu eta kendu. Egin gauza bera gainerako bonbillekin.

Ikusi bideo hau bonbilla bat baino gehiago dituzten lanparak parekatzen ikasteko.

Kontrol-gailutik (urrutiko agintetik edo haririk gabeko intentsitate-erregulagailutik) bonbilla bat kentzea

Argi adimendun bat kentzeko, horren fabrikako doikuntzak berrezarri beharko dituzu etengailu nagusia 6 aldiz sakatuz.

Oinarrizko TRÅDFRI kitan bonbilla bat gehitzea

TRÅDFRI intentsitate-erregulagailuan beste bonbilla bat gehitzeko, instalatu bonbilla eta sakatu etengailu nagusia. 

Ikusi bideo hau oinarrizko TRÅDFRI kitan bonbilla bat gehitzen ikasteko.

Berriro sinkronizatzea kolore-tenperatura konfiguratzeko

Ikusi bideo hau berriro sinkronizatzen ikasi eta kolore-tenperatura konfiguratzeko.

Berriro sinkronizatzea argiaren intentsitatea konfiguratzeko

Ikusi bideo hau berriro sinkronizatzen ikasi eta argiaren intentsitatea konfiguratzeko.

Laguntza gehiagorik behar duzu argiztapen adimendunarekin?