DIRIGERA hub eta IKEA Home smart-ekin laguntza
Bizitza are errazagoa da etxean soluzio adimendunak jarrita. Lortu informazio gehiago gure produktu adimenduen funtzioei eta ezaugarriei buruz eta nola etxe adimendun batek hub DIRIGERA eta IKEA Home smart aplikazioak zure eguneroko bizitza hobetu dezakeen etxean.

Etxean TRÅDFRI konexio-gailu bat daukazu eta laguntza behar duzu?
Joan TRÅDFRI konexio-gailuaren eta IKEA Home smart aplikazioaren 1 laguntza-orrira hemen.
Salto egin hona:
Ohiko galderak | Etxe adimendunak, hasiera | Hasteko jarraibideak
Laguntza behar duzu?
Ohiko galderak
Orriaren atal honetan, beti izango duzu zure zalantzekin laguntza eskuratzeko lehentasuna. Etengabe ohiko galderak gehitzen ditugu, itxaron gabe erantzunak lor ditzazun. Bilatu zure galderen erantzuna gure ohiko galderen atalean.
Etxe adimendunak, sarrera
IKEA etxe adimenduna. Zure eguneroko momentuak praktikoagoak eta alaiagoak dira bertan bizi direnentzako. Etxe adimendun batek leunki esna zaitzake goizean, zu zeu nahiz etxea bera eguneroko egitekoetarako prestatu, baita gauez ahal bezain hobeto lo egin dezazun prestatu ere. Horiek guztiak DIRIGERA hub-ari eta IKEA Home smart aplikazioari esker.
Guztientzako etxe adimendunak
Etxeko bizitzaren alderdi guztiak ezagutzea da IKEA taldearen helburua, horregatik bere sortak hobetzen jarraitzen du eta entzungailu, aire-garbigailu, LED bonbillak, kontrol-korronte harguneak, mugimendu-sentsoreak, estoreak eta urrutiko aginteen gisako produktu adimendunak eskaintzen ditu.
Zure etxe adimendunean DIRIGERA hub-a jarrita, zure produktu adimendunen prestazio eta funtzio digital gehiago lortuko dituzu, eta IKEA Home Smart aplikazioaren bidez erabateko kontrola izango duzu. Aldatu aretoko festa-argiztapena kolore morez, egiaztatu aire-garbitzailearen egoera ohera joan aurretik, itzali kafe-makina, ziurtatu haurren gaueko lanpara piztuta dagoela, edo programatu eszena bat estoreak iluntzean automatikoki jaisteko, dena pantaila beretik eginez.

Ikusi zer egin dezakeen etxe adimendun batek zuregatik
Hainbeste aukerarekin, ez duzu jakingo nondik hasi. Saia zaitez etxe adimendun birtual honekin. Piztu edo itzali argiak, edota aldatu kolorez. Igo estoreak egunez, eta jaitsi gauez. Igo ezazu bolumena festa baterako, edo jaitsi ezazu lasaitzeko.
Salto egin hona:
Ohiko galderak | Etxe adimendunak, hasiera | Hasteko jarraibideak
Hasteko jarraibideak
Berdin dio zure eguneroko zein alderdirekin hasiko zaren hobetzen, DIRIGERA hub-a argiztapenaren, soinuaren, airearen, estoreen eta konektatutako gailuen arima da. Eta, ba al zenekien... Zure etxea kableatu beharrik gabe.
Imajina ezazu egun aztoratu baten ostetik, lasaitzeko unea heltzen dela. Botoi bakar bat sakatuta, zure gaueko-errutina hasiko da. Logelako estore opakoak jaisten hasiko dira, entzungailuetatik musika lasaia entzuten hasiko da, aire-garbitzaileek gelako airearen kalitatea hobetuko dute, eta gaueko lanparak argituko dira liburu berri bat zain duzula gogorarazteko.
Denboran zehar adimenduagoa bihurtzen den etxe bat
DIRIGERA hub-ak eta IKEA Home smart aplikazioak askoz abantaila gehiago eskaintzen dituzte zure etxeko eguneroko bizitza eraginkorragoa, praktikoagoa eta zuri egokituagoa izan dadin. Zure produktu adimendunak kontrolatzeko modu gehiago eta funtzio digital gehiago izango dituzu, IKEAren produktu adimendunak hub gabe erabiltzen badituzu baino.
Errazagoa da, halaber, aurrerago zure etxe adimendunaren ezarpenak zabaltzea, are adimendunagoa izan dadin. Hasi gehien erabiltzen diren gelekin: egongela edo logelaren batekin, adibidez. Hartara, zuri eta zure etxeari hobekien egokitzen diren soluzio adimendunak aurkituko dituzu. Etxera IKEA gailu adimendun batekin etortzen zaren hurrengoan, aplikazioak esango dizu urratsez-urrats nola egin behar duzu zure etxe adimendunera gehitu dezazun.
Zure etxe adimenduna beti izango da adimendunagoa, baina sekula ez, zu bezain adimenduna. Guk prestazio eta produktu digitalak funtzio berriekin garatu ahala, zuk zure esperientzia propioa pertsonalizatzen jarraituko duzu. Zuk duzu kontrola.
Kudeatu etxea zure sofatik
DIRIGERA hub-a zure etxean jarrita, IKEAren produktu adimendunak administratzeko modu berriak lortuko dituzu, banaka, gelaz gela edo aldi berean, bereziki hub-ak IKEA Home Smart aplikazioa erabiltzeko aukera ematen duelako. Gailu mugikor edo tablet bat duen etxeko edonork deskargatu eta erabil dezake aplikazioa etxea kontrolatzeko, eta urrutiko aginteak tresna ezin hobea dira gonbidatuentzat edo argiak azkar piztu, itzali edo arindu nahi dituzunean.
Erabili ezazu aplikazioa gauez argia doitzeko eta erdiko mahiaren gainean tonu beroagoak jartzeko eta begi nekatuak arintzeko. Beranduago, erabili ezazu urrutiko agintea argi horiek beraiek itzaltzeko. Eskatu iezaiozu zure ahots-laguntzaileari musikaren bolumena igo dezala eskuekin tomateak mozten dituzun bitartean. Programatu ezazu aire-garbigailua lokartzerakoan prest egon dadin. Sakatu botoi laster-botoi bat ataritik gertu, irtetean dena (arropa-lurrungailua) modu seguruan itzaltzen duen eszena prestatzeko.
IKEA Home smart aplikazioa
IKEA Home smart aplikazioa zure etxe adimendunerako sarrera nagusia izango da DIRIGERA hub-a erabiltzen duzunean. Aplikazioak zure produktu adimendunak konfiguratzeko eta kudeatzeko prozesu osoan zehar gidatzen zaitu, etxeko logeletan jartzen ditu eta tenporizadoreen bidez exekutatzea nahi duzuna programatzen du. Zuk eta etxeko pertsona guztiek egiteko azkarrak hauta ditzakezue, hala nola, zer argi dauden piztuta eta itzalita, zein mailatan funtzionatzen duen aire-garbitzaileak eta goiko solairuan etengabe entzuten den abesti horren izenak.
IKEA Home smart aplikazioan, ahots-laguntzaile batekin aukera daukazu zure etxe adimenduna ahotsarekin kontrolatzeko. IKEA Home Smart Google Home, Apple Home eta Alexa laguntzaileekin bateragarria da.
IKEA Home smart hemen dago eskuragarri:App Store (iPhone) edo Google Play (Android).

Aurkitu al duzu zure produktu berri gogokoena?
Zer da, mahai-laguntzailea ala aire-garbigailua? Bi-biak. Honakoa adibide bat besterik ez da, gure produktu adimendunak altzari praktiko batean nola txertatu ditugun ikus dezazun. Denek eskaintzen dute funtzio digital gehiago DIRIGERA hub-era konektatuta daudenean.
Hemen gaituzu laguntzeko prest.
Zure etxe adimendunarekin laguntzeko hemen gaituzu. Ez baduzu topatu bilatzen zenuena, jar zaitez gurekin harremanetan eta gustu handiz lagunduko dizugu.