Saltatu

IKEA produktu adimendunentzako laguntza teknikorako zerbitzua

IKEA produktu adimendunak denbora luzez irauteko diseinatuta daude. Gure laborategietan hainbat proba jasan dituzten material erresistenteekin egiten dira. Zenbat eta denbora gehiagoz erabili zure produktuak, orduan eta gehiago lagunduko diozu ingurumenari.

 

Erabili itzazu IKEA-ko etxerako produktu adimendunak, irauteko eginak baitaude

Internetera konektatuta egon gabe eta urruneko zerbitzari baten beharrik gabe funtziona dezaten diseinatu ditugu. Horrek esan nahi du zure produktu adimendunak DIRIGERA hub-arekin edo IKEA Home Smart aplikazioari lotutako TRÅDFRI konexio-gailuarekin erabiltzen jarrai dezakezula, funtzionatzeari utzi arte.

Zure DIRIGERA hub-a edo TRÅDFRI konexio-gailua Internetera konektatuta daudenean, produktu adimendun horien softwarea funtzio berriekin eguneratuko da. Hala ere, produktuen gaitasun elektronikoek muga praktiko batzuk ere badituzte, eta gure helburua ahalik eta hobekien funtzionatzea da. Horregatik egiten dugu lan hurrengo politikarekin eguneratzeak eta zuzenketa digitalak eskaintzeko orduan. 

DIRIGERA hub-a eta TRÅDFRI konexio-gailua 

3 urteko bermea dute erosten direnetik, hub-ak eta konexio-gailuak honako alderdi hauek betetzen dituztela bermatzeko:

  • IKEA Home Smart aplikazioarekin funtzionatzen dute.
  • Segurtasun-eguneratzeak jasotzen dituzte.
  • Eguneratzeak jasotzen dituzte, Amazon Alexa, Apple HomeKit eta Google-ren laguntzailearekin bateragarritasuna bermatzeko. 

 

IKEA produktu adimendunak (SYMFONISK bozgorailuak barne) 

5 urteko laguntza teknikoa eskaintzen dugu DIRIGERA hub-ari edo TRÅDFRI konexio-gailuari lotutako IKEA produktu adimendunetarako, honako hau ziurtatzeko: 

  • Dagokien IKEA Home Smart aplikazioarekin funtzionatzen dute.
  • Segurtasun-eguneratzeak jasotzen dituzte. 

Ohiko galderak

 

Zer dira "IKEA Home Smart aplikazioarekin funtzionatzen du" etiketa duten IKEA produktuak?

IKEA produktu adimendunak dira, eta dagokien aplikazioarekin kontrola daitezke DIRIGERA hub-arekin edo TRÅDFRI konexio-gailuarekin lotzen badira. IKEA-ko etxerako produktu adimendunen egungo sorta hemen kontsulta daiteke.

Bermea amaitzen denean, nire produktu adimendunek funtzionatzen jarraituko al dute? 

Noski! IKEA produktu adimendunak behin software-bermea amaituta ere erabiltzen jarrai dezakezu. Adibidez, argiak piztu eta itzali ahal izango dituzu, pertsianak igo eta jaitsi, eta hub-a edo konexio-gailua sare lokalean erabili, baita Interneteko konexiorik gabe ere.

IKEA-k laguntza teknikoa eskainiko dizu Bezeroen Arretarako Zentroen bidez. Gainera, ikea.com webgunean daukazun informazioa kontsulta dezakezu zalantzaren bat baduzu edo produktu adimendunekin laguntzarik behar baduzu.

Nola funtzionatzen dute DIRIGERA hub-ak eta TRÅDFRI konexio-gailuak?

  • TRÅDFRI konexio-gailua eta DIRIGERA hub-a Internetera konektatzeko diseinatuta daude. Software-eguneratzeak jasotzen dituzte IKEA-tik zuzenean, Interneteko sarbidea duen router batera konektatzean.
  • IKEA-ren helburua DIRIGERA hub-a eta TRÅDFRI konexio-gailua dagozkien segurtasun-eguneratzeekin garatzen jarraitzea da, baita gure online zerbitzuekin eta gure IKEA Home Smart aplikazioaren azken bertsioarekin bateragarriak direla bermatzea ere, erosketa egiten denetik gutxienez hiru urtez.
  • Urte horiek igaro ondoren, litekeena da IKEA-k software-eguneratzeak eta online zerbitzuekin edo aplikazio mugikorrekin bateragarritasuna eskaintzen jarraitzea. 

Nola jasotzen dituzte eguneratzeak "IKEA Home Smart aplikazioarekin funtzionatzen du" etiketa duten produktu adimendunek (SYMFONISK bozgorailuak barne)? 

  • Produktu adimendun horiek IKEA-tik zuzenean jaso ditzakete software-eguneratzeak, Interneteko sarbidea duen TRÅDFRI konexio-gailuarekin edo DIRIGERA hub-arekin lotuz, baita IKEA Home Smart aplikazioarekin ere. Hala ere, SYMFONISK bozgorailuek Sonos-etik soilik jasotzen dituzte eguneratzeak.
  • Produktu adimendun horien kasuan, gutxienez bost urteko bermea eskainiko dugu. TRÅDFRI konexio-gailu bat baduzu eta zure produktu adimendunek jada ez badute funtzionatzen gailuarekin, urruneko kontrolekin edo DIRIGERA hub-arekin erabil ditzakezu.