IKEA HOME ZERBITZUAREN PRIBATUTASUN-OHARRA
1. PRIBATUTASUN-OHAR HONI BURUZ
Badakigu zein garrantzitsua den zuretzat zure datuak nola erabiltzen ditugun ulertzea, eta ahalegin guztiak egingo ditugu zurekin gardenak izateko.
Pribatutasun-jakinarazpen honek azaltzen du nola biltzen, gordetzen, prozesatzen eta partekatzen ditugun etxea hobetzeko zerbitzuen saltokia ("IKEA Home") erabiltzean ematen dizkiguzun datuak. Zerbitzua IKEA Home mugikorreko aplikazioan duzu eskuragarri, eta jende gehienaren egunerokotasuna hobetzeko etxeko zerbitzuak aurkitu edo eskaini daitezke bertan.
Pribatutasun-ohar honek zuri buruz tratatzen ditugun datu pertsonalen inguruan dituzun eskubideak ere adierazten dizkizu. Zure intimitaterako eskubidea errespetatzen dugu eta eskubide hori mantentzeko konpromisoa hartzen dugu.
IKEA Home esperientzia osoa erabilgarri dago soilik IKEA Family-ko kideentzat (kontsumitzaile gisa) eta IKEA Enpresentzat Sareko kideentzako (profesional gisa).
IKEA Family eta harekin lotutako IKEA Family-ko kontua, zein IKEA Enpresentzat Sareko kontuak eskaintzean datu pertsonalak prozesatzeko dugun moduari buruz gehiago irakur dezakezu hemen.
IKEA Family-ko kidetzari aplikatzen zaizkion baldintzak (IKEA Home erabili eta bertara sartzeko aukera barne) aurki ditzakezu hemen ("IKEA Family-ren badintzak"). IKEA Enpresentzako Sarearen baldintzak hemen("IKEA Enpresentzat Sarearen baldintzak") aurki ditzakezu.
IKEA Home bi motatako erabiltzaileentzat dago eskuragarri:
- Profesionalak: IKEA Enpresentzat Sareko kideak, beren zerbitzuak IKEA Home-n eskaintzeko oniritzia jaso dutenak.
- Kontsumitzaileak: IKEA Family-ko kideak, IKEA Home erabiltzen dutenak etxea hobetzeko zerbitzuen hornitzaileak bilatzeko.
2. NORTZUK GARA ETA NOLA JAR ZAITEZKE GUREKIN HARREMANETAN?
Ingka Taldea gara, Inter IKEA Systems B.V.-ren frankiziaduna, eta IKEA-ren mundu osoko salmenta-kanal digitalak eta fisikoak kudeatzen ditugu. Guri buruz gehiago jakin dezakezu hemen: www.ingka.com.
Pribatutasun-ohar honen mendeko tratamenduaren arduraduna Ingka Group-eko enpresa hau da: Ingka NB AB. Hemendik aurrera, "Tratamenduaren arduraduna" edo "gu" izena jasoko du. Ingka NB AB erantzukizun mugatuko sozietate suediar bat da, Suediako enpresen artean 559487-7051 zenbakiarekin erregistratua, honako helbideratzearekin: Älmhultsgatan 2, 215 86 Malmö, Sweden. Ingka NB AB da IKEA Home-n operatzailea.
Gure Data Protection Officer-arekin (Datuen babeserako arduradunarekin) harremanetan jartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: [email protected]. Zure eskubideetako edozein baliatu nahi baduzu (beheko 8. atalean zehaztu bezala), jarri harremanetan bertan zehaztutako kontaktuarekin.
3. ZURE DATU PERTSONALEN PROZESAMENDUA ENRPESA BATEN ORDEZKARI EDO LANGILE IZANIK, EDO BAKARKAKO SALTZAILE GISA IKEA
Home profesional gisa erabiliz gero, jarraian zehaztu bezala egin dezakezu:
Enpresa baten ordezkari edo langile gisa: legezko entitate baten izenean jarduten duen erabiltzailea, IKEA Home-ko identitate profesionala ordezkatzen duen konpainiari lotuta duena; edo
Bakarkako saltzailea: langile autonomo edo autoenplegatua, IKEA Home-n zerbitzuak ematen dituena bere izenean edo merkataritzarako izen bat erabiliz.
3.1 Datu pertsonalen zer motatako kategoriak prozesatzen ditugu?
IKEA Home erabiltzen duzunean, zuregandik beharko ditugun datu-kategoriak enpresa baten ordezkari edo bakarkako saltzaile gisa duzun rolaren araberakoak izango dira:
Enpresa baten ordezkari edo langilea:
- Identifikaziorako eta harreman profesionalerako datuak: izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
- Konexioaren eta arakatzeen datuak: gailuaren IP helbidea, gailuaren identifikazio-kodea eta metadatuak.
Bakarkako saltzailea:
- Helbidea
- Izen-abizen osoak
- Zerga-identifikatzailea edo identifikatzaile ofizial/nazionala
- Jaiotze-data
- IKEA Home-n urtean izandako salmenten guztizko balioa
- Zerga-onuradunaren datuak: bakarkako saltzaile profesional gisa zerga-onuraduna zeu bazara, zure izen-abizenak eta identifikatzailea (identifikazio-zenbaki nazionala) prozesatuko ditugu.
- Fakturazio- eta ordainketa-datuak: fakturazio-helbidea, banku-kontuaren zenbakia, banku-entitatearen datuak, faktura bat jaulki eta betetzeko beharrezko datuak. Ordainketen edo kreditu-txartelaren datuak ez dira gure sistemetan gorde edo biltzen. Horren ordez, zuzenean bidaltzen zaizkio ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileari, ordainketa-atebidearen bitartez.
Zure datu pertsonalak helburu ezberdinetarako prozesatuko dira gurekin duzun harreman edo interakzioaren arabera:
3.2 Zer helbururekin prozesatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zer legezko oinarri du horrek?
3.2.1 IKEA Home-n betoa eman edo sisteman sartzea, bakarkako saltzailea bazara
Gurekin partekatzen duzun informazioa gure bazkideei komunikatuko zaie, eskuragarri dituzten beste informazio-iturri batzuekin alderatu eta zuzentasuna balioesteko. Zure datu pertsonalak prozesatzen ditugu gure kontratua (Profesionalen baldintzak) betetzeko beharrezkoa dela oinarritzat hartuta, emandako informazioaren zuzentasuna egiaztatu behar baitugu IKEA Home-n sartzeko egin duzun eskaria berrikusteko.
3.2.2 IKEA Home erabiltzaileentzako eskuragarri jartzeko
IKEA Home-n sartu eta hura erabiltzean, zure datu pertsonalak prozesatu behar ditugu behar bezala funtziona dezan, eta gainera:
- IKEA Home-ko mezu eta jakinarazpenen (edo bestelako baliabideen) bitartez zurekin harremanetan jartzeko, eskaeren egoeraz jakinarazteko, transakzio bat berretsi dela informatzeko eta IKEA Home-ko zure jarduerarekin lotutako informazio garrantzitsua komunikatzeko.
- IKEA Home-k txat eginbide bat eskaintzen du zuzenean kontsumitzaileekin komunika zaitezen, hautatu dituzten zerbitzuak kudeatu edo haiekin zer ikusia duen beste edozertarako.
- Zerbitzuen ordainketa kudeatzeko, gure bazkide diren ordainketa-zerbitzuen hornitzaileen bitartez.
- IKEA Home-rekin lotutako edozein zalantza argitzeko, gure kanaletako edozeinen bidez (telefonoa, emaila, WhatsApp, txata) gurekin harremanetan jarriz gero.
- IKEA Home-ko Kontsumitzailentzako kuotak prestatu eta bidaltzeko.
- Kalitate-azterketak burutu eta bidaltzeko.
Bakarkako saltzailea bazara, IKEA Home erabiltzeko, mantentzeko eta eskuragarri edukitzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak prozesatzen ditugu, oinarritzat hartuta zurekin dugun kontratua (Profesionalaren baldintzak) betetzeko beharra. Enpresa baten ordezkari edo langilea bazara, zure datu pertsonalak prozesatuko ditugu zerbitzuak emateko dugun interes zilegian oinarrituta.
3.2.3 Iragarki pertsonalizatuetarako
Baimena emanez gero, zure datuak prozesatu eta IKEA Iberica-rekin partekatuko ditugu, inplikazio eta bihurketa-tasak areagotzeko asmoz, zure interes eta beharrentzat biziki esanguratsuak diren iragarkiak erakutsiz. Iragarkiak egokitzeko, IKEA Home-n zuk emandako informazio eta arakatze-jardueretatik identifikatutako informazioa baliatuko dugu.
Datu pertsonalen prozesamendu hau IKEA Home-n eman diguzun baimenean oinarrituko dugu.
3.2.4 Jarraipen-teknologien erabileran oinarritutako ekintzak abiarazteko
IKEA Home-n, jakinarazpenen sarrera-ontzia ireki duzun hala ez jakiteko jarraipen-teknologiak erabiltzen ditugu, baita bestelako informazioa lortzeko ere: sartu zaren ordua, sistema eragilea, edo konektatu zaren IP helbidea. Prozesamendu horretarako baimenik eman nahi ez baduzu, IKEA Home-ko datuen lehentasunetara joan eta bertan konfigura dezakezu. Jarraipen hori egiten dugu zure jakinarazpenen sarrera-ontzia berrikusi dezazula gogorarazteko, mezu funtzionalen bidez.
Prozesamendu horretarako oinarria IKEArekin ezarritako kontratu aurreko harremana da, baita zurekin dugun kontratua (baldintzak) burutzea ere, jakinarazpen bidezko komunikazio horietako batzuk beharrezkoak baitira zerbitzu-eskaeren egoerari buruz informatzeko.
3.2.5 Estatistikak bildu eta IKEA Home hobetzeko analisiak
Analisiak egiten ditugu barneko helburuetarako, besteak beste, gure zerbitzuak nola hobetu ulertzeko, hobetu behar duguna zer den jakiteko edo gure kanalei dagokionean nola jokatu jakiteko. Zure datuak era agregatuan prozesatzen ditugu (identifikatzen ez zaituen era batean), edo, hala dagokionean, ezizenen bidez, IKEA Home-rekin dituzun interakzioak ulertu eta zure asebetetze-maila neurtzeko, hobetu ditzakegun alderdiak hautemateko. Prozesamendu hori gure zerbitzuak ebaluatu eta hobetzeko dugun interes zilegian oinarritzen da.
3.2.6 Zergak deklaratzeko, banakako saltzailea bazara
Baliteke zure identitate eta transakzioak Suediako zerga-autoritateari (eta zure herrialdekoari) jakinarazi behar izatea, baldin eta zure transakzioen guztizko zenbatekoak legedi aplikagarriak ezarritako muga gainditzen badu (DAC7 zuzentaraua betez). Datu pertsonal horiek prozesatzen ditugu zerga-legedi aplikagarria (DAC7) gordetzeko gure betebeharraren ondorioz. Bakarkako saltzailea bazara, zure datu pertsonalak prozesatzen ditugu IKEA Home-n erabilera, mantenimendu eta eskuragarritasunerako beharrezkoak diren heinean, INBAB eta zure enpresaren arteko kontratua betetzeko beharrean oinarrituta, Zerbitzuaren kontratuan zehaztu bezala, zeina sinatu dezazun partekatuko den behin zure izena emateko eskaria onetsita. Enpresa baten ordezkaria edo langilea bazara, zure datu pertsonalak prozesatzeko interes zilegian oinarrituko gara.
3.3 Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
IKEA Home-n onartu baino lehen profesionalen beto prozesua burutzeko helburuarekin, bakarkako saltzailea bazara: zure datuak gordeko dira haiek berrikusteko behar den bezainbeste denboraz. Behin berrikusita, eta IKEA Home-n parte-hartzeko eskaria onartuta, gehinez ere kontua ezabatu eta sei (6) urtez gordeko da, autoritateei jakinaraztearen legezko betebeharra gordetzeko. Fakturak jaulkitzeari dagokionean, datuak gehienez ere hamar (10) urtez gordeko dira legezko betebeharrak direla eta. Zure eskaria ukatzen bada, datu agregatuak gorde egingo dira, eta haiekin lotutako datu pertsonal guztiak ezabatu.
IKEA Home erabili, mantendu eta erabiltzaileentzako eskuragarri egoteko helburuarekin: IKEA Home-ren erabilera egokia, mantenimendua eta funtzionalitateen eskuragarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak gordeko ditugu, bertan profila duzun bitartean. Behin IKEA Home-ko zure profila ezabatuta, zure datuak ezabatuko ditugu azken interakziotik hiru (3) urte igaro ondoren. Dena dela, zergekin lotutako helburuetarako, beharrezkoa zaigu fakturen xehetasunak eta lotutako dokumentuak (kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaerak, adibidez) hamar urtez (10) gordetzea.
Komunikazio komertzialetarako: Iragarkiekin lotutako helburuetarako, datuak gordetzeko gehieneko epea erabiltzaile-profilaren berbera da: hiru (3) urte azken interakziotik. Marketing-tresnei dagokienez, epea informazioa eman zitzaigunetik hiru (3) hilabetekoa da.
Jarraipen-teknologietan oinarritutako ekintzak abiarazteari dagokionean: datu pertsonalak eman ziren unetik gehienez bost (5) urtez gordeko dira.
IKEA Home hobetzeko eta estatistikak biltzeko helburuarekin egindako analisiei dagokienez: datu pertsonalak eman ziren unetik gehienez bost (5) urtez gordeko dira.
Enpresarekin, haren jabeekin edo langileekin harremanetan jartzeko helburuari dagokionez: IKEA Home-n profil profesional bat sortu badute gordeko ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak. Behin IKEA Home-ko zure profila ezabatuta, zure datuak ezabatuko ditugu azken interakziotik hiru (3) urte igaro ondoren. Dena dela, zergekin lotutako helburuetarako, beharrezkoa zaigu fakturen xehetasunak eta lotutako dokumentuak (kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaerak, adibidez) hamar urtez (10) gordetzea.
Bakarkako saltzailea bazara, legeak hala eskatuz gero zerga-autoritateekin harremanetan jartzeko helburuari dagokionez: Zergekin lotutako helburuetarako, hala eskatzen zaigun bitartean, beharrezkoa zaigu fakturen xehetasunak eta lotutako dokumentuak (kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaerak, adibidez) hamar urtez (10) gordetzea.
4. ZURE DATU PERTSONALEN PROZESAMENDUA KONTSUMITZAILE GISA IKEA
Home-n bitartez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko, IKEA Family-ko kide izan behar zara. Datu hauek prozesatu beharko ditugu: izena ematean emandako datuak, IKEA-ko bezero zaren heinean zure profilean emandako informazio gehigarria, IKEA Home-n bitartez zerbitzu edo Profesional bat kontratazean sortutako datuak, eta IKEA Home-n egin duzun nabigaziotik inferitutako informazioa.
"Datu pertsonalak" esaten dugunean, esan nahi dugu zuri lotutuako informazioa, zuk zuzenean emandakoa zein zerbitzu edo profesional bat IKEA Home-n bidez kontratatzean sortutakoa, baita IKEA Home-n egin duzun nabigaziotik eratorritakoa ere. Eska genitzaken datuak, edo gure harremanean zehar eman zenitzakenak, besteak beste, honakoak dira:
4.1 Hasi saioa IKEA Home-n
IKEA Home erabiltzeko, IKEA Family-ko kidetzat identifikatu behar zaitugu. Erabiltzaile bezala ere identifikatu behar zaitugu zerbitzuak arakatzeko, kuotak eskatzeko eta zure transakzioak kudeatzeko baimena emateko. Horretarako, datu-elementu hauek prozesatu beharko ditugu:
- Helbide elektronikoa eta pasahitza
- IKEA Family-ko zenbakizko identifikatzailea
- Herrialdea/posta-kodea
Zure datuak prozesatzen ditugu IKEA Home-ko erabiltzaile gisa egin duzun izen-ematea kudeatzeko eta zerbitzuak emateko, zurekin dugun kontratua betetzearen oinarri legalean. Zurekin harremanetan jarriko gara harrera egiteko eta IKEA Home-ko zure esperientziari buruz komunikatzeko, gure interes zilegian oinarrituta. Jakinarazpenak edo mezuak bidaliko ditugu IKEA Home-n edo bestelako kanalen bitartez. Zure eskaerekin edo Profesionalekiko interakzioekin lotutakoak izango dira, zurekin dugun kontratua betetzearen oinarri legalean.
4.2 Zerbitzuen kudeaketa
Zerbitzu bat eskatzen duzunean, zure datuak prozesatuko ditugu zure beharrei egokitzen zaizkien profesionalen zerrenda bat emateko, IKEA Home-ren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzeko, zerbitzuei buruzko inkestak egiteko, iritziak biltzeko, txatean profesional eta kontsumitzaileen arteko komunikaizoa errazteko, ordainketak burutzeko, edo zerbitzuak berrikusi eta ebaluatzeko. Horretarako, datu-elementu hauek prozesatu beharko ditugu:
- Erabiltzaile-izena
- Txat-mezuak
- Balorazioen eta iritzien informazioa
- Izena eta abizena
- Erosketaren data, ordua eta zenbatekoa
- Banku-kontuaren xehetasunak
- Fakturazio/bidalketa-helbidea
- Eskaeraren IDa
- Zerga-identifikatzailea edo identifikatzaile ofizial/nazionala
Zure datu pertsonalak prozesatuko ditugu zurekin dugun kontratua betetzearen oinarri legalean.
4.3 Analitika
Ezizenez anonimo egindako datuak prozesatzen ditugu erabiltzaileen aktibitatearen datuak analizatuz, eta bezeroen estatistikak baliatzen ditugu zure jarioa egokitzen laguntzeko, zuretzako egokiak diren zerbitzuak gomendatzeko eta emaitza egokiak aurkezteko, baita gure errendimenduaren jarraipena egin eta zerbitzuak hobetzeko ere. Horretarako, datu-elementu hauek prozesatu beharko ditugu:
- Kontuko datuak
- Online interakzioak
- Arakatze-historia
- Zerbitzu-lehentasunak
- Abisuak
- Nabigazioari eta konektagarritasunari buruzko informazioa
- Aktibitatearen datuak (adb. zerbitzu-eskaerak, argitaratutako zerbitzuak, kuoten edukiak eta bilaketak)
- Kokapen-datuak (zugandik gertuko zerbitzuak erakusteko)
- Zifratutako helbide elektronikoak
- IKEA dendako erosketen historia eta transakzioen IDa
Datu pertsonalak prozesatzen ditugu analisi-helburuekin, gure zerbitzuak hobetzeko interes zilegian oinarrituta.
4.4 Kontaktua
IKEA Home-ren funtzionamenduarekin lotutako gai teknikoak direla eta, gurekin harremanetan jarri eta zure datuak ematen dizkiguzunean, baliteke datu horiek prozesatzea zuk egindako edo egin nahi duzun eskaera edo zalantza kudeatu eta hari erantzuteko; baita egindako edo egin nahi duzun eskaera edo zalantza hori dela eta zurekin harremanetan jartzeko, bezeroaren laguntza zerbitzuak emateko. Halaber, datu hauek kexen jarraipena egiteko eta, behin sistemaren errendimendua eta jarduerak ulertuta, sistemak zein zerbitzuak hobetzeko erabiltzen ditugu. Horretarako, datu-elementu hauek prozesatu beharko ditugu:
- IKEA Family-ko zenbakizko identifikatzailea
- Izena
- Harremanetarako informazioa
- Eskaera laguntzen duen informazioa duten eranskinak (halakorik badago)
IKEA Home-ren funtzionamenduari buruzko galdera teknikoak direla eta gurekin harremanetan jartzen bazara, eta zure datuak ematen badizkiguzu, prozesatu egingo ditugu zure eskari edo zalantza kudeatu eta argitzeko; Prozesamendu horretarako oinarri legala zurekin dugun kontratua betetzea da, kasu batzuetan baita legea betetzea ere (zalantza edo eskariaren izaeraren arabera), eta/edo guregana jotzea eragin duen arazoa konpontzeko dugun interes zilegia.
4.5 Salatu eduki desegokia
IKEA Home erabiltzean, interakzioak izango dituzu hainbat profesionalekin guk emandako txat funtzioaren bitartez. Datu pertsonalak prozesatzen ditugu zu eta gu iruzurretatik babesteko, ordainketak seguruak izan daitezen eta erabiltzaile guztiek betetzen dituztela ziurtatzeko, baita eduki desegokiaren jarraipena egiteko ere. Horretarako, datu-elementu hauek prozesatu beharko ditugu:
- IKEA Family-ko zenbakizko identifikatzailea
- Kontuko datuak
- Jardueraren datuak
- Gailua eta datu teknikoak, IP helbidea
- Kokapen-datuak
- Txat-mezuak
Prozesamendu horren oinarri legala zurekin dugun kontratua betetzea da, baita legea betetzea ere (zure txostenaren izaeraren arabera), eta/edo guregana jotzea eragin duen arazoa konpontzeko dugun interes zilegia.
4.6 Legezko betebeharren betetzea
Baliteke legea betetzeko zure datuak prozesatu behar izatea. Adibidez, zergekin lotutako betekizunak, agindu judizialak etab. betetzeko. Prozesamendu horretarako oinarri legala da legea betetzea, zure datuak prozesatzea beharrezkoa baita legea bete ahal izateko.
4.7 Elkarrizketa-laguntzailea
IKEA Home-ko esperientzia hobetzeko, elkarrizketa bidezko laguntzaile bat erabiltzeko aukera duzu. Laguntzaile birtuala da, ez du izena ematerik behar, eta ez du datu pertsonalik biltzen. Zuk emandako informazioa baino ez du erabiltzen; beraz, eskatzen dizugu datu pertsonalik ez emateko. Laguntzaile birtualak erantzunak emango ditu Maiz Egiten diren Galdera edo zerbitzu eskuragarrien katalogoan oinarrituta. Ez du IKEA-ren baitako inolako datu-baserik atzituko informazioa korrelazioan jarri edo profila elikatzeko.
Laguntzaile birtual horren funtzionalitatea mantentzeko, adimen artifiziala erabiltzen dugu. Horregatik, ohiko segurtasun-neurriak aplikatzen ditugu laguntzaileak darabilen informazioa babesteko, eta datu pertsonalik ez ematea gomendatzen dugu. Prozesamendu horretarako oinarri legala gure produktu, zerbitzu eta kanalak hobetzeko dugun interes zilegia da.
5. NOIZ ARTE GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Zure datu pertsonalak lehen aipatutako helburuetarako beharrezkoa den epean gordeko ditugu. Zure datu pertsonalak jada behar ez ditugunean jatorrizko helbururako, datuak ezabatu edo anonimizatu egingo dira, eta ezin izango zaizu identifikatu. Batzuetan, datu jakin batzuk epe laburrago edo luzeago batean gorde ditzakegu, negozio- edo- funtzionamendu-arrazoiengatik, edo legezko betebeharretan oinarrituta. Zure datu pertsonalak helburu ezberdinetarako prozesatuko dira gurekin duzun harreman edo interakzioaren arabera; gordeta egongo diren denbora-tartea aldakorra izan daiteke:
IKEA Home-ko aktibitatea: zure datu pertsonalak prozesatuko ditugu erabiltzaile aktiboa zaren bitartean; dena den, IKEA Home aktiboki erabiltzeari uzten badiozu, datuak hiru (3) urtez gordeko ditugu kontua jada aktibo ez dagoela ondorioztatu arte.
Zerbitzuen kudeaketa: Zerbitzuekin lotutako datuak gehienez ere hiru (3) urtez gordeko ditugu, eta inkesten datuak informazioa eman diguzun unetik zenbatuta gehienez ere hamabi (12) hilabetez.
Analisiak: datuak gehienez ere bost (5) urtez gordeko ditugu, informazioa eman zenigun unetik zenbatuta.
Harremanak: Behin arazoa konponduta, informazioa hamar (10) urtez gordeko dugu, etorkizunean arazo berarengatik harremanetan jartzeko beharrik izanez gero, zerbitzu hobea eman ahal izateko.
Eduki desegokia salatzea: Behin arazoa konponduta, informazioa hamar (10) urtez gordeko dugu, etorkizunean arazo berarengatik harremanetan jartzeko beharrik izanez gero, zerbitzu hobea eman ahal izateko. Gainera, informazio hori gordetzea beharrezkoa izan liteke legea betetzeko.
Legea betetzea: legeak hartara behartzen gaituenean, hark adierazi bezala gordeko ditugu zure datuak, informazio hori ematen diguzun unetik.
Elkarrizketa bidezko laguntzailea: datuak gehienez ere urtebetez (1) gordeko ditugu, informazioa eman zenigun unetik zenbatuta.
6. NORK ATZITU DITZAKE ZURE DATU PERTSONALAK?
Hirugarrenen zerbitzu-hornitzaileak ("zerbitzu-hornitzaileak") erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak prozesatzeko, gure izenean eta guk emandako jarraibideen arabera, aplikatu beharreko legeria eta pribatutasun-ohar hau zorrotz betez.
Zerbitzu-hornitzaileen artean honako hauek aurki daitezke, besteak beste:
- IKEA Home funtzionamenduan jartzeko zerbitzu digitalak eskaintzen dizkiguten hirugarrenak.
- Gure bezeroak segmentatzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenak.
- Publizitate- eta marketin-zerbitzuak eskaintzen dizkiguten hirugarrenak.
- Gure webgunean, aplikazioan eta Merkatuan portaeraren kliken historia gehitzen edota anonimizatzen duten hirugarrenak.
- Gure Bezero-arretarako Zentroa sare sozial eta dei-zentroen bitartez irisgarri egiten duten enpresak. Gure Zerbitzu-hornitzaileek ez dizkiete zure datuak beste erakunde batzuei bidaliko gure onespenik gabe eta transmisio horretarako oinarri juridiko aplikagarririk gabe. Zure eskubideen babesa bermatzeko neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak ezartzeko berme egokiak eskaintzen dituzten erakundeekin soilik kontratatzeko konpromisoa hartzen dugu. Zerbitzu-hornitzaile guztiak idatzizko kontratu baten mende egongo dira, eta kontratu horrek arautuko ditu, besteak beste, prozesamenduaren xedea eta iraupena, baita izaera eta helburua ere, interesdunen kategoriak eta alderdien eskubideak eta betebeharrak.
Gainera, zure datu pertsonalak hirugarrenei transmititu edo jakinarazi ahal izango dizkiegu (agintari publikoei eta gobernu-organoei barne), beharrezkoa denean (i) IKEA Family Zehaztapen eta Baldintzen gure betebeharrak betetzeko eta (ii) legezko betebeharrak betetzeko. Azkenik, Kontsumitzaile bat bazara, zure posta-kodea Profesionalekin partekatuko dugu, zure zerbitzu-eskaeraren kuota ezarri eta txatean zurekin konektatzeko aukera eman ahal diezaiegun. Profesionalak zerbitzua emateko behar duen beste edozer informazio Profesionalak berak bilduko du zuzenean txat bidez. Profesionalek zure datu pertsonalak beren kontura prozesatuko dituzte, tratamenduaren arduradun independiente gisa.
7. ZURE DATU PERTSONALAK EUROPAR BATASUNETIK KANPO TRANSFERITZEN AL DITUGU?
Datu pertsonalak atzerrira transferi diezazkiekegu Ingka Taldeko enpresei (enpresa horiek gurekin eragiketak eta negozio-prozesuak partekatzen dituzten kasuan) edo gure zerbitzu-hornitzaileei. Horrek datu pertsonalen prozesamendua eska dezake Europar Batasunetik kanpoko herrialde batean. Kasu horietan, zure datu pertsonalen transmisioa legeztatu da Europako Batzordearen egokitasun-erabaki baten bidez edo transmisioa bermatu dugulako hartzailearekin kontratu-klausula estandarrak sinatuz (Europako Batzordeak onartu bezala). Neurriak hartuko ditugu zure datu pertsonalak Europar Batasunetik kanpo bidaltzeak babes-maila egokia izan dezan, Europar Batasunean egiten den bezala, eta, beharrezkoa bada, baliozko beste tresna batzuk edo salbuespen batzuk erabiliko ditugu, datuak babesteko lege aplikagarrien arabera, zure datu pertsonalak babesteko eta bermatzeko.
Nazioarteko datu-transferentzien inguruan informazio gehiago nahi baduzu, edo zure datu pertsonalak babestuta daudela ziurtatzeko ezarri ditugun babesen berri izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan [txertatu ISDParen helbide elektronikoaren kontaktua].
8. ZURE ESKUBIDEAK
Pribatutasunari buruzko legeen baitan, haien artean Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra ("DBEO"), Erresuma Batuko Datuak Babesteko Erregelamendua, eta Suitzako Datuak Babesteko Kontratua (2023ko irailaren 1etik indarrean dagoena), zuri buruz gordetzen ditugun datu pertsonalekiko zenbait eskubide dituzu.
Jarraian zerrendatzen diren zure eskubideetako edozein baliatu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin web-inprimaki honen bitartez: Spain ISDP Privacy Portal
Sarbidea, eskubideak eta kontrolak aldatu egin daitezke zure eskaeraren arabera, baina, oro har, honako eskubide hauek dituzu eskura, non eta ez dugun besterik jakinarazten edo justifikatzen.
Sarbidea: Eskubidea duzu zure inguruan tratatzen ditugun datu pertsonalak baieztatzeko eta, hala badagokio, datu pertsonaletarako sarbidea izateko.
Zuzenketa: Eskubidea duzu zure datu pertsonalak eguneratzeko eta aldatzeko eskatzeko, datu horiek zaharkituak, osatugabeak edo okerrak diren kasuan.
Ezabatzea ("ahaztua izateko eskubidea"): Eskubidea duzu jatorrizko xederako beharrezkoak ez diren datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko.
Mugatzea: Eskubidea duzu zure datu pertsonalen tratamenduaren zati bat aldi baterako edo behin betiko murrizteko/geldiarazteko eskatzeko.
Eragozpena: Edozein unetan zure datu pertsonalen tratamenduari eragozpenak jartzeko eskubidea duzu, datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa gure interes legitimoa denean. Kasu batzuetan, zure eskaera onartuz gero, ezinezkoa izango litzaiguke IKEA Home-ra sarbidea ematea.
Zure baimena kentzeko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamendua zure baimenean oinarritzen badugu, zure baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu. Eskubide hori erabil dezakezu gurekin harremanetan jarriz aurreko 2. atalean ezarri bezala. Kontuan izan zure baimena kentzeak ez duela eraginik kentzea gertatu aurretik egindako prozesamenduaren legezkotasunean.
Datuen eramangarritasuna: Zure datu pertsonalen kopia irakurgarri bat jasotzeko eskubidea duzu eta, eskatuz gero, datu horiek beste zerbitzu-hornitzaile bati transferitzeko eskubidea duzu.
Erabaki automatizatuen mende ez egotea: Eskubidea duzu prozesamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten mende ez egoteko, profil bat egitea barne, baldin eta ondorio juridikoak eragiten badizkizu edo modu esanguratsuan eragiten badizu.
Kexa bat aurkezteko eskubidea: Eskubidea duzu kexa bat aurkezteko zure datu pertsonalen erabileraren inguruan tokiko datuak babesteko agintaritzari. Hala ere, hori egin aurretik, zer gertatu den entzun eta zure kezka kudeatzeko aukera izatea gustatuko litzaiguke.
Datuak babesteko tokiko agintaritzari erreklamazio bat aurkezteak ez du eraginik izango legearen arabera zure esku dauden legezko eskubide edo errekurtsoetan.
Baliteke informazio zehatza eskatu behar izatea zure nortasuna berresten laguntzeko eta zure datuak eskuratzeko eskubidea bermatzeko (edo zure beste edozein eskubide erabiltzeko). Zure datu pertsonalak jasotzeko eskubiderik ez duen inori ez zaizkiola jakinarazten bermatzeko da. Zurekin harremanetan jar gaitezke informazio gehiago eskatzeko, gure erantzuna arintzeko egin duzun eskaera dela eta.
Eskaera legitimo guztiei erantzuten saiatzen gara hilabete natural baten buruan. Baliteke batzuetan denbora gehiago behar izatea zure eskaera bereziki konplexua bada edo eskaera ugari egin badituzu. Kasu honetan, jakinarazi egingo dizugu eta eguneratuta mantenduko zaitugu.
9. NOLA JAKIN DEZAKET PRIBATUTASUN-OHARRA ALDATU DEN?
Pribatutasun-araudia aldatu eta gure prozesuak zein zerbitzuak garatu ahala, aldaketak egin ditzakegu pribatutasun-ohar honetan. Gure Pribatutasun-oharraren etorkizuneko aldaketa guztiak online eguneratuko dira eta online atzituko dira, azken eguneratze-data erakutsiz behean bezala. Pribatutasun-oharrean aldaketa materialak egiten baditugu, posta elektronikoz ere jakinaraziko dizugu.
Pribatutasun-ohar hau aldizka berrikustera animatzen zaitugu, edozein aldaketa egin den egiaztatzeko. Pribatutasun-ohar hau aldatu edo berrikusi ondoren, IKEA Home erabiltzen jarraitzen baduzu, zure datu pertsonalak tratatzeko berrikusitako baldintzen berri behar bezala eman zaizula adieraziko duzu.
Pribatutasun-ohar hau 2025eko azaroan eguneratu da azken aldiz.