Pribatutasun-politika
1. NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
2. ZER MOTA ETA KATEGORIATAKO DATU PERTSONALAK TRATATZEN DITUGU?
3. ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
5. NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK? NOREKIN ARI GARA LANKIDETZAN?
6. LAGATZEN AL DIZKIEGU DATUAK HIRUGARRENEI MERKATARITZA-XEDEETARAKO?
7. ESPAINIATIK KANPO TRANSFERITUKO AL DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
8. NOIZ ARTE GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
9. BADAKIZU ZER ESKUBIDE DITUZUN ZURE DATU PERTSONALEI DAGOKIENEZ?
10. ZURE DATU PERTSONALEI BURUZKO GALDERARIK DUZU?
11. NOLA KONTSULTA DEZAKET PRIBATUTASUN-POLITIKA IKEA TALDEAREN DENDETAN?
Egunero aritzen gara lanean, ahal bezainbeste pertsonaren eguneroko bizimodua hobetzeko, gure produktu eta bildumen bidez ez ezik, baita gure zerbitzuen bidez ere. Kasu batzuetan, hori lortzeko beharrezkoa da informazioa biltzea. Ez dugu informazioa besterik gabe biltzen. Azken finean, zure pribatutasunari buruz ari gara, eta haren tratamenduarekin zerikusia duen guztiarekin erabat garden jokatu behar dugula deritzogu; horregatik, zure esku jarri dugu gure pribatutasun-politika.
Hauxe da aplikatzen dugun Pribatutasun-politika, eta penintsulan dauzkagun dendetan erostean aurkituko duzuna, telefono bidezko erosketa-zerbitzuaren bidez edo gurekin elkarreragiten duzunean zure eskura jartzen ditugun kanalen bidez, hala nola gure webgunearen (www.ikea.es), mugikorretarako aplikazioaren, gure dendetako IKEA kioskoen eta terminalen eta WhatsApp-eko zerbitzuaren bidez. Baliteke batzuetan tratamendu zehatzen berri ematea. Kasu horretan, hari buruzko informazio zehatza jasoko duzu.
1. NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
IKEA IBÉRICA S.A.U. da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa jarduten duen erakundea, erosten edo gurekin elkarreragiten duzunean.
- IKEA IBÉRICA S.A.U.
- Posta-helbidea: Matapiñonera Etorbidea 9, 28703, San Sebastián de los Reyes, Madril
- Telefonoa: 900 400 922
- Datuen babeserako ordezkaria: [email protected]
2. ZER MOTA ETA KATEGORIATAKO DATU PERTSONALAK TRATATZEN DITUGU?
Zuri buruz beharko ditugun datu-kategoriak honela sailkatzen dira:
- Identifikaziorako eta harreman profesionalerako datuak.
- Fakturazio- eta ordainketa-datuak.
- Konexio- eta arakatze-datuak.
- IKEA Family-ko edo IKEA Enpresentzat sareko bazkidearen datuak.
Datu kategoria horietako bakoitzaren barruan, gure harremanak dirauen bitartean eskatuko dizkizugun edo emango dizkiguzun datu mota hauek daude:
Identifikaziorako eta harreman profesionalerako datuak: izen-abizenak, posta-helbidea, bidalketa-helbidea, jaioteguna, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. IKEA Enpresentzat sareko bazkide izanez gero, sozietatearen izena, egoitza soziala, IFZ eta harremanetarako datu profesionalak beharko ditugu. Agian hirugarrenen datuak emango dizkiguzu, haiekin harremanik izanez gero. Kasu horretan, datuok tratatuko ditugu, hirugarren horiei haien datuak eman behar zenizkigula jakinarazi eta pribatutasun-politika honetara zuzendu dituzula (datuak nola tratatzen ditugun jakin dezaten) ulertuko baitugu. Hala ere, aukera izan bezain laster, pribatutasun-politika honen berri emango diegu.
Fakturazio- eta ordainketa-datuak.Fakturazioa-helbidea, kontu korrontearen zenbakia eta banku-erakundearen datuak. Faktura egin eta osatzeko behar diren datuak. IKEA Family-ren edo IKEA Enpresentzat sarearen kasu zehatzean, zerga-betebeharrak betetzeko, ezinbestekoa da IFZ/IFK bat edukitzea faktura osatu ahal izateko. Ordainketaren edo txartelaren datuak ez dira gure sistemetan gordetzen, ezta jasotzen ere. Izan ere, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari bidaltzen zaizkio zuzenean ordainketa-pasabidearen bidez.
Konexio- eta arakatze-datuak.Kasu honetan, baliteke zure gailuaren IP helbide, identifikazio-kode eta metadatuetarako sarbidea izatea.
IKEA Family-ko edo IKEA Enpresentzat sareko bazkidearen datuak. IKEA Family klubaren kasuan, identifikazio-datuez gain, zurekin eta IKEA taldearen bezero gisa daukazun fitxarekin eta profilarekin lotuta agertuko den informazio gehigarria tratatuko dugu, hala nola:
- Bazkide-zenbakia.
- Ikasketak.
- Etxeari eta dekorazioari buruzko lehentasunak.
- Etxearen ezaugarriak: etxebizitza mota, metro karratuak, dekorazio-estiloa, dekorazio-proiektuak.
- Baita gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio ere, zerbitzu jakin bat jaso ahal izateko; adibidez, sukaldeen edo armairuen diseinua, eta zure etxeko edozein gela gure tresnak erabiliz diseinatzea.
IKEA enpresentzat sarerako zure enpresaren izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia, harremanetarako pertsonaren izena eta abizena, helbidea eta telefonoa, eta IKEA enpresentzat identifikazio-txarteleko datuak tratatuko ditugu.
Eskertzen dizugu ematen dizkiguzun datuak eguneratuta egotea eta benetakoak izatea. Ematen dizkiguzun datuak faltsuak, osatugabeak edo zehaztugabeak badira, edo eguneratuta ez badaude, IKEA taldeak eskubidea izango du kontratatutako zerbitzuak edo sinatu den beste edozein kontratu bukarazteko.
3. ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Zure datu pertsonalak hainbat helburutarako tratatuko ditugu, gurekin duzun harremanaren edo elkarreraginaren arabera. Helburu hauek identifikatu ditugu:
- Produktuak saltzea. IKEA taldean erosten duzunean, baliteke zure datuak tratatzea honako helburu hauekin:
- IKEA taldearen kanalen bidez (dendan, sarean, telefonoz, WhatsApp-en, aplikazioan, etab.) egiten dituzun erosketa-eskaerak kudeatzea eta erosketari buruz hitz egiteko zurekin harremanetan jartzea. Saioa hasi duten bezeroek gure kanalak (aplikazioa, web-orria eta denda; azken kasu horretan, IKEA Family-ko bazkide gisa identifikatzen bazara bakarrik) erabiltzeko duten moduari buruzko datuak biltzen ditugu, kanal horiek nola erabiltzen diren eta elkarri nola eragiten dieten hobeto ulertzeko. Tratamendua egiteko kontuan hartzen dugun zuzenbideko oinarria gure bezeroekin harreman-guneak aztertu eta hobetzeko dugun interes legitimoa da. Zure datuak nola erabiltzen ditugun jakin nahi baduzu, informazio zehatzagoa kontsulta dezakezu aplikazioan dagoen pribatutasun-politika bisitatuz, hemen.
- Ordainketak kudeatzea, dagokion finantza-erakundeari datuak jakinaraziz edo, hala badagokio, aurreikusitako ordainketa-metodo bakoitzaren arduradun den erakundearen bidez. VISA txartelarekin online ordaintzen baduzu, eta finantzaketa bidez ordaintzeko aukera hautatzen, zure datuak finantza-erakundearekin partekatuko ditugu, finantzaketa hori kudeatzeko soilik.
- Txartelarekin egindako ordainketetan iruzurrik ez dagoela egiaztatzea, kreditu-txartela jaulkitako herrialdea, posta-kodea eta jatorrizko herrialdea oinarri hartuta. Kasu honetan, erabaki hau modu automatizatuan hartzen dela jakinarazten dizugu.
- Erositako produktuengatik fakturak igortzea.
- Erosketa bukatzean IKEA Family txartela erakusten baduzu, deskontuak aplikatzeko eta transakzioaren datuak IKEA Family kontuarekin lotzeko.
- IKEA taldearen webgunean profila badaukazu, gune pribatuan erosketen eta tiketen laburpena ikusteko. IKEA-n erosi dituzun produktuen kalitate-inkestak egin eta bidaltzeko.
- IKEA Enpresentzat sareko bazkide bazara, honi lotutako produktuen abantailez eta deskontuez gozatu ahal izango duzu.
2. IKEA zerbitzuak.Zerbitzu bat eskatzen duzunean, baliteke zure datuak helburu hauetarako tratatzea:
- IKEA taldearen zerbitzu bat kontratatzea, IKEA taldearen kanaletako edozeinen bidez, hala nola: altzariak instalatzea eta muntatzea, garraiatzea edo desmuntatzea eta erretiratzea, plangintza eta laguntza espezializatuko zerbitzuak, bigarren eskuko altzarien salmenta, etab., baita etorkizunean ematen ditugun bestelako zerbitzu batzuk ere.
- Hitzordua eskatzea eta kudeatzea aurretiko hitzordua behar duten zerbitzuetarako, hala nola IKEA taldearen plangintza- eta aholkularitza-zerbitzuak.
- Zurekin harremanetan jartzea, eskatu duzun zerbitzuari buruz, IKEA taldearen titulartasuneko edozein bitartekoren bidez (telefonoa, posta elektronikoa, WhatsApp).
- Zerbitzuen ordainketa kudeatzea.
- Gure produktu edo zerbitzuei buruzko kontsultaren bati erantzutea, IKEA taldearen titulartasuneko edozein bitartekoren bidez (telefonoa, posta elektronikoa, WhatsApp).
- Fakturak prestatzea eta bidaltzea.
- Erosketa bukatzean IKEA Family txartela erakutsi edo IKEA Enpresentzat sareko kide gisa erosten baduzu, deskontuak aplikatzeko eta transakzioaren datuak IKEA Family edo IKEA Enpresentzat sareko kontuarekin lotzeko.
- IKEA taldearen webgunean profila badaukazu, gune pribatuan erosketen eta tiketen laburpena ikusteko.
- IKEA taldearekin eta hirugarren kolaboratzaileekin kontratatu dituzun zerbitzuei buruzko kalitate-inkestak egin eta bidaltzea.
- IKEA enpresentzat sarearen bazkide bazara, honi lotutako abantailez, deskontuez eta zerbitzuez gozatu ahal izango duzu.
- HUB zerbitzua: erreserbatu zure produktua. Zure datuak tratatuko ditugu gure HUB-aren bitartez egindako edozein produktuaren erreserba kudeatzeko. Zerbitzu hau dela eta, zurekin harremanetan jarri gaitezke zure produktuaren erreserbaren jarraipena egiteko eta HUB-aren kontsulta-zerbitzua zure eskura jartzeko.
- Etxeko gelak IKEA-k zure eskura jartzen dituen tresnak erabiliz diseinatzea. Eta diseinuak gorde ahal izatea.
- Baimena ematen badiguzu, zure lokalizazio-datuak tratatu ahal izango ditugu, horrelako datuak behar dituzten zerbitzuak gure aplikazioaren bidez eskaintzeko. Adibidez, dendan produktu bat aurkitzeko. Nolanahi ere, lehenago jakinarazi eta zure baimena eskatuko dizugu. Zure baimena aukeratu eta edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu zure gailuko Ezarpenak fitxan.
Bidali sortu duzun opari-zerrendaren informazioa zure izenean, mezuaren gorputzean zure izena erakutsiz eta zeure burua mezuaren igorle gisa agertuz. Bidalketa hau zure erantzukizunpean egingo da, hartzailea ezagutzen duzula aitortzean. Ematen dizkiguzun hartzailearen datuak opari-zerrendaren informazioa bidaltzeko erabiliko ditugu kontratuaren araberako harremanean oinarrituta, baita hartzaileak zure opari-zerrendatik zerbait erosi duen jakinarazteko ere. Ez ditugu datuak gordeko, ezta erabiliko ere, berak ematen ez badizkigu behintzat.
3. IKEA Family kluba, IKEA Family-ko sari-puntuak eta IKEA Enpresentzat sarea. Gure IKEA Family klubean edo IKEA enpresentzat sarean izena ematen duzunean, zure datuak helburu hauetarako tratatuko ditugu:
- IKEA Family-ren eta IKEA Enpresentzat sarearen bezero gisa egindako erregistroa kudeatzea.
- Zurekin harremanetan jartzea ongietorria emateko, baita IKEA Family klubeko edo Ikea Enpresentzat sareko kidea izateari buruz hitz egiteko ere.
- Kide izateagatik lor ditzakezun eskaintzak eta sustapenak bidaltzea.
- Zu zoriontzea zure urtebetetzean.
- Zure transakzioen eta zure IKEA Family kontuaren edo erregistratutako erabiltzailearen xehetasunak erabiliko ditugu sari-puntuak kudeatzeko. Horretarako ere, gure webguneaz eta aplikazioaz (gure dendetan egiten dituzun partaidetzekin batera) erabiltzaile gisa egiten duzun erabilera ere erabiliko dugu. Zure erosketei eta erosketa horietatik kanpoko edozein elkarrekintzari (esaterako, erabiltzaile-jarduerei) buruzko informazioa erosketa eta elkarrekintza horien truke jaso behar dituzun sari-puntuak zehaztu eta eman ahal izateko. Produktu bat erosteagatik sari-puntuak jasotzen badituzu eta produktua itzultzen baduzu, itzultzea zure kontuarekin ere lotu beharko dugu, itzulitako produktua erosteagatik jaso zenituen sari-puntuak kendu ahal izateko. Kontuan izan erregistratutako erabiltzaile edo IKEA Family-ko kide identifikatu gisa egin dituzun erosketen eta elkarrekintzen historia bakarrik bilduko dugula. Zure helbide elektronikoa erabiliko dugu sari-puntuekin lotutako beharrezko komunikazioak bidaltzeko.
- Sari-puntuak IKEA Family-ren eskaintzaren ezaugarri berria dira. Horrek esan nahi du etengabe ari garela lanean eta ebaluazioak egiten, eskaintza hobetu ahal izateko. Beraz, zure datu pertsonalak ere prozesatuko ditugu, sari-puntuak ebaluatu eta hobetzeko. Ondorioz, esate baterako, datuak gure webguneen erabiltzaile-diseinua ebaluatzeko erabiliko ditugu. Horrela, gure bezeroek zein sari nahiago dituzten hobeto ulertuko dugu, baita sari jakin bat eskatzeko behar den sari-puntuen kopurua zein den eta erosketez gain gehien erabiltzen diren beste elkarrekintzak zeintzuk diren ere. Hori IKEA Family orokorrean eta sari-puntuak bereziki hobetzeko dugun interes legitimoari jarraikiz burutuko dugu.
- IKEA Enpresentzat sareko bezero gisa, zure harreman profesionaleko datuak tratatuko ditugu, zure kokapen profesionala ezagutzeko, baita zerbitzuak ematen dituzun enpresarekin kontratu-harremanak edo bestelakoak izateko ere.
4. IKEA taldearen Enbaxadoreen Kluba: IKEA taldearen Enbaxadoreen Klubeko kide gisa, zure datuak tratatuko ditugu, edukia, informazioa eta esperientziak eskuratu ahal ditzazun.
5. IKEA taldearen bezeroarentzako arreta-zerbitzua.IKEA-ko bezeroa izan ala ez, gurekin harremanetan jartzen zarenean bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren edo IKEA-ko beste metodoen bidez (gure denden langileak barne) eta zure datuak ematen dizkiguzunean, hauek honako helburuetarako tratatzen ditugu:
- Zure eskaerak, itzulketak edo erreklamazioak, bai eta egin nahi dituzun kontsultak ere kudeatzeko, hauei erantzuna emateko eta, behar izanez gero, zurekin harremanetan jartzeko gauza hauei buruz hitz egiteko.
- Fakturak helaraztea.
- Zurekin harremanetan jartzea gure produkturen bati buruzko segurtasun-ohartarazpena egiteko edo produkturen bati buruzko segurtasun-ikerketaren bat egin behar badugu.
- Bezeroari arreta emateko telefono-zerbitzura egindako deiak grabatu eta monitorizatu ahal izango ditugu, kalitate- eta segurtasun-arrazoiengatik eta barne-prestakuntza egiteko.
- Txat eta deien transkripzioak berrikusi eta aztertu ahal izango ditugu, bai eskuz bai Adimen Artifizialeko teknologiaren bidez (automatizatua).
- Bezero birtualarentzako arreta-zerbitzua. Bezero birtualen arretarako zerbitzua erabiltzean egiten diguzun eskaerari erantzungo diogu eta lagunduko dizugu.
- Egindako edo egin nahi diguzun eskaera edo kontsulta kudeatzeko, eta honi erantzuna emateko.
- Egindako edo egin nahi diguzun eskaera edo kontsultagatik zurekin harremanetan jartzeko.
- Zure eskaera edo kontsulta bezeroen arretarako sailara edo dagokion sailara helarazteko.
6. IKEA taldeak antolatutako lehiaketa, zozketa edo jarduera.IKEA taldeak antolatutako lehiaketa, zozketa edo bestelako sustapen-jardueraren batean parte hartzen duzunean. Kasu horretan, zure datuak helburu hauetarako erabili ahalko ditugu:
- Ekitaldira etorriko zarela berrestea.
- Eguna eta ordua gogorarazteko abisuak bidaltzea.
- Lehiaketaren edo zozketaren bat irabazten baduzu, zurekin harremanetan jartzea.
Aurrez aurreko ekitaldiak zein ekitaldi birtualak antolatzen ditugu eta haietan parte hartzen dugu. Antolakuntza-arrazoiak direla eta, jakin behar dugu zein komunikabidek emango duen ekitaldiaren edo albistearen berri; eta horretarako, zurekin harremanetan jartzeko datu profesionalak behar ditugu. Horrez gain, datu horiek (enpresako helbide elektronikoa, batez ere) erabil ditzakegu ekitaldiaren orduari eta tokiari buruzko informazioa bidaltzeko, baita ekitaldiaren aurretik gogoragarri bat helarazteko edo beste prentsa-deialdi batzuen berri emateko ere.
7. IKEA taldearen jolasgunea.Dendan zauden bitartean semea edo alaba jolasgunean uzten baduzu, datuak gordeko ditugu hura jolasgunean egon dela erregistratzeko.
8. Sare sozialak. Sare sozialetako profilei dagokienez, baliteke zure datuak tratatzea gurekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean eta eskaeraren bati erantzuteko mezu zuzenen bat bidaltzen diguzunean. Horrez gain, baliteke gure markari buruz profil publikoen bidez egiten diren aipamenen jarraipena egitea.
9. Wifi-sarea erabiltzea. Gure wifi-sarea doan erabiltzen duzunean. Zerbitzu hau IKEA-k kontratatutako kanpo-hornitzaile batek ematen du; hornitzaile horrek kudeatzen du wifi-zerbitzu osoa. Saioa hasi ondoren, zenbait datu automatikoki jasoko dira, hala nola zure gailuaren identifikazio-zenbakia (MAC helbidea), eta zerbitzuaren hornitzaileak bildu eta tratatuko du.
10. Bideozaintza-sistemak.Pertsonen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko, segurtasun-kamerak dauzkagu. Kamerak ere erabiltzen ditugu sarreran, irteeran eta dendako beste leku batzuetan, bisitariak zenbatzeko. Irudiak ez dira grabatuko, eta informazioaren tratamenduaren helburua da dendako okupazioa eta bezeroen jarioa kontatzea, segurtasun-arrazoiengatik eta gure bezeroei esperientzia hobea eskaintzeko.
11. Merkataritza-harremanak. Baimena ematen badiguzu, edo IKEA taldeko bezero edo IKEA Family klubeko edo IKEA Enpresentzat sareko kide bazara, zure datuak erabiliko ditugu zure profilaren araberako gure produktuen eta zerbitzuen publizitatea bitarteko elektronikoen bidez bidaltzeko, publizitatea jaso nahi ez duzula adierazi ez baduzu. Bidaltzen dizugun publizitatea identifikatu ahal izan dugun informaziora egokituta egongo da, egin dituzun erosketak, eman diguzun informazioa eta IKEA taldearen webgunean zer arakatzen duzun oinarri hartuta. Baliteke mezu elektronikoak bidaltzea, honetarako:
- Kontuan gorde dituzun plangintzak edo erosketa-zerrendak helarazteko.
- Erosketa-organ gehitu baina azkenean erosi ez zenituen produktuak gogorarazteko.
- Interesatzen zaizkizun webguneko produktuei buruz informatzeko, baita webgunean produktu bat interesatu zaizula adierazi baduzu ere, nahiz eta azkenean erosi ez izan.
- Gure produktuak eta zerbitzuak eros ditzakezula gogorarazteko, IKEA taldean luzaroan erosi gabe daramazula konturatzen bagara.
Gure cookieen politikan ikusiko duzunez, cookieen antzeko teknologiak erabiltzen ditugu, adibidez, pixelak. Mezu elektroniko bidez bidaltzen dizkizugun merkataritza-komunikazioek jarraipen-pixelak dituzte, mezua ireki duzun ala ez egiaztatzeko, baita beste informazio mota batzuk ere, hala nola sartzeko ordua, nabigatzaile mota, sistema eragilea edo konektatzeko erabiltzen duzun IP helbidea. Ados ez bazaude, begiratu nola saihestu jarraipen hau gure cookieen politikan eta antzeko teknologietan.
Era honetako mezuak jasotzeari uko egin diezaiokezu edozein momentutan mezu guztien behealdean harpidetza uzteko dagoen estekari jarraituz.
Publizitatea bidaltzeari dagokionez, jakinarazten dizugu ez dugula hartzen zugan eragina duen erabaki automatizaturik.
Halaber, Meta eta Google-ko marketin-tresnak erabiltzen ditugu gure produktuak eta zerbitzuak bezero potentzialei merkaturatzen dizkiegunean. Merkataritza-harremanak jasotzea onartu duten IKEA Family-ko kideen helbide elektronikoak erabiltzen ditugu Meta eta Google-ren plataformetan merkataritza-kanpainak bidaltzeko, eskaintzen den produktu edo zerbitzuari onura atera diezaioketela uste badugu. Merkataritza-kanpainen mezua beraientzat egokia ez dela uste badugu, berriz, ez diegu halakorik bidaliko. Helbide elektronikoa ere erabiliko dugu Meta eta Google-ren erabiltzaile-basean antzeko pertsonak aurkitzeko, erabiltzaile berri horiei plataforma horietan kanpainak bideratzeko eta uneko bezeroak Meta eta Google-ren plataformetan merkataritza-kanpainetatik kanpo uzteko xedearekin. Horrela, zure onurarako ez den zuzeneko marketinik zuzentzen ez dizugula egiaztatuko dugu. Horrez gain, Meta eta Google-k eskaintzen dituzten parametroak erabiltzen ditugu marketin-kanpainetarako audientziak sortzeko, Meta eta Google-ko erabiltzaileen datuetan oinarrituta. Parametroen adibideak dira demografia, kokapena, adina eta interesak.
Meta eta Google-k aukera ematen duten beren plataformetan ikusten dituzun iragarkiak kontrolatzeko. Iragarki-hobespenak konfigura ditzakezu Meta-n, hemen: https://www.facebook.com/help/247395082112892?helpref=popular_topics
Modu berean, Google-k aukera ematen du haren plataforman ikusten dituzun iragarkiak kontrolatzeko. Konfiguratu Google-n iragarki-lehenespenak "iragarki pertsonalizatuak" atalean: https://myaccount.google.com/data-and-privacy
Meta-k bere pribatutasun-politikaren arabera bildu eta tratatzen ditu datuak. Pribatutasun-politika irakurtzeko, joan hona: https://www.facebook.com/about/privacy.
Google-k bere pribatutasun-politikaren arabera bildu eta tratatzen ditu datuak. Pribatutasun-politika irakurtzeko, joan hona: https://policies.google.com/privacy
12. Azterketa. Barne-azterketak egiteko, zure datuak modu agregatuan edo sasianonimizatuan tratatzeko oinarria da gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko eta IKEA taldearen Kanalak hobetzeko eta egokitzeko dugun legezko interesa. Analisi horien harira, lortutako informazioa beste analisi-bitarteko batzuen, hala nola cookieen (Google Analytics) edo gure instalazioetan lortutako informazioaren, bidez lortutako beste informazio batekin lotu ahal izango dugu. Interesen haztapena egin dugu, eta erabaki dugu IKEA-k interes legitimoa duela honako hauek aztertzeko: nola eta zer erosten duzun, harremanetarako arrazoiak, zure iruzkinak eta gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren eraginkortasunari buruzko pertzepzioak. Horrek barne har ditzake ikusitako produktuak, transakzioak, saskiko produktuak eta nola eta zergatik jarri zinen harremanetan IKEA-rekin, IKEA taldearen merkataritza-estrategia eta -eskaintza egokitzeko salmenta-puntuetan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuetan eta autozerbitzuko tresnetan egiten diren transakzioetatik lortutako informazioaren loturatik lortutako informazioa oinarri hartuta, baita jarduten duen merkatua eta haren bilakaera ezagutzeko eta produktuak eta zerbitzuak saltzeko prozesuan baliabideak modurik eraginkorrenean antolatzeko ere. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Bezeroen iritziak eta balorazioak jasotzeko zerbitzuaren esparruan ("CRR zerbitzua"), IKEA-n erosi dituzun produktuak baloratzeko gonbidapenak bidaltzea. Zer balorazio egin duzun, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara, edozein bidetatik, gure datu-baseetan ditugun harremanetarako datuak erabilita, IKEA-ri dagozkion legezko betebeharrak betez, gure produktuetako bati buruzko segurtasun-oharren bat argitaratuz gero edo IKEA-ren produktuen segurtasunarekin erlazionatutako kasuak ikertu behar izanez gero.
13. Produktuen segurtasuna zaintzea. Zurekin harremanetan jarri ahal izango gara, edozein bidetatik, araudi aplikagarria betez, gure datu-baseetan ditugun harremanetarako datuak erabilita, gure produktuen segurtasunari buruzko informazio orori dagokionez.
14. www.tiendasueca.com webgunearen bidez egindako erosketak. Denda suediarrean erostean, zure datuak tratatzen ditugu, produktu bat erostean lotzen gaituen kontratua gauzatzeko behar ditugulako. Erosketan iruzurra saihesteko, zure datuak kontratu baten exekuzioan oinarrituta tratatuko ditugu, erosketa-prozesuan beharrezkoa den kudeaketa baita. Kasu honetan, egiaztapen automatiko bat egingo dela jakinarazten dizugu.
15. Harremanetan jartzea. IKEA-ko bezeroa izan ala ez, gurekin harremanetan jartzen zarenean IKEA-ko edozein metodoen bidez (gure denden langileak barne) eta zure datuak ematen dizkiguzunean, hauek honako helburuetarako tratatzen ditugu:
- Egindako edo egin nahi diguzun eskaera edo kontsulta kudeatzeko, eta honi erantzuna emateko.
- Egindako edo egin nahi diguzun eskaera edo kontsultagatik zurekin harremanetan jartzeko.
- Zure eskaera edo kontsulta bezeroen arretarako sailara edo dagokion sailara helarazteko.
4. ZERGATIK TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK? ZEIN LEGEZKO OINARRIRI JARRAITZEN DIOGU DATUAK TRATATZEKO?
IKEA produktuen salmenta: IKEA taldean erostean, zure datuak tratatzen ditugu, produktu bat erosten duzunean elkarrekin lotzen gaituen kontratua gauzatzeko behar ditugulako, edo, kontratu aurretiko harremana egiteko, aurrekontu bat prestatzen badizugu edo erosi aurretik informazio jakin bat behar badugu. Erosketan iruzurra saihesteko, zure datuak kontratu baten exekuzioan oinarrituta tratatuko ditugu, erosketa-prozesuan beharrezkoa den kudeaketa baita. Kasu honetan, egiaztapen automatiko bat egingo dela jakinarazten dizugu.
Halaber, datuak gure legezko interesaren arabera tratatu ahal izango ditugu, erositako produktuei eta IKEA-rekin eta beste kolaboratzaileekin kontratatutako zerbitzuei buruzko kalitate-inkestak bidaltzen baditugu, eta IKEA taldean erositako produktuak baloratzeko eskaerak bidaltzen baditugu. Interesak haztatu ondoren, zehaztu dugu inkestek oso informazio baliagarria ematen diotela IKEA taldeari, adierazle estandarizatuak eta alderagarriak lortzeko aukera ematen baitu, zerbitzuaren exekuzioa monitorizatzeko, ikasteko eta hobetzeko. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Nolanahi ere, ulertzen dugu jasotzeari utzi nahi izatea, eta erabaki horren berri ematen diguzunean errespetatu egingo dugu.
IKEA-ren zerbitzuak: zerbitzu bat kontratatzean, zure datuak tratatzen ditugu, zerbitzu bat kontratatzen duzunean elkarrekin lotzen gaituen kontratua egin ahal izateko behar ditugulako, edo, kontratu aurretiko harremana egiteko, aurrekontu bat bidaltzen badizugu edo zerbitzuak eman edo kontratatu aurretik informazio jakin bat behar badugu; adibidez, zerbitzu baterako aurretiko hitzordua eskatzen baduzu.
Zerbitzuak kontratatzean iruzurra saihesteko, zure datuak gure legezko interesaren arabera tratatuko ditugu, baita kontratatutako zerbitzuei buruzko kalitate-inkestak bidaltzean, aurrekontuaren jarraipena deien edo mezu elektronikoen bidez egitean edo bildutako informazioan oinarritutako hitzorduak kudeatzean ere. Interesak haztatu ondoren, zehaztu dugu zure aurrekontuaren jarraipen-ekintzak salmenta-jardueraren eta IKEA taldean aurrekontu bat eskatzen duten bezeroekiko ohiko harremanean kokatzen direla. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Halaber, webgunearen erabilera oinarri hartuta, baliteke zure datuak profilak egiteko, hitzorduak planifikatzeko eta laguntza espezializatua emateko erabiltzea, horretarako baimena ematen badiguzu.
Lokalizazio-datuen kasuan, tratamenduaren lege-oinarria datu horien tratamendua behar duten gure aplikazioaren zerbitzuak erabiltzean ematen diguzun baimena da. Kasu horretan, lehenago jakinarazi eta zure baimena eskatuko dizugu. Zure baimena aukeratu eta edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu zure gailuko Ezarpenak fitxan.
IKEA Family kluba, IKEA Family-ren sari-puntuak eta IKEA Enpresentzat sarea: kasu honetan, zure datuak tratatuko ditugu IKEA Family klubeko eta IKEA Enpresentzat sareko kide izateagatik elkarrekin lotzen gaituen kontratu bat osatzen duten baldintzak onartzen dituzulako.
Halaber, zure datuak tratatzen ditugu IKEA Family klubaren eta IKEA Enpresentzat sarearen newsletterra edo eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko baimena ematen diguzunean eta, gure legezko interesa oinarri hartuta, IKEA taldearekin harremana dagoen eta bidaltzen dizugun informazioa erosi edo kontratatu dituzun produktuekin eta zerbitzuekin zerikusia duten kasuetan.
IKEA taldeko Enbaxadoreen Kluba: kasu honetan, zure datuak tratatzen ditugu Klubeko kide izateagatik elkarrekin lotzen gaituen kontratu bat osatzen duten baldintzak onartzen dituzulako.
DBEO eskubideak eskatzea (ARSOPOL eskubideak): DBEO eskubide baten eskaerarekin eta haren ebazpenarekin lotutako datuak hiru (3) urte igaro ondoren ezabatuko dira.
IKEA-ren bezeroarentzako arreta-zerbitzua: Tratamenduaren lege-oinarriak dira IKEA taldearekin ezartzen den kontratu aurretiko harremana, IKEA taldearen bezeroa edo IKEA Family eta IKEA Enpresentzat klubetako kide izateagatik elkarrekin lotzen gaituen kontratua gauzatzea eta egiten diguzun kontsultaren edo galderaren arabera legozkigukeen lege-betebeharrak betetzea. Txaten eta deien transkripzioak berrikusteko eta aztertzeko, bai eskuz, bai adimen artifizialeko teknologia (automatizatua) erabiliz, bidezko interesean oinarritzen gara, bezeroa hobeto ulertzeko, joerak aztertzeko eta gure produktuak zein zerbitzuak hobetzeko. Behar duzun bezeroarentzako arreta-zerbitzu eskaintzeko, modu eraginkorragoan funtzionatzeko, bezeroen esperientzia hobetzeko eta gure kostuak modu arduratsuan kudeatzeko ere oinarritzen gara interes legitimoan. Baliteke elkarrizketa kalitate- eta segurtasun-arrazoiengatik grabatu behar izatea, baita barne-prestakuntza eskaintzeko xedearekin ere. Billie erabiltzen dugu erantzun azkarragoak emateko, kontsulta gehiago kudeatzeko eta asteko 7 egunetan 24 orduz funtzionatu ahal izateko, bezeroarentzako arreta-zerbitzua une oro erabil ahal dezazun. Interesak haztatu ondoren, zehaztu dugu datuen tratamenduari eta bildutako informazioari esker IKEA taldeak elkarreraginen zerrenda bat eduki dezakeela, bezeroari arreta hobea emateko eta arazoak edo kontsultak eraginkortasunez konpontzeko. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
IKEA taldeak antolatutako lehiaketak, zozketak eta ekitaldiak: IKEA-k antolatutako lehiaketa, zozketa, jarduera edo ekitaldietan parte hartzean ematen dizkiguzun datuak tratatuko ditugu, zure parte-hartzearen ondoriozko kontratu-harremanean oinarrituta eta sustapen bakoitzaren oinarrietan edo baldintzetan ezarritakoaren arabera. Era berean, zure irudia erabiltzea beharrezkoa bada, tratamendu hori zure berariazko baimenean oinarrituta soilik egingo da. IKEA taldearen jolasgunea: kasu honetan, gurasoaren edo tutorearen eta adingabearen datuak tratatuko ditugu, jolasgunea erabiltzean onartzen dituzun baldintzetan oinarrituta.
Sare sozialak: datu hauek tratatzeko lege-oinarria dira kontratuaren araberako harremana edo lege-betebeharrak betetzea, baldin eta dagoeneko IKEA taldearen bezero bazara, eta IKEA taldearen legezko interesa profil publikoen bidez sare sozialetan gure markari buruz egiten diren aipamenen jarraipena egiteko. Interesak haztatu ondoren, zehaztu dugu IKEA taldeak profil publikoetan eskuragarri dagoen informazioaren jarraipena egiteko legezko interesa duela, marketin-kanpainek behar bezala funtzionatzen dutela aztertzeko. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Wifi-sarearen erabilera: zerbitzu hau IKEA taldeak kontratatutako kanpo-hornitzaile batek ematen du, eta hornitzaile horrek kudeatzen du wifi-zerbitzu osoa. Beraz, datuak saioa hastean eratzen den kontratuaren araberako harremanean oinarrituta tratatzen dira.
Bideozaintza-sistemak: tratamenduaren legitimazio-oinarria, oro har, interes publikoa da, bideozaintza-sistemaren bidez pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzen saiatzen garelako. Alabaina, tratamenduaren arduradunaren legezko interesa ere legitimazio-oinarri izan daiteke. Interesen haztapena egin ondoren, IKEA taldeak bideozaintza-kamerak erabiltzeko interes legitimoa duela zehaztu dugu, negozioaren berezko jarduerak garatzen direnean bezeroen eta langileen segurtasuna zaindu ahal izateko. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Kamerak ere erabiltzen ditugu sarreran, irteeran eta dendako beste leku batzuetan, bisitariak zenbatzeko. Tratamenduaren legezko oinarria Ingkak bere instalazioetara sartzen diren bisitariei erosketa seguruko esperientzia eskaintzeko duen interes legitimoa da.
Merkataritza-komunikazioak: zure datuak tratatzen ditugu, alde batetik, publizitatea bidaltzeko, ematen diguzun baimenean oinarrituta, eta, bestetik, IKEA taldearekin harremana dagoen eta bidaltzen dizugun informazioa erosi edo kontratatu dituzun produktuekin eta zerbitzuekin lotuta dagoen kasuetan, baita marketin-tresna batzuk (adibidez, Custom Audience) erabiltzen ditugunean ere, gure legezko interesa oinarri hartuta. Interesak haztatu ondoren, zehaztu dugu IKEA taldeak legezko interesa duela bere produktuen eta zerbitzuen publizitatea bidaltzeko, hasieran kontratatutakoen antzekoak, gure sektorea (Retail) eta egiten dugun jarduera kontuan hartuta. Horretarako, zure erosketen historia eta alta ematean edo gure zerbitzuak kontratatzean eman diguzun informazioa gordeko ditugu, eta erosketen xehetasunak erabiliko, zuri buruz daukagun informazioarekin zerikusia duten beste produktu eta zerbitzu batzuk eskaintzeko. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Nolanahi ere, ulertzen dugu gure publizitatea jasotzeari utzi nahi izatea, eta erabaki horren berri ematen diguzunean errespetatu egingo dugu.
Analisiak: barne-analisiak egiteko, zure datuak modu agregatuan edo sasianonimizatuan tratatzeko oinarria da gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko eta IKEA taldearen Kanalak hobetzeko eta egokitzeko dugun legezko interesa. Analisi horien harira, lortutako informazioa beste analisi-bitarteko batzuen, hala nola cookieen (Google Analytics) edo gure instalazioetan lortutako informazioaren, bidez lortutako beste informazio batekin lotu ahal izango dugu. Interesak haztatu ondoren, zehaztu dugu IKEA taldeak legezko interesa duela IKEA taldearen merkataritza-estrategia eta -eskaintza egokitzeko salmenta-puntuetako transakzioetatik lortutako informazioa oinarri hartuta, baita jarduten duen merkatua eta haren bilakaera ezagutzeko eta produktuak eta zerbitzuak saltzeko prozesuan baliabideak modurik eraginkorrenean antolatzeko ere. Informazio gehiago eskatzeko, Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke.
Bezeroen iritziak eta balorazioak jasotzeko zerbitzuaren esparruan ("CRR zerbitzua"), IKEA-n erosi dituzun produktuak baloratzeko gonbidapenak bidaltzea. Zer balorazio egin duzun, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara, edozein bidetatik, gure datu-baseetan ditugun harremanetarako datuak erabilita, IKEA-ri dagozkion legezko betebeharrak betez, gure produktuetako bati buruzko segurtasun-oharren bat argitaratuz gero edo IKEA-ren produktuen segurtasunarekin erlazionatutako kasuak ikertu behar izanez gero.
www.tiendasueca.com webgunearen bidez egindako erosketak: legitimazio-oinarria: kontratuaren araberako harremana.
Harremanetan jartzea: tratamenduaren lege-oinarriak dira IKEA taldearekin ezartzen den kontratu aurretiko harremana, IKEA taldearen bezeroa edo IKEA Family eta IKEA Enpresentzat klubetako kide izateagatik elkarrekin lotzen gaituen kontratua gauzatzea eta egiten diguzun kontsultaren edo galderaren arabera legozkigukeen lege-betebeharrak betetzea, baita legezko interesa ere, eskatu diguzun bezeroen arretarako zerbitzua eman ahal izateko.
5. NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK? NOREKIN ARI GARA LANKIDETZAN?
Kasu batzuetan, zure datuak kanpoko zerbitzuen hornitzaileei ematen dizkiegu (beharrezkoa denean bakarrik). Hornitzaile horiek dagozkien zerbitzuak emateko baino ezin dituzte zure datuak erabili. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere. Horrez gain, baliteke legeak zure datuak erakunde, agintari edo organismo publikoei jakinaraztera behartzea. Hala izatekotan, behar-beharrezkoa dena baino ez diegu jakinaraziko.
Beharrezkoa denean, honako hirugarren hauek ezagut ditzakete zure datuak:
- Posta-zerbitzuko langileak.
- Posta elektronikoa prozesatzen duten langileak.
- Inprimatzaileak.
- Banaketa-enpresak.
- Garraio-, biltegiratze-, muntaketa- eta instalazio-enpresak, baita gailuak jasotzen eta ingurumen-kudeaketaz arduratzen diren enpresak, hondakina biltzen dituztenak eta artikulu zaharrak desmuntatu eta erretiratzen dituztenak ere.
- Etxetresna elektrikoen zerbitzu teknikoaz arduratzen diren enpresak.
- Ordainketa-hornitzaileak.
- IKEA-ren webgunearen erabilera IKEA-ren izenean aztertzen duten enpresak.
- IKEA-ren webgunea pertsonalizatzen duten enpresak.
- Bezeroen Arretarako Zerbitzua sare sozialen eta telefono-zentralen bidez erabilgarri egotea ahalbidetzen duten enpresak.
- Auditoreak, aholkulariak eta aholkularitza- eta auditoretza-zerbitzuak ematen dituzten antzeko beste enpresa batzuk.
- IKEA taldeari marketin- eta publizitate-zerbitzuak ematen dizkioten enpresak.
- Adimen artifizialeko software-, hodeiko biltegiratze- eta zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoak.
- IKEA taldeari zerbitzu ematen dioten eta zerbitzu zehatz hori emateko datuak atzitu behar dituzten beste enpresa batzuk.
- INGKA taldeko enpresak; besteak beste: IKEA IT AB, IKEA Services B.V, IKEA Retail Services AB eta IKEA Business Service Center. Akordioak sinatu ditugu enpresa horiekin, eta haiek arduratzen dira datuak tratatzeaz, zure datu pertsonalak babesteko.
Datu pertsonalak Ingka Taldeko beste enpresa batzuekin parteka ditzakegu. Enpresa horiek gure zerbitzu-hornitzaile gisa jarduten dute, hala nola IKEA IT IKEA Retail Services AB, eta zurekin ditugun betebeharrak betetzen eta gure negozioa garatzen laguntzen.
Halaber, datu pertsonalak partekatzen ditugu Inter IKEA taldeko gure enpresa frankizia-emaileekin, hala nola Inter IKEA Systems B.V., IKEA frankizia-sistema erabiltzeko; hau da, IKEA kontzeptua, IKEA produktuak eta IKEA zerbitzuak mantentzeko eta garatzeko. Hala ere, helburu horrekin partekatutako datu pertsonalak sasianonimizatu egiten dira, eta ezin dute haien jabetza erreklamatu.
Enpresa horiek datu-prozesadore gisa jarduten dutenean, akordio garrantzitsuak, neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezartzen ditugu datu pertsonalak babesteko.
Badaude IKEA taldeak zuzenean eskaintzen ez dituen zerbitzu batzuk. Horretarako, datuak gure izenean tratatzen dituzten edo zure datuak atzitzeko aukera ematen diguten kanpoko laguntzaileak ditugu. Hona hemen zerbitzu horien hiru adibide:
- GLOBALBLUE: BEZa itzultzea. BEZa itzultzeko, IKEA taldeak GLOBALBLUE enpresarekin egiten du lan. Enpresa horrek itzulketa hori kudeatzeko datuak biltzen ditu. Horrela, IKEA taldeak lankidetzan aritzen da erakunde horrekin, edo GLOBALBLUE enpresak itzulketa egin ahal izateko behar-beharrezkoak diren datuak atzitzen ditu.
- TaskRabbit. TaskRabbit komunitatearekin bat egiteko interesa daukaten profesional adituak etxeko zereginekin, dekorazioarekin, garbiketarekin, etab. lotutako beharrak dituzten pertsonekin konektatzen dituen plataforma bat da. TaskRabbit enpresarekin kontratatu beharko duzu zerbitzua zuzenean eta enpresa hori da bildutako datu pertsonalen arduraduna.
- Caixabank Payments & Consumer-ek IKEA VISA txartelaren bidez erositako produktuak finantzatzeko aukera ematen die pertsona fisikoak diren ("autonomoak" lan-arlokoak izan ezik) IKEA taldearen bezeroei eta bezero potentzialei, eta finantzaketa hori Caixabank-ekin zuzenean kontratatu behar da. IKEA taldean eskaera kudeatzen lagunduko dizugu, eta une horretatik aurrera, Caixabank arduratuko da finantzaketaz.
- SANTANDER CONSUMER-ek produktuen erosketa finantzatzeko aukera ematen die azken bezeroak diren ETE eta enpresariei eta/edo profesionalei (kontsumitzaileak ez badira), eta finantzaketa hori SANTANDER CONSUMER-ekin zuzenean kontratatu behar da. IKEA taldean eskaera kudeatzen lagunduko dizugu, eta une horretatik aurrera, SANTANDER arduratuko da finantzaketaz.
6. LAGATZEN AL DIZKIEGU DATUAK HIRUGARRENEI MERKATARITZA-XEDEETARAKO?
Ez dizkiegu lagatzen zure datuak hirugarrenei. Horrez gain, gure produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioa baino ez dizugu bidaliko. Deskontuak eta abantailak eskaini ahal izango dizkizugu IKEA taldeak merkataritza-akordioak egin dituen enpresekin, baina ez diegu lagako daturik haiei. Haien produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa helaraziko dizugu abantaila handiak eskaini badizkigute, adibidez, IKEA Family-ko eta IKEA Enpresentzat sareko bezeroentzat.
7. ESPAINIATIK KANPO TRANSFERITUKO AL DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
IKEA taldearen kanalen bidez eskaintzen dizkizugun zerbitzuetakoren bat emateko, hala nola aholkularitza-zerbitzu espezializatu baterako hitzordua eskatzea, WhatsApp-en bidez erostea, linean erostea, eskaera dendako armairuetan jasotzea, IKEA taldean erositako produktuak baloratzea, publizitatea bidaltzea, edo VISA txartelarekin linean ordaindu eta finantzaketa bidezko ordainketa aukeratzen baduzu, edo txanda telefono mugikorrera bidaltzeko eskatzen baduzu Dendaren Bezeroarentzako Zerbitzua atalean, edo sare sozialen bidez IKEA taldearekin harremanetan jartzen bazara eta zure datuak gorabehera edo erreklamazio bat kudeatzeko erabiltzen baditugu, edo zure etxeko edozein gelaren diseinuari buruzko informazioa partekatzen baduzu, jakinarazten dizugu gure hornitzaileek zure datu pertsonalak EEEtik kanpo prozesa ditzaketela. Horretarako, Europako Batzordearen egokitzapen-erabaki batean edo Europako Batzordeak onartutako eta gure hitzarmenetan sartutako kontratu-klausula tipoetan oinarritzen dira. Nazioarteko datu-transferentzien inguruan zalantzarik badaukazu edo zure datu pertsonalen babesa bermatzeko zer segurtasun-neurri aplikatu ditugun jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ARSOPOL eskubideak atalaren bidez.
WhatsApp Business-en kasuan, Meta-ko enpresarenean, WhatsApp Ireland Limited enpresak (Irlandako enpresa) emango du zerbitzua. Nolanahi ere, WhatsApp-ek Meta taldeko gainerako enpresekin partekatzen duenez informazioa, WhatsApp erabiliz gero, datu pertsonalak EEEtik kanpo transferituko dira, ereduzko kontratu-klausulen arabera. IKEA taldearekin komunikatzeko WhatsApp erabiltzea erabakitzen baduzu, pribatutasun-konfigurazioa berrikustea eta WhatsApp-en pribatutasun-politika irakurtzea gomendatzen dizugu, WhatsApp-ek zerbitzu hori erabiltzen duten erabiltzaileen datu pertsonalei buruz egiten duen erabilerari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko.
8. NOIZ ARTE GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Produktuen salmenta: zure erosketei eta eskaerei buruzko datuak sei (6) urtez gordetzen ditugu, bermeari buruzko edozein galderari erantzun ahal izateko, baita produktuari buruzko beste edozein galdera edo kexari erantzuteko eta IKEA taldean zerbait erosi duzula frogatzeko ere. Zerga-ondoreetarako, fakturen xehetasunak eta haiei loturiko agiriak (fakturen kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaeren agiriak) hamar (10) urtez gorde behar ditugu, nahitaez.
IKEA taldearen zerbitzuak: kontratatutako zerbitzuei buruzko datuak sei (6) urtez gordetzen ditugu, bermeari buruzko edozein galderari erantzun ahal izateko, baita produktuari buruzko beste edozein galdera edo kexari erantzuteko eta IKEA taldean zerbait erosi duzula frogatzeko ere.
Inkesten kasuan, datuak hamabi (12) hilabetez gordetzen ditugu.
Zerga-ondoreetarako, fakturen xehetasunak eta haiei loturiko agiriak (fakturen kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaeren agiriak) hamar (10) urtez gorde behar ditugu, nahitaez.
IKEA Family kluba eta IKEA Enpresentzat sarea: IKEA Family klubaren edo IKEA Enpresentzat sarearen kontua aktiboki erabiltzen ez baduzu edo kontu hori erabiltzeari uzten badiozu, azken elkarrekintzatik hiru (3) urte igaro ondoren ezabatuko dugu. Hala ere, zerga-ondoreetarako, fakturen xehetasunak eta haiei loturiko agiriak (fakturen kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaeren agiriak) hamar (10) urtez gorde behar ditugu, nahitaez.
IKEA taldeko Enbaxadoreen Kluba: IKEA taldeak sei (6) hilabeteko epean proposatzen dituen erronketan inola ere parte hartzen ez duten erabiltzaileen profilak ezabatu ahal izango ditu behin betiko Enbaxadoreen Klubetik.
IKEA taldearen bezeroarentzako arreta-zerbitzua: bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez edozein gai konpondu ondoren, informazio hori hamar (10) urtez gordeko dugu. Hala, zerbitzu hobea eskaini ahal izango dizugu etorkizunean arazo berdina-dela eta gurekin harremanetan jarri behar bazara.
IKEA taldeak antolatutako lehiaketa, zozketa edo jarduera. Datu pertsonalak lege-betebeharrak betetzeko behar den epean gordeko ditugu.
IKEA taldearen jolasgunea: datuak astebetez (1) gordeko dira gehienez.
Sare sozialak: gorabehera edo erreklamazio bat bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez kudeatzeko sareen bidez ematen dizkiguzun datuak bakarrik hamar (10) urtez gordeko ditugu, kontsulta bezeroarentzako arreta-zerbitzura bidaliz gero.
Wifi-sarearen erabilera: informazio hori urtebeteren (1) buruan ezabatuko da, eta erabilera desegokiak saihesteko baino ez da erabiliko.
Bideozaintza-sistemak: kameretako irudiak gehienez ere hogeita hamar (30) egun igaro ondoren ezabatuko dira, denbora luzeagoan gordetzeko funtsezko arrazoiak daudenean izan ezik (esate baterako, polizia-ikerketa baterako beharrezkoak badira).
Merkataritza-komunikazioak: datuak publizitate-helburuetarako gordeko ditugu, IKEA Family klubeko edo IKEA Enpresentzat sareko zure bezero- edo bazkide-profilaren datuak gordeko ditugun gehieneko epe berean, hau da, azken elkarrekintzatik hiru (3) urte. Marketin-tresnen kasuan, kontserbazio-epea hiru (3) hilabetekoa da.
Barne-analisiak: datuak gehienez bost (5) urtez gordeko dira.
www.tiendasueca.com webgunearen bidez egindako erosketak: kontserbazio-epea: zure erosketa eta eskaerei buruzko datuak gordetzen ditugu, produktuari buruzko edozein galdera edo kexari erantzun ahal izateko, baita IKEA-n sei (6) urtez erosi duzula frogatzeko ere. Zerga-ondoreetarako, fakturen xehetasunak eta haiei loturiko agiriak (fakturen kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaeren agiriak) hamar (10) urtez gorde behar ditugu, nahitaez.
Harremanetan jartzea. Edozein gai konpondu ondoren, informazio hori hamar (10) urtez gordeko dugu. Hala, zerbitzu hobea eskaini ahal izango dizugu etorkizunean arazo berdina-dela eta gurekin harremanetan jarri behar bazara edo guk zurekin harremanetan jarri behar bagara.
Gure tresnak erabiliz konfiguratzen dituzun diseinuei buruzko informazioa gehienez ere 3 urtez gordeko dugu.
9. ZURE DATU PERTSONALEI BURUZKO GALDERARIK DUZU?
Zure datuei buruzko eskaera bat egin nahi badiozu IKEA taldeari, eta gai horren inguruko eskubideak gauzatu nahi izanez gero, IKEA taldearekin harremanetan jar zaitezke, azkar eta erraz, inprimaki honen bidez: ARSOPOL eskubideak..
IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du. Kontuan izan postontzi honetan ezin izango dugula erantzun datu pertsonalekin lotuta ez dagoen beste konturik.
Datuen babeserako ordezkaria: [email protected]
IKEA Family-ko bazkide bazara, zure datu pertsonalak zuzenean alda ditzakezu IKEA Family-ko profilean, baita merkataritza-komunikazioen bidalketetarako lehentasunak ere, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta.
IKEA AUTOCONTROL-eko publizitate-ekintzan datuak babesteko jokabide-kodera atxikita dago, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak berretsi duena. Hori dela-eta, erreklamazioek datuen babesarekin eta publizitatearekin lotura dutenean, epaiketaz kanpoko erreklamazio-izapideen sistema erabiltzen da. Interesa duenarentzat, honako webgune honetan informazio gehiago dago: www.autocontrol.es.
Zer egin beharko zenuke “mezu faltsuekin”?
Askotan, mezu elektroniko bidez, sare sozialetan edo mezu laburren bitartez sarien eskaintzak aurki daitezke, baina horien igorlea ez da IKEA izaten. Oro har, opari-txartel bat eskaintzen dute. “Phishing” eskaintza horiek legez kontra erabiltzen dituzte IKEA taldearen izena eta logotipoa, datu pertsonalak eskuratzeko edo iruzur egin eta dirua lortzeko.
Mezu elektronikoa nork bidali duen egiaztatzea gomendatzen dizugu. IKEA taldearen mezu elektroniko ofiziala dela jakingo duzu igorlearen helbide elektronikoa @IKEA.com edo @ikea.es bada.
IKEA-k ez du Whatsapp erabiltzen sarien sustapenak bidaltzeko.
IKEA-ren mezu elektroniko bat edo sustapen bat (sari bat) benetakoa den ez badakizu, jar zaitez gurekin harremanetan. Segurtasunaren Institutu Nazionalean (www.incibe.es) informazio gehiago aurkituko duzu Internet modu seguruan erabili ahal izateko.
10. BADAKIZU ZER ESKUBIDE DITUZUN ZURE DATU PERTSONALEI DAGOKIENEZ?
Zure datuei buruzko eskaera bat egin nahi badiozu IKEA taldeari, eta gai horren inguruko eskubideak gauzatu nahi izanez gero, IKEA taldearekin harremanetan jar zaitezke, azkar eta erraz, inprimaki honen bidez: ARSOPOL eskubideak..
Datu pertsonalak atzitzeko eskubidea.IKEA taldeak dituen zure datu pertsonalen kopia bat eta nola erabiltzen diren buruzko informazioa eskatzeko eskubidea duzu. Normalean, eskaera hauek bezeroak ezer ordaindu beharrik gabe tramitatzen ditugu.
Zuzentzeko eskubidea. IKEA taldeari eska diezaiokezu zuri buruz ditugun datu pertsonalak eguneratzeko edo zuzentzeko.
Ezabatzeko eskubidea. Zure datuak ezerezteko eska diezagukezu. Kontuan izan horren ondorioz balitekeela zerbitzuren bat emateari utzi behar izatea.
Aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideaZure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin, edo helburu jakin batzuetarako ez erabiltzea eskatu dezakezu.
Datuak eramateko eskubidea.Beharrezko baldintzak betetzen baldin badira, zure datu pertsonalak formatu elektroniko arruntean eskatu ditzakezu eta zuk aukeratutako hirugarren bati bidaltzea.
Automatizatutako erabaki baten helburu ez izateko eskubidea (profilak barne). Tratamendu automatizatuetan bakarrik oinarritutako erabaki baten helburua ez izateko eskubidea daukazu.
Baimena baliogabetzeko eskubidea.Datuen tratamendu jakin baterako baimena eman badiguzu, edonoiz baliogabetu dezakezula jakinarazten dizugu.
Espainiako Datuak Babesteko Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea.Une batean kezkatuta sentitzen bazara edo gustura ez bazaude zure eskaerari ematen diogun erantzunarekin, Espainiako Datuak Babesteko Agentzian erreklamazio bat aurkeztu dezakezu.
11. NOLA KONTSULTA DEZAKET PRIBATUTASUN-POLITIKA IKEA TALDEAREN DENDETAN?
Gure dendetan, plangintza-zentroetan eta beste harreman-gune batzuetan QR kodea duen kartel bat aurkituko duzu. Hura eskaneatuz gero, IKEA taldearen webguneko pribatutasun-politika atzituko duzu.
12. ALDA AL DAITEKE PRIBATUTASUN-POLITIKA HAU?
Bai, pribatutasun-politika hau eguneratu daiteke. Pribatutasun politika hau 2025/09/22koa da. Gomendagarria da pribatutasun-politika hau sarri irakurtzea. Aldaketa garrantzitsuak egiten badira, bereizita jakinaraziko dizkizugu.
22/09/2025