Kezken edo jokaera txarraren adierazpena
Ingka taldean konfiantzako eta komunikazio irekiko kultura sustatzen dugu, eta ez dugu inolako jokaera txarrik onartzen. Guretzat, garrantzitsua da gure konpromisoekin lotuta dagoen guztia behar bezala burutzea, baita dagozkion araudia betetzea ere.
Ahaleginak egiten ditugun arren, lanean Ingka taldeko laguntzaileen jokaera txar larria ikusi edo bizitzen baduzu (hala nola EBko arauak edo araudiak ez betetzea), zure kezkak adieraztera eta gu horri buruz informatzera animatzen zaitugu.
Ingka taldeari kezkak adieraztea
Ahal izanez gero, zure kezkekin zerikusia duen Ingka taldeko laguntzaileari zure kezkak adieraztera animatzen zaitugu. Ingka taldearen People and Culture edo Business Risk & Compliance-ren toki-ordezkariaren bidez ere egin dezakezu. Badakigu hori egitea ez dela beti posible edo egokia. Beraz, ohiz kanpoko kasu horietan, kezkak Ingka taldearen Trust Line-aren bidez adieraz ditzakezu. Segurtasunez adieraz ditzakezu zure kezkak Ingka taldean indarrean dauden EBko arau eta araudiak hautsi direla ziurtasunez badakizu edo hori susmatzeko arrazoiak badituzu. Zure egiazko kezkak Ingka taldeari adierazterakoan, edozein errepresaliaren aurre babestuko zaitugu.
Kezkak adierazteko edo erreklamazioak egiteko kanal ezberdinak
Bezeroak
Bezeroa zara eta gure produktu edo zerbitzuei buruzko erreklamazioa aurkeztu nahi duzu? Bisitatu IKEA-ren webgunea eta jarri harremanetan zure herrialdeko bezeroen arretarako zerbitzuekin.
Kontuan izan bezeroen eskaerak eta erreklamazioak ez direla Ingka taldeko Trust Line-aren bidez kudeatuko.
Inter IKEA Group
Gure frankizia-emailearekin edo IKEA-ren beste frankiziatu batekin (Ingka taldekoa ez dena) erlazionatutako kezka bat adierazi nahi baduzu, bisitatu https://www.inter.ikea.com/en/how-we-do-business/ethics-and-integrity edo IKEA-ren frankiziatuaren webgunea.
IKEA Fundazioa
IKEA Fundazioarekin edo egiten dituen ekarpenekin lotutako kezka bat adierazi nahi baduzu, bisitatu ikea.foundation.org.
Laguntzaileak
Ingka taldearen laguntzailea zara? Bisitatu Ingka Inside-ren Trust Line-a.
Kontuan izan ez dela larrialdietarako zerbitzu bat. Ez erabili bizitza edo jabetza arriskuan jartzen dituzten gertaerak salatzeko. Baliteke zerbitzu honen bidez adierazitako kezkei berehala ez erantzutea. Premiazko laguntza behar baduzu, jarri harremanetan toki-agintaritzekin.